Egoitza elektronikoa

Hedapeneko eta Azpiegituretako teknikaria

2024/01/28 - 2024/02/16
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.
Lehiaketa:
Hedapeneko eta Azpiegituretako teknikaria
Lanpostua:
Hedapeneko eta Azpiegituretako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Euskadiko Parke Teknologikoaren (EPT) Ezarpen Teknikorako zuzendaritza korporatiboaren eta Ezarpen Teknikoaren arduradunaren zuzendaritza funtzionalaren mende, xedetzat izango du eginkizunak eremu teknikoenean betetzea, korporatiboki ezartzen diren gidalerroei, politika orokorrei, irizpideei, metodologiei eta baldintza agiri komunei jarraituz, betiere bere arloko jarduera plan nahiz proiektuen helburuak betetzea bilatuta, eta bereziki azpiegiturak hedatzeko eta eraikitzeko planak gauzatzeari eta azpiegiturak kudeatzeari dagokionez; eta merkaturatzeko eta hornitzaileak kontratatzeko behar den guztian laguntzea.

Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:

  • Arloko arduradunarekin lankidetzan aritzea, bere ezagutza teknikoa eskatzen duten hirigintza jarduketetan; eta beharrezko dokumentazioa kudeatzea, erakunde eskudunen aurrean.
  • Esleitzen zaizkion hirigintzaren eta eraikuntzaren arloko jarduerak garatzea —bereziki, obra berriko jarduerak (urbanizazioa eta eraikuntza)—, sozietateak ezarritako bitartekoekin, eremuan zehaztutako helburuak lortzeko.
  • Arduradunarekin lankidetzan aritzea, espazio eta campus berriak identifikatzen eta balioesten, Euskadiko RIS3 eremuetara bideratutako hedapen geografiko planifikatua finkatzeko.
  • Campus berrietarako eta lehendik daudenetarako lursailak handitzeari eta hirigintza nahiz garapen kudeaketari lotutako jarduera guztietan parte hartzea.
  • Hirigintza sektoreak garatzeko hirigintza planei lotutako proposamenak egitea.
  • Hirigintza izapideen egoeraren segimendua egitea, eta epeak betetzen direla ziurtatzea.
  • ITko arduradunaren ikuskaritzapean eta azpikontratatutako enpresetako teknikariekin lankidetzan, obra proiektu eta zuzendaritzen idazketa koordinatzea, bai proiektu berriak egiteko, bai urbanizazioen eta eraikin berrien obrak egiteko, emaitzarik hoberena lortzearren.
  • Erakunde eskudunen aurrean eraikuntza eta urbanizazio lizentzien eskaerei eta bestelako obra txikienei bide ematea, horiek likidatzea, eta erakunde horien aurrean obra amaierako agiriak aurkeztea.
  • Hurbileko segimendua egitea, eraikitzeko, birgaitzeko nahiz urbanizatzeko eta era guztietako lokalak, eraikinak eta/edo urbanizazioak berritzeko obren gauzatzeari; eta obra horiek guztiz garatzeko beharrezkoak diren ekintzak kudeatzea, horien kontrol ekonomikoa eta epeen kontrola barne.
  • Bere jarduketetan, sostengagarritasuneko eta ekonomia zirkularreko irizpideak aplikatzea, eraikin berrien definizioan nahiz kanpoko birgaitze eta urbanizazioetan, eremuko energia efizientziako helburuak lortzen laguntzearren.
  • Eraikitzearen, lehendik dauden eraikinak birgaitzearen eta parkea urbanizatzearen eremuari lotutako mantentze lan teknikoan laguntzea.
  • Merkataritza eremuan gerentziarekin eta arloko arduradunarekin lankidetzan aritzea, eskaintzak egiteko —bereziki, eskaintzen zati grafikoan—, lokalen eta lursailen eskaintzak behar bezala kudeatzearren.
Titulazioa:

Unibertsitate titulu teknikoa (arkitektura teknikoa, ingeniaritza edo antzekoa).

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: B1 maila edo baliokidea.

Beste baldintza batzuk:
  • Ezagutza ertainak eta esperientzia izatea, hirigintza prozesuen kudeaketan, eraikuntzaren eta urbanizazioaren arloan.
  • Esperientzia izatea, bezeroekiko tratuan.
  • Euskadiko Teknologia Parkeko kanpusen artean mugitzeko prest egotea.