Egoitza elektronikoa

Inbertsioen arloko Arduraduna

Finantzen Euskal Institutua
2022/07/27 - 2022/08/10
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Inbertsioen arloko Arduraduna
Lanpostua:
Inbertsioen arloko Arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Zuzendaritza Nagusiaren mende, eginkizun nagusi hauek izango ditu: 

- Azpiarloetarako definitutako eginkizunak zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

- Institutua ordezkatzea, partaidetzapeko sozietateen gobernu organoetan, agintzen zaizkion kasuetan.

Inbertsioen arloa hiru azpiarlo espezializatutan banatuta dago. Alde batetik, erakundeak garatzen dituen finantzaketa eragiketen eta kapitalean parte hartzeko eragiketen analisian, bai eta eragiketa horien bizitzan zeharreko segimenduan ere.


- Erakundeko kreditu arriskuen eta abalen azpiarloaren eginkizun nagusia da institutuari eskatutako mailegu eta abalen eragiketei buruzko arriskuak ebaluatzeko azterketa txostenak egitea, erabilgarri dauden finantzaketa lerroetako edozeinen bidez jasotako finantzaketa eskaeren bideragarritasuna bermatzeko eta horien segimendua egiteko.

- Bestalde, partaidetzapeko enpresen azpiarloaren arduren artean dago inbertsioak eta desinbertsioak aztertzea, bai eta enpresa ez-finantzarioen kapitalean partaidetza hartzeari buruz erabakitzeko behar diren enpresa balorazioko txostenak egitea ere. Haren ardura izango da txostenak eta urteko oroitidazkiak egitea, gai hauek lantzeko: a) partaidetzapeko enpresen zorroaren segimendua; eta b) Euskadiko enpresa sektorearen bilakaera. Lan horretan, inbertsioetako arduradunari lagunduko dio, eta Finantza Estrategiaren arduradunarekin lankidetzan arituko da.

- Segimenduko azpiarloaren ardura da hartutako arriskuen etengabeko segimendua egiteko sistema bat ezartzea eta kudeatzea, eragiketen portaera eta bilakaera zainduta, eta amortizazio kuoten eta interesen epemugetan ordainketak egin ez izanari arreta berezia jarrita. Era berean, haren ardura dira berregituratze nahiz berreskuratze eragiketak, Aholkularitza Juridikoarekin lankidetzan; eta finantza estrategiaren arloari laguntzea Eusko Jaurlaritzaren Arriskuen Informazio Zentralaren (CIRGOV) erregistro, kontsulta eta segimendu funtzioak betetzen. 

Titulazioa:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomia Zientzietako edo antzekoetako gradua

 

 

Beste baldintza batzuk:

Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 6 urtekoa.

Ezagutzak:

  • Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea. Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.
  • Aintzat hartuko da finantza arloko masterra edo berariazko heziketa.
  • Euskara eta ingelesa jakitea baloratuko da.