IKTetako teknikarien lan-poltsa
Bizkaia
Lanpostuaren eginkizunak une bakoitzean udal organigrama funtzionalean ezartzen direnak izango dira.
Ingeniaritza, Informatika, Arkitektura, Zientzia Fisiko, edo Geografiako graduko unibertsitate titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Merezimendu gisa baloratuko da honako hauek egiaztatzea:
• 1. hizkuntza eskakizuna: 3 puntu.
• 2. hizkuntza eskakizuna: 5 puntu.
• 3. hizkuntza eskakizuna: 10 puntu.
— Europar Batasuneko estaturen bateko herritarra izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak baina mendekoak badira.
— 16 urte beteta izatea eta erretiro adinera iritsi ez izana.
— Ingeniaritza, Informatika, Arkitektura, Zientzia Fisiko, edo Geografiako graduko unibertsitate titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. — Eginkizuna normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea, Ezinduak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen aplikazioari kalterik egin gabe.
— Diziplina espediente baten bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko, Tokiko edo Erakunde Administrazioko zerbitzutik apartatuta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.
— Herri administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.
— Administrazio agiriak emateagatiko tasa arautzen duen 10. ordenantza fiskalean araututako azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu izana (taulako 6. artikulua, 17. kontzeptua) (azterketa eskubideengatiko tasak Basauriko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden pertsonak hautatzeko prozesuetan). Tasaren zenbatekoa A2 (B) talderako 18,00 eurokoa da.
Basauriko Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidea betez: https://sede.basauri.eus
Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.
Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. eta 66. artikuluetan zehaztutako moduan aurkeztu ahal izango dira.
I. ZATIA (OROKORRA)
1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubideak eta betebeharrak (10-52 artikuluak).
2. gaia: Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoek: Ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (137-158 artikuluak).
3. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua: I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10-23 artikuluak). II. titulua. Euskal Herriko botereak (24-34 artikuluak).
4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Denbora eremua. Baldintzak eta epeak (29-33 artikuluak). Administrazio egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34-52 artikuluak).
5. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea (otsailaren 16ko 3/2012 Legeak aldatua): I. tituluko Zioen Azalpena, Atariko Titulua eta I. Kapitulua; eta Basauriko Genero Berdintasunerako IV. Plana.
6. gaia: Basauriko Udalaren antolaketa politikoa. Organoak eta eginkizunak. Basauriko Udalaren antolaketa administratiboa Organigrama.
7. gaia: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Arreta kanalak (webgunea, egoitza elektronikoa, herritarrentzako arreta bulegoak, zerbitzuen katalogoa).
8. gaia: Basauriko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta eskaintzen dituen zerbitzuak.
II. ZATIA (ZATI BEREZIA)
9. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. Cl@ve Identifikazioa eta sinadura.
10. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. NOTIFICA.
11. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra (FACe)
12. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. Ordezkaritzen eta Ahalduntzeen Erregistro Elektronikoa (REA).
13. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoa. NISAE
14. gaia: Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta partekatuak. GILTZA identifikazio eta sinadura sistema.
15. gaia: Zifratzea. Zifratzeko algoritmo simetrikoak eta asimetrikoak.
16. gaia: Identifikazio eta sinadura elektronikoa (1) Europako eta nazioko esparrua. Ziurtagiri digitalak. Gako pribatuak, publikoak eta itunduak. Sinadura elektronikoaren formatuak.
17. gaia: Identifikazio eta sinadura elektronikoa (2) Zerbitzu publikoak eta pribatuak ematea. Gako publikoaren azpiegitura (PKI). Identifikatzeko eta sinatzeko mekanismoak: “Smart Cards”, NAN elektronikoa, mekanismo biometrikoak.
18. gaia: Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna. W3C. Diseinu unibertsala. Web diseinu moldagarria.
19. gaia: Dokumentu elektronikoa kudeatzeko metadatuen eskema (e-EMGDE). Eredu kontzeptuala.
20. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasunerako arau teknikoak. Dokumentu Elektronikoaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoa aplikatzeko gida.
21. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Espediente Elektronikoaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoa aplikatzeko gida.
22. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Sinadura eta zigilu elektronikoen eta administrazioaren ziurtagirien politikaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoa aplikatzeko gida.
23. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasunerako arau teknikoak. Bitartekaritza plataforma: Datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak, SCSP erabilita.
24. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasunerako arau teknikoak. Informazio baliabideak Berrerabiltzeko Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoa aplikatzeko gida.
25. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasunerako arau teknikoak. Erregistro erakundeen artean idazpenak trukatzeko Datuen Ereduaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoa aplikatzeko gida: SICRES 3.0.
26. gaia: Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasunerako arau teknikoak. Benetako kopiatzeko eta dokumentu elektronikoen arteko bihurtzeko prozeduren elkarreragingarritasunerako arau teknikoa aplikatzeko gida.
27. gaia: ENS. CCN STIC 830. Segurtasun Eskema Nazionalaren aplikazio eremua.
28. gaia: ENS. CCN STIC 801. Erantzukizunak eta funtzioak SENen.
29. gaia: ENS. CCN STIC 831. Erabiltzaileen jardueraren erregistroa.
30. gaia: ENS. CCN STIC 812. Segurtasuna web ingurune eta aplikazioetan.
31. gaia: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua. DBEOren mendeko datu pertsonalen tratamenduaren arriskuak aztertzeko gida praktikoa.
32. GAIA.-Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua. DBEOren mendeko datuen babesean inpaktuaren ebaluazioak egiteko gida praktikoa.
33. gaia: Kode irekiko softwarea. Software librea. Oinarrizko kontzeptuak.
34. gaia: Sare globalak erabiltzeko hizkuntzak eta tresnak. HTML, CSS eta XML. Web nabigatzaileak eta estandarrekiko bateragarritasuna.
35. gaia: Garapenerako arkitektura webgunean. Front-end web garapena. Bezeroaren scriptak. Frameworks. UX.
36. gaia: Web zerbitzuak. Kontzeptuak: WSDL.
37. gaia: Apache web zerbitzaria. Arkitektura eta kontzeptuak.
38. gaia: Softwarea diseinatzeko teknikak. Diseinu geruzen eta patroien araberako diseinua.
39. gaia: Prototipoak egitea sistemen garapenean. Aplikazioen interfazeak diseinatzea.
40. gaia: Aplikazio mugikorrak. Ezaugarriak, teknologiak, banaketa eta joerak.
41. gaia: Eredu erlazionala SQL lengoaia.
42. gaia: CMS edukien kudeatzailea: Jommla, Druppal eta Wordpress
43. gaia: Sistemen birtualizazioa: Kontzeptuak. Birtualizazio motak.
44. gaia: Sistemen birtualizazioa. Birtualizazio soluzioak.
45. gaia: LINUX: Arkitektura eta ezaugarriak. Segurtasuna. Komunikazioak. Fitxategi eta biltegiratze sistemak.
46. gaia: LINUX RHEL. Red Hat Enterprise Linux banaketa. Instalazioa, konfigurazioa eta administrazioa. Prozesuen plangintza. Software paketeen kudeaketa
47. gaia: Windows Server: Arkitektura eta ezaugarriak.
48. gaia: Windows Server: Sistema eta komunikazioak instalatzea, konfiguratzea eta administratzea.
49. gaia: Windows Server: Domeinu zerbitzuak. Direktorio aktiboa. Taldeko zuzentarauak.
50. gaia: Windows Server: Segurtasuna
51. gaia: Diskoan biltegiratzeko sistemak. Raid mailak. SAN/NAS sistemak: arkitektura, osagaiak, protokoloak eta administrazioa. Bolumenen kudeaketa.
52. gaia: Datu baseak. Datu baseak kudeatzeko sistemak. Kontzeptuak eta Tipologiak. Eredu erlazionala. Segurtasuna eta osotasuna.
53. gaia: MySQL. Instalazioa, konfigurazioa, administrazioa eta mantentzea. Babeskopiak eta berreskurapena.
54. gaia: SQL Server. Instalazioa, konfigurazioa, administrazioa eta mantentzea. Babeskopiak eta berreskurapena
55. gaia: Oracle 10X. Instalazioa, konfigurazioa, administrazioa eta mantentzea. Babeskopiak eta berreskurapena.
56. gaia: IKT azpiegituren monitorizazioa. Tresnak.
57. gaia: Sistemen segurtasuna. Segurtasun Eskema Nazionala. Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzea. Segurtasun Estrategia Nazionala. CCN-STIC.»