HAZ informatzailea
Gipuzkoa
Publikoarentzako arreta:
— Herritarrek informatzeko egindako kontsulta eta eskaerei erantzutea, planteatzen dizkioten zalantzak argituz eta bideratuz edo/eta, dagokionean, horiek filtratuz.
— Telefono-deiei erantzutea eta telefonoguneko funtzioak betetzea, hartzaileei deiak desbideratuz.
— Aurkeztutako eskaera guztiak hartzea, horiek betetzeko herritarrak orientatzea eta laguntzea eta entregatutako dokumentazioa aztertzea eta arreta bereziagoa behar dutenak udal langileen artean banatzea.
— Espedienteen tramitazio administratiboaren egoeraz herritarrak informatzea.
— Agiriak konpultsatzea.
— Publikoari arreta egitea (presentzialki, posta elektroniko eta fax bidez…).
— Sail bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen arabera egokitzen zaizkion espedienteak tramitatzen laguntzea (Udaleko edozein arlotakoak edota beste erakunde batzuetako espedienteak).
Alkatetza:
— Alkatetzako agenda kudeatzea, zitak hitzartuz, dagokion tresnetan erregistratuz, eta abar.
— Alkatetzara zuzendutako bisita eta dei guztiak erantzun eta harrera egitea, beharrezko datuak hartuz eta, dagokionean, bideratuz edo/eta filtratuz.
Sarrera eta Irteera Erregistroa:
— Hartutako eta emandako eskaera, korrespondentzia, dokumentu eta abarren Sarrera eta Irteera Erregistroa egitea, erregistroa egiteko ezarritako arauen arabera, eta dagokien langileei bidaltzea, definitutako epeen barruan.
— Sarrera eta Irteera Erregistroaz arduratzea, eta horren zerrendaz eta urteko argitalpenaz ere.
Estatistika:
— Herritarren Erroldako, Estatistikako eta Hauteskunde Zentsuko gestioak egitea: altak, bajak, aldaketak, zuzenketak, jakinarazpena dagokien organoei eta abar.
—Erroldako aldaketei dagokienez, horiek hartu, aztertu eta zerga eranskinetako Arlo ekonomikora bidaltzeaz arduratzea.
Beste funtzio batzuk:
— Egiaztagiriak egitea –errolda, auzotasun, elkarbizitza, ondasunak, balio katastrala eta abar–, egin beharreko kontsultak eta egiaztapenak eginez.
— Jendaurreko erakustaldirako ofizioak eta beharrezko eginbideak egitea.
— Udal erabilerako aretoak erabiltzeko kudeaketa eta kontrola egitea: eskaerak hartu, erabil daitezkeen egiaztatu, baimena eman, artxibo administratiboa.
— Arloko arduradunarekin lankidetzan urteko memoria egitea, horretarako beharrezkoak diren datuak emanez, dokumentuak eta grafikoak sortuz, eta abar.
Udaleko beste lanpostu batzuekin partekatutako erantzukizunak:
— Lana antolatzea ezarritako helburuak beteko direla bermatze aldera.
— Arloan existitzen diren instalazioak eta bitartekoak egoki erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla kontrolatzea eta begiratzea.
— Laneko Arriskuen Prebentzioko arauak betetzea eta betearaztea.
— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, erakundeak ezarrita dituen helburuak betetzeko egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.
Batxilergoko titulua, teknikoa edo baliokideak.
3.HE
1. Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
2. Parte hartu ahalko du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzutan bizi direnak.
3. 16 urte beteta eta erretiroko adinera ez iritsi izana.
4. Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokideak diren titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
5. Atzerrian lortutako tituluren bat izanez gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
6. 3. Hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntza-eskakizuna, EGA…). Hautagaiek hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa-probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
7. Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea egotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori eskatzen denean egiaztatu beharko du enpresako mediku-zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun-azterketaren bidez.
8. Diziplinazko espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publikotatik banatuta ez egotea, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
9. Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
10. Izendatua gertatuz gero, lanpostuaz jabetuko den egunean, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera bateraezinak diren jardueretan ez aritzea.
Bitarteko elektronikoen bidez, Urnietako Udalaren Erregistro Telematikoan (www.urnieta.eus). Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Urnietako Udaleko Erregistro Orokorrean, Bertan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (San Juan plaza, 5, 20130 Urnieta), astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Posta-bulegoetan, ORVE administrazio elektronikoko zerbitzuaren bidez. Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako moduak.
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Egitura eta printzipio orokorrak. Espainiarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Horien bermea eta etetea.
2. gaia. Administrazio Publikoaren jarduteko printzipioak: eraginkortasuna, hierarkia, deszentralizazioa, deskontzentrazioa eta koordinazioa. Administrazioa legearen eta zuzenbidearen mende jartzea. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legeari eta araudiei buruzko aipamen berezia.
3. gaia. Espainiako erregimen lokala: udalerria, lurraldea, biztanleria eta antolamendua.
