Egoitza elektronikoa

Hiri-hondakinen gaueko zerbitzuko langile espezialista

2022/12/21 - 2023/01/18
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea
Lehiaketa:
Hiri-hondakinen gaueko zerbitzuko langile espezialista
Lanpostua:
Langile espezialista
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Taldea:
A.P. (E)
Eginkizunak eta atazak:

*  HHSko peoien oinarrizko funtzioak.

Beren bidean aurkitzen dituzten Hiri Hondakin Solidoak kamioi biltzaileetan biltzea eta kargatzea: etxez etxeko bilketa, landa-arlokoa, tailerrak (tailerretako egun dauden bilketa mota guztiak eta etorkizunean egingo direnak biltzen dituena).

Beren bidean aurkitzen dituzten tamaina handikoak biltzea eta kargatzea.

Hiri Hondakin Solidoen edukiontziak dauden ekarpen-eremuak garbitzea. Pala eta erratza erabiliko dituzte horretarako, beharrezkoa bada.

Hiri Hondakin Solidoak eta tamaina handikoak transferentzia-estazioetan edo Hiri Hondakin Solidoei edo asimilagarriei azken tratamendua emateko instalazioetan deskargatzea.

Erabiltzen duen makinaren egoeraz arduratzea, makinaren egoera aztertuz egun bakoitzeko zereginei ekin aurretik.

Hiri Hondakin Solidoak biltzeko zerbitzuaren kudeaketarekin zerikusia duen orori buruz nagusiak eskatzen dion informazio egituratua hari ematea.

*  Egin beharreko zereginak.

1.    Edukiontziak eta gainerako Hiri Hondakin Solidoak hurbiltzea eta deskargatzea:

—Etxeko zaborrak, landa-arlokoak, komertzialak eta industrialak edukiontzi bidez biltzea, edukiontzi-jasogailuaren agintea eta palari eragiteko mekanismoa maneiatuz. Hiri Hondakin Solidoen eskuzko bilketa edukiontzietatik kanpo. Kuboak, bidoiak eta edukiontzietatik kanpo utzitako zabor-poltsak biltzea, aurkitzen dituen hondakinak dagokion edukiontzian sartuta (txartelak erabiliz edukiontzi horiek irekitzeko beharrezkoa bada). Edukiontzi batek arazoren bat badu, hierarkiaren araberako bere nagusiari informatu behar dio.   

—Mankomunitateko transferentzia-estazioetan deskargagunea garbitzea eta transferentzia-estazioa bera garbitzea, beharrezkoa denean.

—Deskarga-maniobran lurrera erortzen den zaborra garbitzea.

—Kartoi-bilketa.

2.    Etxe- eta industria-jatorriko tamaina handiko hondakinak biltzea, eskuz, karga ordenatuta bidaien kopurua minimizatzeko.

3.    Gidariari laguntzea gorabehera-partea egiten, ibilgailuarena zein edukiontziena. Nagusiei jarduera normaltasunez egikaritzeko egon litekeen edozein zailtasun edo gorabehera jakinaraztea.

4.    Gidariari laguntzea sarbide zaileko guneetan egin beharreko maniobretan.

5.    Errele transferraren trinkotze-automatismoari eragitea.   

6.    Deskarga transferentzia-estazioan, bi eragiketa barnean hartuta:

—Zaborra trinkotzea gabarran edo autotrinkogailuan.         

—Langunea garbitzea.

7.    Gabarra garbitzea, halakorik badago.

8.    Kamioian Hiri Hondakin Solidoekin nahastuta sartzen diren produktuak zaintzea, edukiontzien begizko ikuskapen bat eginez.

9.    Deskargatutako edukiontzia behar bezala kokatzea, edukiontziaren frenatze-mekanismoari eraginez.

10.    Edukiontzien egoerari buruz berri eman.

11.    Zerrailen funtzionamenduari buruz berri eman.

12.    Antzeko zereginak.

13.    Orokorrean, nagusiak esandako eta «zabor-bilketa» izeneko zerbitzu orokorra modu integral eta osoan emateko ekintza efizientziaz eta kalitatez gauzatzera bideratutako zereginak eta aginduak betetzea.

14.    Ibilgailuen maneiurako prestakuntza-ikastaroetara joatea, nagusiek gainbegiratuta eta baloratuta, haien erabilera hobetzeko.

Titulazioa:

Eskola ziurtarigiria edo baliokidea izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren homologazioari dagokion egiaztagiriaren jabe izan beharko dute izangaiek.

Hizkuntza eskakizuna:

1. derrigortasun-datarik gabe.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota, gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak.      

b)    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.            

c)    Eskola ziurtarigiria edo baliokidea izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren homologazioari dagokion egiaztagiriaren jabe izan beharko dute izangaiek.

d)    Zereginak gauzatzeko funtzio-gaitasuna edukitzea, pertsona desgaituen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazioa alde batera utzi gabe.

e)    Diziplina-espediente bidez, edozein administrazio publikoren zerbitzutik bananduta ez egotea, edota eginkizun publikoak betetzeko erabat edo bereziki gaitasunik gabe geratu ez izana. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.           

f)    Azterketa-eskubidea dela-eta, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Ordenantza Fiskalean aurreikusitako 6,10 euroko tasa ordaindu izana, deialdian parte har dezan.      

Izangaiek aurrekarian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzean.  


Onartzea
Aurrez aurrekoa:
  • Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira Debabarreneko Mankomunitateko Erregistro Orokorrean.
  • Eskaerak posta-bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein erregistrotan ere aurkeztu ahal izango dira, eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko presidenteari zuzenduko zaizkio. Postetxearen bidez egiten bada, gutun-azal irekian egingo da, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan ziurtatu aurretik. Kasu horretan bakarrik ulertuko da horiek Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Erregistroan sartu direla, Posta Bulegoan entregatu ziren egunean.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.     Aplikazio hitzarmena - Udalhitz.

2.     4/2005 Legea, otsai la ren 18koa, Eusko Legebiltzarrarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena.  
Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.

3.     Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.     
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12.etik 22.era).

4.     3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.      
—III. Titulua. Pertsonen eskubideak.

GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1.     Badesa / Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea.

2.     Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak / Badesak emandako zerbitzuak.

3.     Hiri hondakinen bilketa zerbitzua. Kontzeptua orokorrak.     

4.     Hiri hondakinen bilketa zerbitzua. Ibilbideen banaketa.         

5.     Hiri hondakinen bilketa zerbitzua. Lantaldeak.       

6.     Hiri hondakinen bilketa zerbitzua. Hiri-altzariak –edukiontziak, altzari motak, edukiera eta abar–.

7.     Hiri hondakinen bilketa zerbitzua. Biltzeko prozedura.          

8.     Ordenantzak:

—2018ko H.H. gaika biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza. 
—2018ko Industria, Merkataritza eta Erakundeetako hondakinak biltzeko zerbitzu arautzen duen ordenantza.      
—Eibar eta Elgoibarko garbiguneen zerbitzuaren araudia. 

9.     Zirkulazio-kodea.

10.   Lan arriskuen prebentzioa. Eskubideak eta betebeharrak.    

11.   Lan arriskuen prebentzioa. kontsulta eta langileen parte-hartzea.