Ikus-entzunezkoen eta agertokien teknikari-laguntzailea
Gipuzkoa
Helburua: Udalaren espazio eszenikoen materialak, azpiegitura eta ekipamendua kudeatzea, eta espazio horien muntaketak eta ekitaldien zaintza kudeatzea, bai eta kalean antolatzen direnenean ere.
Lanpostuaren eginkizun espezifikoak:
—Programatutako ikuskizunen muntaia kudeatzea: soinua, argiztapena eta dekoratuak.
—Soinu, argiztapen eta bideoko lan teknikoak gauzatzea.
—Bere ardurapeko material teknikoa eta instalazioak mantentzea.
—Kultura-esparruetako antolamendu optimoenak diseinatzea.
—Arduraduna ez dagoenean, muntaketez arduratzea.
Lanpostuaren funtzio orokorrak:
—Bere jardueraren berezko arloan aholkua ematea.
—Herritarrei arreta ematea.
—Kontsultei erantzutea.
—Lankideekin, lanbide-gaitasun handiagoa duen zereginetan lankidetzan aritzea.
—Departamentuko langileekin, zeregin-pilaketak, absentziak edo gaixotasun egoerak daudenean lankidetzan aritzea.
—Bere lana antolatzea.
—Bere erantzukizun-mailaren baitan agindutako zereginak burutzea.
—Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.
—Unitateko gainerako profesionalekin edo inplikatutako beste udal-zerbitzu batzuekin duen jarduera koordinatzea.
—Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
—Bere segurtasuna eta osasuna zaintzea, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere.
—Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.
—Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz arduratzea.
—Esku hartzeko beharrak detektatzea.
—Bere jarduerari dagokion arloan informatzea.
—Bere jardueraren berezko arloan ikertzea.
—Kontratuei, lankidetza-hitzarmenei eta funtzionamendu-araudiei jarraipena egitea.
—Esleitutako planak, proiektuak, programak, ikastaroak, jarduerak eta/edo kanpainak kudeatzeaz arduratzea.
—Administrazio-prozesuetan hobekuntza sustatzea.
—Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.
—Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahalen profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak exekutatzea.
—Datu pertsonalen babesa zaintzea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei
Derrigorrezko 2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz-eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.
Oposizio-lehiaketan onartuak izango badira eta, hala badagokio, parte hartuko badute, izangaiek eskakizun espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko ezarritako eskakizun orokorrez gain:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.
b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatuko dena.
c) Derrigorrezko 2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz-eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.
- Eskabidea elektronikoki egingo da, udal egoitza elektronikoaren «Enplegu publiko» atalean sartuta. Identifikazio eta sinadura elektronikorako Errenteriako Udalak onartutako sistemak erabiliko dira.