Egoitza elektronikoa

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako arduraduna

2022/11/04 - 2022/11/17
Inprimatu
Lezo
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lezoko Udala
Lehiaketa:
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako arduraduna
Lanpostua:
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

1.    Zuzendaritza.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak departamentura atxikitako langileen lana antolatu eta zuzentzea jarraibideak, lehentasunak eta kontrol sistemak ezarrita.

Departamentuko zereginak eta proiektuak gauzatu, zuzendu eta koordinatzea.

Departamentuko zereginak eta proiektuak gauzatzean lorturiko emaitzak kontrolatu eta ebaluatzea.

2.    Defentsa juridikoa.

Bere eskumen-eremuko gaiekin zerikusia duten auzietan defentsa juridikoa bere gain hartzea.

3.    Aholkularitza.

Hirigintza-planeamendu eta kudeaketarekin loturik dauden proposamenak aztertu eta horiei buruzko txostenak ematea.

Hirigintza-planeamenduari buruz udaletik nahiz kanpotik egiten zaizkion galderei erantzutea eta aholku-ematea.

Arautze-planen eta bestelako arautze-tresnen gaineko txostenak egitea.

Hiritartze-proiektuei buruzko txostenak egitea.

Konpentsazio-, birpartzelatze- eta desjabetze-proiektuen gaineko txostenak egitea.

Obra handiak, urbanizazio osagarria, lehen erabilera, aurria, eraistea, egiteko aginduak eta bestelako espedienteen gaineko txostenak egitea eta eragindakoak zein herritarrak hartzea horiekin loturiko kezkak direla eta.

Jarduera-lizentzien gaineko txostenak egitea.

Bere departamentuko gaietan lege-aholkuak ematea idazkariarekin elkarlanean.

Beste departamentuetako gaietan lege-aholkuak ematea, idazkariarekin elkarlanean eta, betiere, alkateak horretarako ezarritako lehentasun-irizpideei jarraiki.

4.    Gestioa.

Hiria antolatzeko planeamendu orokorra garatu eta egokitzeko proposamenak plazaratu eta hiriaren hazkundea tresna horren arabera bideratzea.

Planeamendu, gestio eta hiritartze dokumentuak izapidetzea.   

Hirigintza-jarduerarako sistemak gestionatzea.

Hirigintzako hitzarmenak kontrolatzea.

Orube- eta eskualdaketa-erregistroak kontrolatzea.

Udalaren lurzoru-ondarea kudeatzea.

Desjabetze espedienteak tramitatzea.

Lanak hasieratik bertatik (zuinketa akta) guztiz amaitu arte (lehen erabilera) berak ikuskatzea behar beste ikustaldi eginda.    

Berdin jokatzea salaketarik izatekotan edo eraikinek zaintze arazoak izanez gero (aurriak, egiteko aginduak,…).

5.    Harremanak.

Banakoekin, sustatzaileekin, profesionalekin, udal sailekin eta beste erakundeetako ordezkariekin harremanak izatea, informazioa trukatzea eta ekintzak koordinatzea, udala ordezkatuz.      

6.    Bere kategoriaren arabera agindutako beste lanak.


Titulazioa:

Zuzenbidean graduatua/lizentziatua edota baliokidea izatea

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarazko 4. hizkuntza eskakizuna edo baliokidearen jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

—Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko.             

—Beste estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

—Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege-kausaren batean sartuta ez egotea.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautapen prozesu honetan parte hartzeko eskabideak modu telematikoan soilik egingo dira, Lezoko udalaren www.lezo.eus web atarian, (Udala/Lan Eskaintzak) atalean eskura dagoen eskaera eredua erabiliz