Igeltsero espezialitateko zeregin anitzeko ofiziala
Gipuzkoa
— Mota guztietako sare, bide eta eraikin publikoetan barne eta kanpoko igeltserotza-lanak egitea, eginkizunen uda-eskuliburuan zehazturiko eran (enkofratu lanak, arketak egin eta konpondu, tabikatu eta murruak eraiki.
— Lan anitzak egin, horrela: zangak ireki eta -itxi, altzariak bildu eta bota, zenbait pintura-lan, lorazaintzakoak, sarrail-alorreko lan, soldeatze-lan, eta abar.
— Muntaketa eta desmuntaketa lanak burutu, bai hesi, bai seinale, zein oholtza, eta abarrenak.
— Garraioko hainbat lan egin, Zerbitzuan behar diren materialak kargatu eta deskargatze aldera.
— Lanean erabiltzen diren ibilgailu nahiz lanabesen oinarrizko mantenimendu lanak egitea.
— Zerbitzu arduradunarekin harremanak izan, koordinatzeko, lanerako behar dituen materialak eta ekoizpenak eskatu eta aginduak jasotzeko.
— Laneko Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.
— Hierarkiako nagusi direnek, postuari dagozkion eginkizunak egoki betetzearren, eskatutako eta agindutako lanak egitea.
— Oro har, lanpostuaren kategoriarekin bat datozen lanak egin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradua izatea, edo titulu baliokidea izatea.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazio arteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradua izatea, edo titulu baliokidea izatea.
d) B motako gida baimena izatea.
e) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
f) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.
g) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzi ta.
Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.oiartzun.eus).
- Oiartzungo Udalaren Erregistro Orokorrean (Done Eztebe plaza, 1, 20180 Oiartzun).
- Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta telematikoki ere Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoan (www.oiartzun.eus).
- Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan ORVE sistemaren bidez. Argibide gehiago: https://www.correos.es/es/es/particulares/para-el-ciudadano/tramites-con-la-administracion-publica/servicios-orve.