Txanda irekia: 1
Sarbide orokorraren modalitatea: 1
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
Titulu hauetakoren bat eskatzen da:
Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:
Deialdi honetako lanpostuak betekizun espezifiko hauek ditu:
Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da. Gehienez 100 puntu lor daitezke (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia orokorra
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, adingabeen zentroetako koordinatzailekoordinatzailearen lanpostuetan emandakoak, zerbitzuok funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Esperientzia espezifikoa
Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailearen lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira. Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
c) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):
c.1) 10 puntu ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma), sartzeko alegatutakoez bestelakoak, 20 puntu izan arte gehienez:
- 031301 Psikologia
- 011101 Pedagogia
- 011201 Haur-hezkuntza
- 011301 Lehen hezkuntza
- 011401 Beste maisu-maistra batzuk
- 011901 Gizarte-hezkuntza
- 092301 Gizarte-lana
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
c.2) Gehienez 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzaile lanpostuan lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzaile edo hezitzaileen lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez puntuazio hori lortu ahal izango da.
d) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.
IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
e) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:
- C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.
f) Euskara jakitea. Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
- 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntos.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntos.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 13 puntos.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
Hitzordua eskatzeko: