Egoitza elektronikoa

Induntria-Ingeniaria

2019/10/09 - 2019/11/06
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Induntria-Ingeniaria
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
3
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Industria-ingeniaritza edo industria-ingeniaritzako unibertsitate-masterra (industria-ingeniari lanbidea egiteko gaitzen duena).

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea norbera edo ezkontidea, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, edo hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (zuzenbidez banatuta ez badaude), baldin eta ondorengo horiek hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia erkidegotako konstituzio edo estatutu organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Hautagaiek atzerrian lortu badituzte titulazioak, baliozkotze egokia edo —hala denean— homologazioaren ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.

f) Oinarri berezietan ezarritako gainontzeko baldintzak betetzea.

Berariazko betekizunak

Urriaren 30eko 5/2015 ELDaren 56.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berariazko betekizuna izango da IT txartel hauek edukitzea: Word eta Excel, Oinarrizkoak (baliodunak: 97/2000/XP/2003/2007/2010). Excel aurreratuaren IT txartelak oinarrizko Excelarena baliozkotuko du.

Horretarako, sei (6) hilabeteko epea ematen da, deialdi hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dena.

Izangaiek ez dute agiririk aurkeztu beharko, Foru Aldundiak zuzenean egiaztatuko baitu Tecnaliarekin izangaiek IT txartelak dauzkaten eta noiz lortu dituzten.

Onartzea
Elektronikoa:

Baliabide elektronikoak erabilita, www.bizkaia.eus ((Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez. Azken aukera baliatuz gero, eskaera-orriek eskaera-orri tradizionalak izango lituzkeen datu berberak izango dituzte, eta fisikoki aurkeztuz gero aurkeztuko liratekeen agiri berberak jasoko dituzte, baina eskaneatuak.

Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean 39/2015 Legea) 16. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

I.zatia

 1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-estatutuak. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.

3. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

4. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (jarraipena). Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.

5. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio nagusiak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak. Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoa (kontzeptua).

6. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

7. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa (jarraipena). Finantza- eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru-ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta foru-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

8. gaia: Espainiako toki-araubidea. Konstituzio-printzipioak. Araubide juridikoa. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea: Xedapen orokorrak.

9. gaia: Udalerriaren antolaketa. Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru-aldundiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean.

10. gaia: Administrazio-egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintza motak. Administrazio-egintzaren osagaiak.

11. gaia: Administrazio egintzen eraginkortasuna eta haien baldintzapena. Bete beharra eta etetea. Betearazpena. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofizioz berrikustea.

12. gaia: Administrazio-prozedura erkidea: Jarduteko arau orokorrak. Epe-mugak eta epeak. Faseak: Hasiera, antolamendua, instrukzioa.

13. gaia: Administrazio-prozedura erkidea (jarraipena): Administrazio-prozeduraren faseak. Amaiera. Atzera egitea, uko egitea eta iraungitzea.

14. gaia: Administrazio-prozedura erkideko interesdunak: kontzeptua eta interesdunek jarduteko duten gaitasuna. Ordezkaritza. Interesdun bat baino gehiago egotea. Interesdunei baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza ematea.

15. gaia: Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.

16. gaia: Sektore publikoko kontratuak. Azaroaren 8ko 9/2017 Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

17. gaia: Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma. Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.

18. gaia: Gastu publikoa. Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren ondorio ekonomikoak.

19. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionario publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsari-araubidea.

20. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak).

21. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia.

22. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru-arauen proiektuak egiteko prozedura. Foru-administrazioa. Arau orokorrak. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio-ebazpenak.

23. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen Adierazpena eta Atariko Titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Hitzaurrea eta Atariko Titulua. I. titulua: eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.

24. gaia: 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak. III. titulua: Emakumeen eta gizonen berdintasuna Bizkaiko foru-sektore publikoaren esku-hartzearen arloetan.

25. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Publikotasun aktiboa: Aplikazio-eremua (2. artikulua), kontzeptua eta dimentsioak (5.artikulua), ez-betetzea (13. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: Kontzeptua (18. artikulua), mugak (21. artikulua) eta ez onartzeko arrazoiak (22. artikulua). Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (27., 28. eta 29. artikulua). Gardentasunaren bermea eta erantzukizunak. (34., 35. eta 36. artikuluak).

II. zatia

 26. gaia: Eskualde-garapena: Lurraldeko esku-hartze ekonomikoa. Dinamika ekonomiko globala eta espazioaren kontzeptu berria. Eskualde-politiken eboluzioa. Esku-hartzearen helburuak eta tresnak. Garapen ekonomikoari laguntzeko agente lokalak, autonomikoak, estatukoak eta Europakoak.

