Informatikako Teknikaria
2024/03/18
-
2024/03/25
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Informatikako Teknikaria
Lanpostua:
Informatikako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
- IT aplikazioen garapeneko, analisiko eta softwarearen arkitekturako teknikariaren eginkizun nagusia izango da SPRI taldeko informazio-sistemen aplikazio sendoen garapena koordinatzea eta garatzen laguntzea, dagozkion eskakizun funtzionalak eta arau-eskakizunak eta teknikoak kontuan hartuta.
- Era berean, erabiltzaileen eskariei laguntza eman beharko die aplikazioen gorabeherekin, aplikazio berrien garapenarekin eta software ebolutiboekin lotutako arloetan.
- Zehazki, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:
- Softwarearen arkitekturak diseinatzea.
- Laneko plana landu eta gauzatzeko baldintza funtzional eta teknikoak hartzea.
- SPRIko inguru teknologikoko baldintzen analisia eta funtzionalitate eta errendimendu hobeko aukerak proposatzea.
- Softwarearen garapenean laguntzea, bizi-ziklo osoan.
- Taldean erreferente izatea, aplikazioaren ezagutza teknikotik eta arkitekturatik balioa emanez.
- Aplikazioko zerbitzarien konfigurazioan eta administrazioan laguntzea.
- Proiektuen planifikazioan laguntzea.
- Taldea teknikoki koordinatzea, soluzioa erabat ezartzeko.
- Software-proiektuen jarraipena egitea.
- Software seguruaren garapen-zikloen ebaluazioa eta auditoretza egitea.
- IKT saileko pertsonekin lankidetzan aritzea, zeharkako proiektuak koordinatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko.
- IKT saileko gainerako arloei laguntzea.
- Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna eta arazoak ebaztera bideratutako jokabideak izatea.
- Zenbaitetan ekitaldietan parte hartzea, SPRIren interesak eta helburuak ordezkatuz.
Titulazioa:
Informatikako (edo antzeko) graduko titulua edo goi-mailako teknikari titulua (MECES 2. maila edo baliokidea).
Hizkuntza eskakizuna:
EAEko bi hizkuntzak menperatzea (euskara eta gaztelania).
Beste baldintza batzuk:
ESPERIENTZIA
- 10 urteko esperientzia informazioaren teknologiekin lotutako lanetan.
- Software-arkitekturarekin lotutako lanetan esperientzia izatea.
- Aplikazio informatikoen analisian eta garapenean esperientzia izatea
- Softwarea garatzeko jardunbide egokien kalitatearen eta betetze-mailaren auditoretza-lanetan edo analisi-lanetan aurretik izandako esperientzia
- Esperientzia DevOps inguruneetan integratutako aplikazioen garapenean
- Esperientzia proiektuen kudeaketan
BALIOESTEKO BALDINTZAK:
- Eskakizunei doitutako software irtenbideak identifikatzea
- Esperientzia software arkitekturak diseinatzen.
- Esperientzia aplikazioen baldintzak hartzen.
- Esperientzia aplikazioen analisi funtzionalak egiten.
- Esperientzia aplikazioen analisi teknikoak egiten.
- Web teknologia, .NET, PHP eta AJAX/Javascript arloko ezagutza.
- Aplikazioko zerbitzarien ezagutza, esaterako IIS, Apache, etab.
- DevOps inguruen ezagutza.
- Softwarearen garapenean administrazio publikoko arauen aplikazioen ezagutza.
- Software zaurgarritasunen analisiarekin lotutako lanetan esperientzia.
- Softwarearen bizi-ziklo osoan esperientzia.
- Prozesuak hobetzeko tresnen eta teknologien ezagutza.
- Proiektuen buru teknikoa izatea, helburuak bete daitezen.
- Esperientzia proiektuen kudeaketan.
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Web-orria: