Egoitza elektronikoa

Informazio eta Tramitazio Agentea

2022/04/26 - 2022/05/23
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Irungo Udala
Lehiaketa:
Informazio eta Tramitazio Agentea
Lanpostua:
Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzaile
Plaza-kopurua:
1 (ezgaitasunen bat dutenentzako erreserbatutako kupoari dagokiona)
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Zerbitzari publikoa izateko bokazio maximotik abiatuta, HAZek berezko dituen tramitazio, informazio eta prestazio zerbitzuen alorrean herritarrek egiten dituzten eskariei erantzutea, hori guztia izaera balioaniztunarekin eta Erakundearen ikuspegi orokor bat edukita.

*  Lan zehatzak:

— Departamendu desberdinen kokapen eta eskumenei buruz informatu.

— Udalak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuei buruz informatzea, baita horiek eskatzeko baldintzei buruz ere.

— Hiriari buruz informatu, bere erakunde, zerbitzu, tramite, jarduera eta abar; hala nola beste administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzu ohikoenei buruz.

— Inprimakiak entregatu eta, beharrezkoa bada, horiek betetzen lagundu.

— Dokumentuak erregistratu eta, bidezkoa bada, konpultsatu, beste administrazioei zuzenduta dauden haiek barne, bere kasuan, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuz.

— Berehala erantzuteko prozedurak tramitatu eta erabaki.             

 — Autolikidazioak kobratzea bankuko txartelaren bitartez.

— Espedienteen tramitazioa zein egoeretan aurkitzen den informatzea.

— Udal informazio sistema elikatzea datuak lortuz, sartuz eta egiaztatuz (hirugarrenenak, etab.).

— Abisuak, matxurak, kexak eta iradokizunak jaso eta tramitatzea.

— Argitalpenen eta planoen salmenta.

— Udaleko arduradun desberdinen hitzordu-sistema kudeatu.        

— Sinadura elektronikora eta herritarren karpetara sartzea erraztu.

— Herritarren aldetik adierazitako eta erantzun gabeko beharrak detektatu eta zehaztu.

— Bere kategoriaren barnean buruzagiak agindu diezaiokeen beste edozein lan egin.

Titulazioa:

 Batxilergoa, Teknikoa edo baliokidetzat emandako titulua.

Hizkuntza eskakizuna:

3, derrigorrezkoa.

 

Beste baldintza batzuk:

a.    Batxiler titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea edo goi mailako beste edozein titulu izatea, baldin eta beste titulu hori eskuratzeko aurrekoren bat eskuratu behar bada aurrez.

Atzerrian eskuratutako titulazioei dagokienez, dagokion bezala baliozkotuta egon beharko dute, edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzeko egiaztagiria eduki beharko da.

b.    Plazaren berezko funtzioak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Bederatzigarren oinarri orokorraren arabera egiaztatuko da hori.

c.    Ezgaitasun bat izatea. Horretarako, Administrazioko organo eskudunak ezgaitasuna (% 33ko minusbaliotasun maila edo handiagoa) aitortu izana eskatuko da.           

d.    Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Irungo Udaleko Egoitza Elektronikoan erregistro elektronikoa eginez (www.irun.org/sac), bertan eskuragarri dagoen tramite espezifikoaren bitartez.

    

Aurrez aurrekoa:
  • Irungo Udaleko erregistroan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, San Martzial kaleko 2 zenbakian, Irungo 20304 posta kodea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipa tzen diren tokietako edozeinetan.
  • Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Irungo Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.
Deialdia
Gaiak:

Espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda

— 1. blokea: ‑Irungo errealitate sozialari buruzko gai zerrenda espezifikoa.

 1. gaia       Herriko eta herri arteko garraio publikoa Irun hirian.          

 2. gaia       Irun hiriak eta eskualdeak dituen erakargarritasun turistikoak. Irungo kale-izendegia.

 3. gaia       Irungo oinarrizko historia. Hiriko demografia eta errealitate soziala. Herriko elkartegintza Irunen.

 4. gaia       Udal zerbitzu eta ekipamenduen sarea. Udal bulegoen kokapena.

— 2. blokea: Lanpostuaren funtzioei buruzko gai zerrenda espezifikoa.

 5. gaia       Udal Araudi Organikoa (47 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 1990.03.07) eta Udal Organigrama (Arloak/Zerbitzuak/Unitateak/mendeko erakundeak eta entitateak).

 6. gaia       Irungo Udalaren antolakuntza administratiboa: organoak eta eskumenak.

 7. gaia       Udalerriko biztanleria. Udal Errolda. Bizilagun izaera: eskubideak eta betebeharrak. Herritarren informazioa eta partaidetza.

 8. gaia       Sektore publikoko kontratuak: Administrazio Publikoetako kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak. Kontratu administratibo tipikoak: tipologia. Kontratuak prestatzea, kontratista hautatzea eta kontratua esleitzea. Prozedura motak eta esleitzeko moduak. Administrazioaren prerrogatibak kontratuak burutu eta kudeatzeko garaian.     

 9. gaia       Irungo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) arautzen duen Udal Ordenantza (1997.01.15eko 9 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

10. gaia       Prozedura aministratibo elektronikoaren hasiera, instrukzioa, erabakia eta jakinarazpena. Dokumentu, ziurtagiri eta bolante elektronikoak. Identifikazioa eta ordezkaritza kanal telematikoaren bitartez. Egoitza elektronikoa eta erregistro telematikoa. Herritarren eskubideak kanal telematikoaren bitartez Administrazioarekin duten harremanean.