27. gaia: Ekonomi-sustapenari, gizarte-ongizateari eta lurraldeari buruzko politika lokalak. Eskala-arazoa: globaletik lokalera. Mendebaldeko estatuen deszentralizazioa: lokalaren dimentsioa Europako herrialde nagusietan. Lokalismo berria. Parte-hartzea. Gobernantza edo gobernu erlazionalak. Etorkizuneko perspektibak garapen lokalerako.

28. gaia: Berrikuntza sustatzeko politikak. Eboluzio teknologikoa eta hazkunde ekonomikoa. Oinarrizko ikuspegiak berrikuntza-politiketan. Berrikuntza-sistemak. Berrikuntza sustatzeko politiken eboluzioa Europan.

29. gaia: Berrikuntzari buruzko estatistikak. Berrikuntza neurtzeko kontzeptuak. Enpresa-berrikuntza neurtzea: berrikuntza motak. Enpresen berrikuntza-jarduerak eta -ahalmenak neurtzea. Berrikuntzaren emaitzak neurtzea. Europako berrikuntzaren neurketa. Eskualde-hedatzea: European Regional Innovation Scoreboard. Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eboluzioa.

30. gaia: Berrikuntza Euskadin. Egoera: indarguneak eta ahulguneak. Berrikuntzaren euskal sistema. Zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sarea. Enpresa-berrikuntza Bizkaian. Bizkaiko enpresen berrikuntzaren intentsitatea eta berrikuntzarako joera.

31. gaia: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Plana. RIS3 espezializazio adimentsuaren estrategia. Lehentasun estrategikoak eta aukerako lurraldeak. Helburuak, ildo estrategikoak, eragileak eta finantzaketa. Planaren hedapena.

32. gaia: Berrikuntza produktu eta zerbitzuetan. Kontzeptualizazioa. Design Thinking eta prototipatzea. Diseinu industriala. Zerbitizazioa. Berrikuntza irekia.

33. gaia: Berrikuntza prozesuetan: sistemen araberako kudeaketa-sistema. Enpresaren prozesuak identifikatzea. Funtsezko prozesuak identifikatzea. Berrikuntzaren eragileak eta oztopoak. Aginte-koadro integrala.

34. gaia: Berrikuntza kudeaketan. Bikaintasuna kudeaketan: kudeaketako bikaintasun-ereduak, kudeaketa aurreratuaren eredua. Lidergoa: lidergoa eta kudeaketa-lana, lidergo motak, lidergo eraldatzailea, zuzendaritza-estiloa hobetzeko ekintza-plana.

35. gaia: Berrikuntza pertsonetan: Parte-hartzea. Eredu interpretatiboa. Parte-hartzearen funtsezko dimentsioak. Proiektu partekatua. Komunikazioa. Talde-lana.

36. gaia: Berrikuntza negozio-ereduetan. Negozio-ereduen oihala. Negozio-ereduen patroiak. Negozio-eredu berritzaileen sorrera. Barne-ekintzailetza.

37. gaia: Berrikuntza kudeatzeko sistemak. Berrikuntza-prozesuaren ereduak. Berrikuntza-politika eta -estrategia. Zaintza. Ideien sorrera. Ideien aukeraketa. Berrikuntza-proiektuen zorroa kudeatzea. Emaitzen babesa. Ebaluazioa. Enpresan berrikuntza kudeatzeko egiturak.

38. gaia: Berrikuntza kudeatzeko tresnak (I). Zaintza teknologikoa: zaintza teknologiko motak, zaintza teknologikorako tresna berriak, lehiatzeko adimena eta zaintza teknologikoaren diagnostikoak. Enpresen informazio-sistemak: kontzeptuak, tresnak, egitura eta ezarpen-faseak.

39. gaia: Berrikuntza kudeatzeko tresnak (II). Benchmarking. Sormena. Aldaketaren kudeaketa. Proiektuen kudeaketa. Sareko lana. Taldea sortzea. Ezagutzaren kudeaketa.

40. gaia: 4.0. industria. Kontzeptualizazioa. Teknologia gaitzaileak. Lotutako negozio-ereduak. Inplikazio teknologikoak. Pertsonentzako inplikazioak.

41. gaia: Enpresa-berrikuntzaren sustapen publikorako tresnen ikuspegi orokorra. Dirulaguntzak. Kenkari fiskalak. Finantzaketa eskuratzeko aukera. I+G+Brako baliabideen sorrera. Enpresentzako zuzeneko zerbitzuak. Open Innovation eta sariak. Merkatuak sortzea produktu eta zerbitzu berritzaileetarako. Sentsibilizazioa.

42. gaia: Finantza-laguntza enpresa txiki eta ertainei (I): dirulaguntzak, aurrerakin itzulgarriak eta mailegu hobaridunak. 5/2005 Foru Araua, maiatzaren 31koa, Foru Administrazioak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duena, eta 34/2010 Foru Dekretua, martxoaren 23koa, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen erregelamendua, maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatzen duena. Aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoetarako xedapen erkideak. Dirulaguntzak emateko prozedurak. Diru-laguntzak kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura. Diru-laguntzak itzultzea Diru-laguntzen finantza-kontrola.

43. gaia: Finantza-laguntza enpresa txiki eta ertainei (I). Elkarrekiko berme-baltzuak (EBB): motak, kontzeptuak, ezaugarriak, eginkizunak, sorrera eta organoak, bazkide motak eta gizarte-partaidetzak, erakundeok funtsezko alderdiak kontuan hartuta administrazio-baimenaren arauak. Arrisku-kapitaleko sozietateak eta funtsak: definizioa, arrisku-kapitaleko sozietatearen jardueraren etapak enpresa txiki eta ertainen sarrerari dagokionez, alderdi legalak, partaidetza-maileguak.

44. gaia: Estatu-laguntzak eta berrikuntzarako laguntza. Estatu-laguntzaren kontzeptua Europar Batasunaren testuinguruan. Jakinarazteko eginbeharra. Enpresaren kontzeptua. Ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloko Estatuaren laguntzei buruzko esparrua. Salbuespenak: Minimis araudia. Salbuespenak: 651/2014 araudia.

45. gaia: Estatu-laguntza fiskalak eta berrikuntzarako laguntza. Estatu-laguntza fiskalaren kontzeptua. Abantaila. Selektibitatea. I+G+Brako pizgarri fiskalak; bateragarritasuna. I+G+Brako pizgarri nagusiak Bizkaian.

46. gaia: Politika publikoen eboluzioa. Oinarrizko kontzeptuak: Zer da ebaluazioa? Ebaluazioaren dimentsio anitzak, osagaiak eta eginkizunak. Ikuspegi integrala: Arrazionaltasuna, koherentzia, eragina. Ebaluazio motak alderdi hauen arabera: ebaluatzailea, eginkizuna, edukia eta denboraren perspektiba. Zelan egin ebaluazio bat? Ebaluazioaren

faseak.

47. gaia: Enpresa berrien sorrera. Enpresaren eraketa. Enpresaren oinarrizko alderdi juridikoak. Enpresa motak forma juridikoaren arabera. Forma juridiko nagusien analisi konparatiboa. Merkataritza-erregistroa.

48. gaia: Enpresa-plana edo negozio-plana. Definizioa. Erabilgarritasuna. Planaren prestakuntza eta edukia.

49. gaia: Enpresa berriaren plan ekonomiko-finantzarioa. Enpresaren txosten edo egoera-orri finantzarioak. Balantzea. Galera eta irabazien kontua. Eskudiruaren fluxuen egoera-orria. Ondare garbian izandako aldaketen egoera-orria.

50. gaia: Oinarri teknologiko aurreratuko enpresa berriak. Ezaugarriak, sorrera, hazkundea eta finkatzea. Oinarri teknologikoko enpresen arrakasta. Administrazioaren eginkizuna oinarri teknologikoko enpresen sorreran.

III.zatia

51. gaia: Errepideko garraioaren antolamendua - Lehorreko garraioak antolatzeko 16/1987 Legea: Eskumenen araubidea eta koordinazioa. Administrazioen arteko koordinazio-organoak. Lehorreko garraioaren zerbitzu eta jardueren araubide ekonomiko-finantzarioa. Lurreko garraioaren ikuskapena. Garraioaren erabiltzaileak. Garraioa eta haren jarduera osagarriak egiteko baldintzak. Sailkapena. Bidaiarien garraio publiko erregularrak.

52. gaia: Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen araudia. Tarifen araubidea. Bidaiarien garraio erregularrak.

53. gaia: 5/2003 Legea, Euskadiko Garraio Agintaritzarena: Xedea eta eremua. Euskadiko Garraio Agintaritza. Garraioaren lurralde agintaritzak.

54. gaia: 4/2004 Legea, Errepideko Bidaiari Garraioarena: Xedapen orokorrak. Eskumen-araubidea. Erabiltzaileena. Gaitzen duten administrazio-tituluak. Bidaiarien herri arteko garraio zerbitzu publikoa. Herri barruko garraioa. Tarifen araubidea.

