Egoitza elektronikoa

Idazkaritza Nagusiaren Arloari LaguntzekoTeknikaria

Spri - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
2024/03/18 - 2024/03/25
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Idazkaritza Nagusiaren Arloari LaguntzekoTeknikaria
Lanpostua:
Idazkaritza Nagusiaren Arloari LaguntzekoTeknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
  • Kontratazio publikoko espedienteak prestatzea (dokumentazioa prestatzea, itzulpenak kudeatzea, espedienteak argitaratzea Eusko Jaurlaritzaren lizitazioen plataforman, etab.).
  • Lizitazio elektronikoko mahaietan parte hartzea, Eusko Jaurlaritzako lizitazioen plataformarekin elkarreragiteko.
  • Lizitatzaileek aurkeztutako dokumentazio orokorra aztertzea, izapideak kudeatzea, dokumentazioen zuzenketak eta errekerimenduak egitea, etab.
  • Lizitazioen testuinguruan sortutako agirien zirriborroak eta aktak prestatzea, etab.
  • Mota guztietako kontratazioetan tramitazioak egiten eta agiriak kudeatzen laguntzea.
  • Arloari laguntzea beste mota bateko kudeaketetan eta prozedura elektronikoetan.
  • Arloari kudeaketa administratiboan laguntzea beste lan batzuetan (hitzarmenak, dirulaguntzak, gardentasuna, Eusko Jaurlaritzan egin beharreko tramitazioak,etab.).
  • Arloko Zuzendaritzak agintzen dion eginkizun gehigarri oro.
Titulazioa:

Goi- eta erdi-mailako gradua (Administrazioa eta Kudeaketa, Merkataritza eta Marketina edo antzekoak) edo unibertsitateko antzeko gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

EAEko bi hizkuntzak menperatzea (euskara eta gaztelania).

Beste baldintza batzuk:

ESPERIENTZIA

3 urteko esperientzi gutxienez. Honako hauek balorazio positiboa izango dute:

  • Tresna informatikoekin lan egiten ohituta egotea.
  • Erakunde publikoetan edo administrazioarekin harremanak dituzten edo lana egin ohi duten erakundeetan esperientzia.
  • Kontratazio publikoaren arloko esperientzia.

BESTE ESKAKIZUN BATZUK

  • Malgutasuna, sormena eta talde-espiritua.
  • Tasatutako prozeduretan lan egiteko zorroztasuna eta gaitasuna.
  • Beren lan-esparruan hobekuntzak garatzeko ekimena.
  • Konfidentzialtasuna eta lan sistematikoa egiteko gaitasuna.
  • Antolaketarako trebetasun egokiak.
  • Ikuspegi zabala eta ikasteko gogoa.
  • Epe eta emaitzei begira lan egitea.
  • Kooperaziorakoak eta taldean lan egitekoak.

BALIOESTEKO BALDINTZAK:

  • Tresna informatikoetan prestakuntza eta esperientzia (office 365, lizitazioen plataformak, ERP, etab.).
  • Kontratazio publikoko prozesuetan prestakuntza eta esperientzia.