11. gaia       Ordenantza Fiskalak: kontzeptua, edukia eta onartzeko prozedura. 2022 ekitaldirako Irungo Udaleko Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Testu Bateratuaren ezaugarri orokorrak.

12. gaia       Gipuzkoako Toki Erakundeen Aurrekontuak: printzipioak, integrazioa eta aurrekontua osatzen duten dokumentuak. Tokiko aurrekontua onartzeko prozesua. Aurrekontua gauzatzeko printzipio nagusiak. Aurrekontu-aldaketak: ezohiko kredituak eta kreditu-aurrekontuak, kreditu-transferentziak eta beste figura batzuk. Aurrekontuaren likidazioa: kontzeptua.          

13. gaia       Irun Hiriko Trafiko eta Aparkalekuei buruzko Ordenantza (TAO).

14. gaia       Irungo Udaleko tamaina txikiko obrei buruzko Udal Ordenantza (1997.01.29ko 18 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).            

15. gaia       Bide Publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeari buruzko Ordenantza (2001.06.18ko 116 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

16. gaia       Irungo udalerrian noizean behingo jarduerak arautzen dituen Ordenantza (2014.03.03ko 41 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

17. gaia       Herritarren arreta: espazio fisikoa, trebetasun profesionalak, arauak eta dekalogoa.

18. gaia       HAZ bulegoko zerbitzu-zerrenda.

19. gaia       «Irun Txartela» herritarren txartela.

20. gaia       Herritarren arretarako kanalak: HAZ 24h.; 010 telefono bidezko zerbitzua; HAZ bulegoa; autozerbitzuko terminalak.

21. gaia       HAZ zerbitzuak: Informazioa; «Azken egunak…»; Tramiteak eta inprimakiak; Sarrera Erregistroa; Abisuak eta iradokizunak; galdutako gauzak; argitalpenen salmenta; iragarki/ediktuen taula; aurretiko hitzordua: online ordainketak; lehiatila enpresariala.

22. gaia       Irungo Udaleko web orri korporatiboa eta beste web orri batzuk.

23. gaia       Udal tramite ohikoenak: Biztanleen Errolda: Alta, baja, aldaketak, bolanteak; Irun Txartela: eskaera eta entregatzea; TAO: alta, berritzea; jarduera sailkatuak: jarduera baimena eta aurretiko komunikazioa; obretako baimena: tamaina txikiko obrak, obra txikiak eta obra handiak; ordainagirien bikoiztuak eta ordainketen justifikanteak; bide publikoaren okupazioa: ostalaritza; bide publikoaren okupazioa: aldian behingo jarduerak; trafiko zigorrak-isunak/TAO: ordainketa eta alegazioak; ezintasuna duten pertsonentzat aparkatzeko txartela; ordainketa atzeratzea eta zatitzea; Irungo Udalean tramitatzeko ordezkaritza: arrunta eta berezia.

24. gaia       Herritarren Arretarako bulego Integrala diseinatu eta ezartzeko eskuliburua: aurretiko oinarrizko eredua; beharrezko baliabideak; funtzionatzeko eskema orokorra.

25. gaia       Giza komunikazioa: Komunikazio prozesua: Mezuaren egitura; informazio iturriak; komunikazio oztopoak; kanalak, bideak, fluxuak eta sareak.            

26. gaia       Gizarteko eta komunikatzeko trebetasunak: Hitzezko adierazpena eta komunikazioa; pertsonen arteko komunikazioa; hizketa bidezkoa ez den komunikazioa.

27. gaia       Herritarren arreta eta tratua. Herritarren arretarako sekuentzia. Herritarraren rolak. Hartu beharreko jarrerak. Kexak tratatu eta gatazkak manejatu: kexak eta bere arrazoiak; kexa baten tratamendua; herritar areriotsua; gataztak manejatzea: oinarrizko kontzeptuak.

28. gaia       Gaitasun profesionala, informatzailearen motibazioa eta jarrera elkarrekintza sozialean: Elkarrekintza sozialaren prozesua; beharren inguruko galderak eta sondeoa; distantzia fisikoa elkarrekintza sozialean; informatzailearen eskumenak eta tratua.

29. gaia       Kalitatea, asebetetze laborala eta gizarte-trebetasunak herritarren arretan: entzute aktiboa eta bere printzipioak; oztopoak entzuterakoan; entzute hobe baterako gogoetak.

30. gaia       Izaera pertsonaleko datuak babestea. Xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak Administrazioaren obligazioak. Datuen titularraren baimena. Udaleko erregistroetara hirugarren pertsonak sartu beharra dakarten zerbitzuen kontratazioa. Fitxategi motak eta segurtasun mailak. Izaera pertsonaleko datuak uztea edo komunikatzea. Biztanleen Udal Errolda erabiltzea. Ekintza administratiboen publizitatea edo hedapena. Korporazioko kideen aldetik informazioa eskatzea.    

31. gaia       4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunarena. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan botere publikoen jarduna arautzeko eta zuzentzeko printzipio orokorrak (3. artikulua). Administrazioaren araudian eta jardunean berdintasun-printzipioa txertatzeko neurriak (II. tituluko IV. kapitulua).

32. gaia       Funtzionario publikoen bateraezintasunak.

33. gaia       Irunen euskararen erabilera normalizatzeko Udal Ordenantza (80 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2003.04.30ekoa).

34. gaia       19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Atariko titulua (xedea) eta I. tituluko I. kapitulua (aplikazio-eremu subjektiboa). I. tituluko III. kapitulua (Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea).