Egoitza elektronikoa

Hirigintza Saileko burua

2023/07/12 - 2023/08/08
Inprimatu
Zumarraga
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zumagarrako Udala
Lehiaketa:
Hirigintza Saileko burua
Lanpostua:
Administrazio orokorreko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
— Honako hauen arduraduna da:

— Hirigintza Sailaren funtzionamendu ona, eta, beraz, haren plangintza, zuzendaritza, antolakuntza, koordinazioa, kontrola eta gainbegiratzea, eta haren jarraibide orokorrak zehaztea.

— Egiten diren lan eta prozesuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea.

— Sailaren jardueren eta proiektuen programazio orokorra.

— Esleitutako aurrekontua kudeatzea.

— Dirulaguntzak biltzea eta izapidetzea. Zumarragako Udalak eskura dituen tresna eta aplikazio informatikoen bidez egiten dituen deialdien aurkezpenaren eta azken justifikazioaren jarraipena.

— Zuzentzea, gainbegiratzea, zereginak esleitzea, menpeko langileek egindako lana ebaluatzea eta abar, eta horretarako behar beste entitate, organismo, erakunde eta profesional publiko zein pribatuekin harremanak izatea.

— Kudeaketako, azterketako, aholkularitzako, irizpeneko, arauak aplikatzeko eta goiko mailei ebazpenak proposatzeko zereginak dagozkio, hirigintzaren eta azpiegituren arlo juridikoan.

— Besteak beste, Udalaren defentsaz arduratzea epaiketetan, haren antolakuntzaren eta eskumenen eremuan:

— Kontratu-dokumentazioa, besteak beste, baldintza juridikoen agiriak, eskaintza-eskaerak, aktak, komunikazioak eta abar egitea.

— Ondasunak erosteko eta zerbitzuak emateko espediente txikiak kudeatzen eta izapidetzen ditu, hornitzaileekin zuzenean hitz eginez.

— Kontratazio-espedienteen jarraipena eta ikuskapena egiten du, legez aplikatzekoa den araudia betetzen dela kontrolatzeko.

— Argitalpenak izapidetzen ditu eta kontratazio-espedientearen artxiboa kudeatzen du.

— Kontratuak, hirigintza-hitzarmenak, ordenantzak eta erregelamenduak egiten ditu.

— Zehapen espedienteak, ondare erantzukizunekoak, kalteen erreklamaziokoak, desjabetzekoak eta abar izapidetzea.

— Hirigintzako diziplinaren zaintza, kontrola eta esleitutako obra proiektuen jarraipena egitea, besteak beste.

— Emandako argibideei jarraituz, esleitutako batzordeetako idazkaritza jarduna.

— Urteko aurrekontua egiten parte hartzea, bere sailari dagozkion gastuen eta inbertsioen proposamenak eginez.

— Herritarrei bere eskumeneko arloetan arreta eta informazioa ematea.

— Aurrekoen pareko edo haiekin lotutako edozein funtzio, edo, hala badagokio, egokiak direnak lanpostua betetzen duenaren posturako edo kategoriarako, haren gainekoak aginduta, EPOETBren 73.2. artikuluari jarraituz.



Titulazioa:

Zuzenbideko lizentziadun edo gradu titulua izatea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana. Atzerriko titulazioetarako, haren baliozkotzea frogatzeko egiaztagiria eduki beharko da.

Abokatutzan Masterraren titulua izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioetarako, haren baliozkotzea frogatzeko egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

4, nahitaezkoa (2001/12/13).

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu kide batekoa, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenei jarraituz langileen zirkulazio librea Europar Batasuna Eratzeko Hitzarmenean definitutako moduan aplikagarria zaion beste estatu batekoa.

Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahalko dute, Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baita haren eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak ez badaude bananduta Zuzenbidearen arabera, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren haien kontura bizi badira (5/2015 Errege Dekretua, 57. artikulua).

b)    Aurreko eskakizuna egitea.

c)    Hamasei (16) urte beteta edukitzea tea ez gainditzea, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina.

Udaltzaingoko ofizialorde - buru plazarako, betekizun hori oinarri espezifikoan dago zehaztuta, 1/2020 Lege-Dekretuari, uztailaren 22koari, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duenari, jarraituz.

d)    Gaitasun funtzionala izatea lortu nahi den lan eskalako edo kategoriako zereginak egiteko.

e)    Ezein administrazio publikotako edo konstituzio organotako edo autonomia erkidegotako estatutuetako organotako zerbitzutik diziplina espediente baten ondorioz aldenduta ez egotea, eta autonomia erkidegoko desgaikuntza osoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskaletarako edo langile lan kontratudunen kategorietarako.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta ez egotea, ezta pareko egoeraren batean ere, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, estatu horretan baldintza berdinetan enplegu publikoa lortzea eragozten duenik.

f)    Eskatutako titulazioa edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izana, oinarri espezifikoetan zehaztuko dena.

Atzerrian lortutako titulazioak dituzten hautagaiek frogatu egi beharko dute dagokion baliozkotzea edo homologazioa frogatzeko dagokion egiaztagiria dutela.

g)    Hautaketa prozesuan frogatzea lortu nahi den lanposturako (lan kontratudun langileak) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzako plazak) eskatutako hizkuntz eskakizuna dutela, edo hautaketa prozesuan maila frogatzeko probak gainditzea. Betekizun hori dagokion hautaketa prozesuan eskakizuna frogatzeko proba egiten den datan bete beharko da.

j)    Administrazio Publikoaren zerbitzurako langileen bateraezintasunaren arloan indarrean dagoen araudian jasotako ezintasun edo bateraezintasun kausarik ez izatea; dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean dihardutenek aukera izango dute aipatutako legezko arauetan jasotako hautatzeko eskubidea erabiltzeko.

h)    Ez izatea karrerako funtzionarioa edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan kontratudun langile finkoa udal deialdigilean.

i)    Oinarri espezifikoetan eskatutako beste edozein betekizun.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaera elektronikoa egoitza elektronikoan: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=51.

Elektronikoki aurkezteko, egoitzan onartutako identifikazioko eta sinadura elektronikoko bitartekoren bat eduki beharko da.

Aurrez aurrekoa:

Zumarragako Udalaren herritarren arreta eta erregistro bulegoan.

Eskaera arreta bulegoren batean aurkeztea aukeratuz gero, aurretiko hitzordua hartu behar da Euskadi plazako 1 zenbakian, Zumarragan (20700).

Halaber, 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkeztu ahalko da.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA
ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARIA.
ARKITEKTOA

 1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak, haien bermatzea eta etetea.

 2. Estatuaren lurralde antolaketa: printzipio orokorrak. Tokiko administrazioa. Autonomia erkidegoak: eskumenak.

 3. EAEko Autonomia Estatutua: Eskumenak.

 4. Enplegatu publikoak: klaseak eta araubide juridikoa. Langileen antolakuntzako tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak. Giza baliabideak arautzeko tresnak: lan eskaintzak, enplegu planak eta bestelako arrazionalizazio sistemak.

 5. Enplegu publikorako sarbidea: printzipio arautzaileak. Betekizunak. Hautaketa sistemak. Enplegatu publiko izaera amaitzea. Lanpostuak hornitzeko araubidea: araubide sistemak. Tokiko funtzionarioen egoera administratiboak.

 6. Udal antolaketa. Araubide arrunta: organo beharrezkoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu batzarra. Organo osagarriak: informazio batzordeak eta bestelako organoak.

 7. Udal eskumenak: zehazte sistema. Berezko eskumenak, eskumen eskuordetuak eta berezkoak ez diren eskumenak. Gutxieneko zerbitzuak. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, eta 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

 8. Toki gobernuko organoen saioen araubidea: deialdia, erabakiak garatzea eta hartzea. Aktak.

 9. Egintza administratiboa. Kontzeptua. Elementuak. Klaseak. Forma eta motibazioa.

10. Jakinarazpena: edukia, epea eta praktika, paperean eta bitarteko elektronikoen bidez. Jakinaraztea ez lortzea. Argitalpena.

11. Egintza administratiboen eraginkortasuna: autotutoretza exekutiboaren printzipioa. Baldintzak. Beste administrazio batek onestea. Berandutzea eta eraginkortasunaren atzeraeragina.

12. Egintza administratiboen exekutibotasuna: autotutoretza exekutiboaren printzipioa. Egintza administratiboak indarrez egikaritzea: bitartekoak eta erabiltzeko printzipioak. Zuzeneko hertsapen administratiboa. Egitezko bidea.

13. Egintza administratiboaren baliogabetasuna. Erabateko deuseztasun kasuak eta deuseztagarritasuna. Egintza administratiboaren kontserbazio printzipioa.

14. Prozedura hastea: klaseak, konpontzea eta eskabideak hobetzea. Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistro administratiboak.

15. Aldi baterako neurriak hartzea. Denbora prozeduran. Epemugak eta epeak: zenbatzea, zabaltzea eta presazko izapidetzea.

16. Prozeduraren instrukzioa. Faseak. Interesdunen esku hartzea.

17. Prozedura amaitzea. Ebazteko betebeharra. Berariazko ebazpenaren edukia: kongruentzia printzipioak eta hasierako egoera ez larritzekoak. Adostasunez amaitzea.

18. Ebazteko epeak ez betetzea eta horren eraginak. Berariazko ebazpenik eza: isiltasun administratiboaren araubidea. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

19. Administrazioak berak egintzak eta xedapenak berrikustea: kasuak. Egintzak atzera botatzea. Akats materialak edo egitatezkoak zuzentzea. Baliogabetzea, prozedura, mugak. Kaltegarritasun deklarazioa.

20. Administrazio errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio errekurtsoak jar dakizkiekeen egintzak. Administrazio errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso motak. Administrazio errekurtsoak ordezteko prozedurak: adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea.

21. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Izaera, hedadura, mugak. Jurisdikzio organoak eta haien eskumenak. Alderdiak: zilegiztatzea. Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren xedea. Ez onartzeko kausak.

22. Lehen instantziako edo instantzia bakarreko prozedura. Kautela neurriak. Epaia: epaien aurkako errekurtsoak. Epaia egikaritzea. Prozedura bereziak.

23. Sektore publikoko kontratuak: kontratazio publikoari buruzko Europako zuzentarauak. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen xedea eta aplikazio eremua. Sektore publikoko kontratu motak. Erregulazio harmonizatupeko kontratuak. Administrazio kontratuak eta kontratu pribatuak.

24. Alderdiak sektore publikoko kontratuetan. Kontratazio organoak. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza. Kontratazio arloko eskumena eta toki erakundeetako kontratazio publikoko arau espezifikoak.

25. Kontratuaren xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, prezioa eta haren berrikuspena. Sektore publikoko kontratuetan eskatutako bermeak. Administrazio publikoen kontratuak prestatzea: kontratazio espedientea, klausula administratibo partikularren agiria eta preskripzio teknikoena.

26. Administrazio publikoen kontratuak adjudikatzea: arau orokorrak eta adjudikazio prozedura. Kontratatzailearen profila. toki erakundeetako kontratazio publikoko arau espezifikoak.

27. Kontratuen egintzak. Administrazio publikoaren ahalmenak kontratu administratiboetan. Kontratuak egikaritzea. Kontratuak aldatzea. Kontratuak etetea eta iraungitzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea.

28. Administrazio publikoen ondarea. Ondasun publikoak: tipologia. Jabari publikoa, kontzeptua, izaera eta elementuak. Jabari loturak eta aldaketak. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Jabari baimenen eta lagapenen araubidea.

29. Administrazio publikoen ondare pribatua. Erregimen juridikoa. Administrazioaren ahalmenak eta eskuratze, erabiltze eta besterentze araubidea. Ondasunak eta ondare eskubideak lagatzea.

30. 1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onesten duena. Toki erakundeen ondasunak: kontzeptua eta sailkapena; ondasunen lupertze eta erabilera; besterentzea.

31. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.

32. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako.

33. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuak Prebenitzekoa eta 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, Laneko Arriskuei aurrea hartzeko Arauen Erreformari buruzkoa.

34. Datu pertsonalen babesa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Printzipioak, pertsonen eskubideak, tratamenduaren arduraduna eta eragilea, eta datuak babesteko autoritateak.

35. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa; eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

36. Tokiko Ogasun Publikoa. Baliabideak. Erreferentzia berezia eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari, 15/1989 Foru Arauaren arabera.