55. gaia: Eusko Jaurlaritzaren 51/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua onesten duena: Tarifen araubidea. Zerbitzu publikoa ezartzea. Emakiden araubidea. Emakidaren ustiapena. Eskualdeko emakidak. Erabilera txikiko zerbitzu publikoa.

56. gaia: Euskadiko 2030 Energia Estrategia: Ingurune energetikoa. Energia-estrategikoaren ikuspuntua eta helburuak. Petrolioarekiko mendekotasuna murriztea garraio-sektorean.

57. gaia: Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gidaplana: Garraioaren gaur egungo egoera Euskadin. Erreferentzia-esparrua eta gidalerroak. Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gidaplana.

58. gaia: 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala.

59. gaia: Garraioaren liburu zuria. Europar garraio-espazio bakarrerako ibilbide-orria, garraio-politika lehiakor eta jasangarri baterako bidea.

60. gaia: Energia berriztagarriak garraioan: 2009/28/EE Zuzentaraua: 17,18,19,20 eta 21. artikuluak. 2018/2001 (EB) Zuzentaraua: 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32 eta 33. artikuluak.

61. gaia: Garraioaren jasangarritasuna: 4/2019 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak, jasangarritasun energetikoa politika publikoetan integratzea, eta erakundeen arteko koordinazioa. Helburu eta ekintza orokorrak. Garraioa eta mugikortasuna. 2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa: Garraioaren arauketa. Mugikortasun iraunkorra. Legearen 106. artikuluan agertzen diren ibilgailuak beren balio-bizitza erabiltzearen ondoriozko kostuak kalkulatzeko metodologia.

62. gaia: 126/2001 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Garraioan Irisgarritasun-Baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dituena. Markesinak, geltokiak eta geralekuak. Irisgarritasuna material mugikorrean. Garraio publikoa. Alderdi orokorrak. Irisgarritasuna autobusetan. Zoru baxuko autobus irisgarriak. Zoru altuko autobus irisgarriak. Hiri barruko zerbitzu publikoak. Hiriarteko zerbitzu publikoak.

63. gaia: 1544/2007 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, desgaitasuna duten pertsonentzako garraiobideetan sartzeko eta erabiltzeko irisgarritasunaren eta bereizkeriarik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituena. Errepideko garraioa. Hiri barruko eta hiri inguruko autobus-garraioa. IV. eranskina. V. eranskina.

64. gaia: 2001/85/EE Zuzentaraua, bidaiariak garraiatzeko 8 plazatik gorako ibilgailuei ezarri beharreko xedapen bereziei buruzkoa: Definizioak. Mugikortasun urriko bidaiarien irisgarritasuna errazten duten dispositibo teknikoetarako baldintzak.

65. gaia: GIS baten definizioa: GISa informazioa, teknologiak, pertsonak eta funtsak integratzeko sistema gisa. GIS baten osagaiak. Espazio-datuen azpiegiturak: definizioa, egitura, mailak eta osagaiak. Arrakastaren giltzak eta erabaki eta ekimen nagusiak.

66. gaia: Kalitatearen eredua EN-UNE 13816 arauaren arabera.

67. gaia: Demandaren modelizazioa eta proiektuen ebaluazioa: Garraio-sistemaren plangintza eta modelizazioa. Garraioaren arazoa. Ereduak eta erabaki-prozesua. Garraioaren modelizazioaren arloko topikoak. Garraioaren eredu klasikoaren egitura. Garraioaren etengabeko plangintza. Teoria versus praktika.

68. gaia: Ordezko energiak garraioaren sektorean: 2014/94/EB Zuzentarauaren aurkezpena. Ordezko energiak garraioaren sektorean. Errepideko garraioa. Ibilgailu elektriko hibridoak, definizioa eta oinarrizko ezaugarriak.

69. gaia: Mugikortasun jasangarrirako planak.

70. gaia: Barik txartela eta garraio-titulu komunak arautzen dituen ordenantza.

IV.zatia

71. gaia: Hondakin motak, hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera. Hondakinen hierarkia. Motak eta sailkapena. Eskumen administratiboak. Ekoizlearen erantzukizun hedatua. Hondakinen ekoizlea eta edukitzailea. Ekoizleen eta edukitzaileen betebeharrak.

72. gaia: Hiri-hondakin solidoak. Jatorria. Motak eta sailkapena. Osaketa. Hiri-hondakin solidoetako material birziklagarriak. Bilketa-sistemak. Hiri-hondakin solidoak banantzeko sistemak. Tratamendu-sistemen orokortasunak.

73. gaia: Hondakin organikoen tratamenduak. Konpostajea. Konposta egiteko hondakinak. Konposta egiteko sistemak. Konposta sortzeko faseak. Kontrolerako parametroak. Konpostajeko instalazio baten elementuak. Konpostaren aplikazioak.

74. gaia: 63/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena. Aplikazio-eremua. Komunitateko konpostaje-instalazioen ezaugarriak. Komunitateko konpostaje-prozesua kontrolatzea. Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueretako titular eta teknikari arduradunaren betebeharrak. Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueretatik datorren konpostaren erabilerak.

75. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Definizioa. Proiektu-faseari eta obra-faseari lotutako dokumentazioa. Fidantzak. Inplikatutako eragileen betebeharrak. Obra handietako hondakinak bereiztea.

76. gaia: Bizkaiko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integrala 2005-2016. Plan integralaren printzipio estrategikoak. Planaren etorkizuneko kudeaketa integratuaren helburuen deskribapen orokorra.

77. gaia: 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeei buruzkoa. Zortasunak. Itsas-lehorreko jabari publikoa. Erabilerak. Baimenak. Emakidak. Eskumen administratiboak.

78. gaia: 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena. Uraren Euskal Agentzia. Xedea. Eginkizunak. Jarduteko eremua.

79. gaia: BilBizkaiko Aldizkari Ofizialean Bizkaia Ur Partzuergoa. Eskumenak. Lurralde-eremua. Eginkizunak.

80. gaia: 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena. Jabari Publiko Hidraulikoa. Arro hidrografikoa. Mugape hidrografikoa. Ur emakida. Jabari publikoaren erabilerari buruzko ekonomia- eta finantza-araubidea: kanonak.

81. gaia: Edateko uren tratamendua. Ohiko tratamendu-prozesuak. Edateko uren araztegi (EUA) baten elementu osagaiak. Desinfektatzaile motak. Abantailak eta eragozpenak. Kontrolerako parametroak.

82. gaia: Ur zikinen tratamendua. Tratamendu-prozesuko fase konbentzionalak. Prozesuen tipologia. Ur zikinen araztegi baten elementu osagaiak. Kontrolerako parametroak.

83. gaia: Putzuak diseinatzea, eraikitzea, ustiatzea eta mantentzea. Diseinuaren irizpide orokorrak. Ixteko dikearen tipologia. Egonkortasunaren azterketa. Iragazgaizteko sistemak.

84. gaia: Herri Lanen, Garraioen eta Ingurumenaren Ministerioaren 1996ko martxoaren 12ko Agindua, Presa eta Urtegien Segurtasunari buruzko Araudi Teknikoa onesten duena. Aplikazio-eremua eta -maila. Presen sailkapena. Presen segurtasunaren arduradunak. Presaren titularraren betebeharrak. Larrialdiei aurre egiteko plangintza, presa apurtzeko edo istripu larria gertatzeko arriskua dagoenerako.

85. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-lanetan bete beharreko gutxieneko segurtasun-neurriak ezartzen dituena. Segurtasun- eta osasun-azterlana. Oinarrizko azterlanaren nahitaezkotasuna. Segurtasun- eta osasun-plana. Segurtasun eta osasun arloko koordinatzailea.

86. gaia: 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 1995eko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena enpresa-jardueren koordinazioaren arloan. Lantoki berean hainbat enpresatako langileek parte hartzea. Koordinazio-bitartekoak. Prebentzio-ekintzen koordinazioaz arduratzeko pertsona bat edo gehiago izendatzea. Eraikuntza-lanetan errege-dekretua aplikatzea.

87. gaia: 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa (eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legearen bidez aurreko lege horretan eginiko aldaketak). Instalazioen titularren betebeharrak. Funtsezko aldaketak eta funtsezkoak ez direnak. Eskaeraren edukia. Baimenaren edukia. Baimena berritzea eta aldatzea.

88. gaia: Obra zibileko lur-soberakinekin egindako betelanak. Kokapena. Beharrezko azpiegitura. Ustiapena. Kontrol teknikoa eta ingurumen-kontrola. Ingurumen-integrazioa. 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena. Betelanak.

89. gaia: Hondakindegiak. 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena. Hondakindegi motak. Hondakin onargarriak. Baimena emateko araubidea. Baimena emateko prozedura. Hondakindegiak kontrolatu eta zaintzeko prozedura.

90. gaia: 2/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Bizkaiko errepideei buruzkoa. Errepideen erabilera eta babesa. Babes-eremuak. Baimenen araubidea.