4. gaia. Udalerrien eskumenak, Erregimen Lokalaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera eta Euskadiko Instituzio Lokalei buruzko 2/2016 Legearen arabera.
5. gaia. Organo kolegiatu lokalen funtzionamendua: bilkuren eta akordioen erregimena. Aktak eta akordioen ziurtagiriak. Udalbatzako buruaren ebazpenak.
6. gaia. Ordenantzak, araudiak eta bandoak. Egiteko eta onartzeko prozedura. Arau-hausteak. Ordenantza fiskalak. Helburuak. Ezaugarriak eta izapidetzea.
7. gaia. Administrazio-ekintzaren formak, toki-administrazioari aipamen berezia eginez. Sustapen-jarduera. Poliziaren jarduera: lizentziak.
8. gaia. Tokiko Zerbitzu Publikoa: tokiko zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.
9. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jarduteko printzipio orokorrak. Administrazio publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumenak eta kide anitzeko organoak. Abstentzioa eta errefusatzea.
10. gaia. Administrazio elektronikoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean. Administrazio-espedientea.
11. gaia. Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legea. Ebazteko obligazioa. Administrazioaren isiltasuna interesatuaren eskariz hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik eza ofizioz hasitako prozeduretan.
12. gaia. Administrazio Elektronikoa Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legean. Administrazio Publikoekin elektronikoki erlazionatzeko eskubidea eta obligazioa; eta Erregistro Elektronikoa.
13. gaia. Administrazio elektronikoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean. Jakinarazpena: jakinarazpenak egiteko baldintza orokorrak. Paperezko jakinarazpenak egitea. Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea. Emaitzarik gabeko jakinarazpena.
14. gaia. Toki-ogasunen baliabideak. Toki-erakundeen diru-sarreren sailkapena. Zerrenda. Diru-sarrera publikoak sailkatzeko irizpideak. Erregelamenduak egiteko ahala zergen arloan.
15. gaia. Datu pertsonalen babesa: xedapen orokorrak. Datuen tratamenduaren printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Bereziki babestutako datuak. Pertsonen eskubideak.
16. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-esparrua, printzipio orokorrak eta entitate lokalen eskumenak.
17. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. II. titulua: herri-administrazioetako langileak. III. Titulua Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea.
GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. gaia. Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea: kontzeptua eta motak. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Arauen arteko hierarkia. Legezkotasun-printzipioa.
2. gaia. Araudia: kontzeptua eta motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak.
3. gaia. Toki-erakundeen araugintza-ahala. Ordenantzak eta erregelamenduak. Kontzeptua eta ezaugarriak. Tokiko arauak argitaratzea eta indarrean jartzea. Bandoak.
4. gaia. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea: xedapen orokorrak. 7/1985 Legearen I. titulua.
5. gaia. Udalerrien eskumenak, Erregimen Lokalaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera eta Euskadiko Instituzio Lokalei buruzko 2/2016 Legearen arabera.
6. gaia. Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Udal-errolda. Auzokidea: bere eskubideak eta betebeharrak. Udalerriaren antolaketa. Beharrezko organoak eta organo osagarriak. II. tituluko I. kapitulua eta II. kapitulua (11. artikulutik 18.era eta 19. eta 20. artikuluak) 2/2016 Legearen V. tituluaren I. kapitulua.
7. gaia. Udal-errolda: udalek kudeatzea (I).
Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, honako ebazpen hau argitaratzen duena: ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkiena: 1. jarraibidea («baldintza orokorrak»); eta 2. ebazpena («udal-erroldan izena emateko datuak»; errolda-zenbakia eta egiaztapen-agiriak: 5.
8. gaia. Udal-errolda: udalek kudeatzea (II).
Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, honako ebazpen hau argitaratzen duena: ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkiena: 8. jarraibidea («erroldan sartzea eta errolda-datuak lagatzea»); 9. jarraibidea («udal-erroldaren edukia eta kontserbazioa»); 11. jarraibidea («informazioa Estatistikako Institutu Nazionalari bidaltzea»); eta 12. jarraibidea («Estatistikako Institutu Nazionalaren jakinarazpenak udalei»).
9. gaia. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea: udal organoen araubidea eta funtzionamendua. Bilkuren eta erabakien araubidea.
V. tituluko I. kapitulua eta 7/1985 Legeko 70. artikulua.
10. gaia. Administrazio Publikoaren jarduteko printzipioak. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren I. kapitulua (3. artikulua).
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapituluko 1. atala eta 2. atala (1. azpiatala).
11. gaia. Administrazio-organoen eskumena. Eskumenak deskontzentratzea eta eskuordetzea, bereganatzea, kudeatzeko gomendioa, sinadura eskuordetzea eta ordezkotza. Parte ez hartzea eta errefusatzea.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapituluko 2. eta 4. atalak.
12. gaia. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren II. tituluko I., II. eta III. kapituluak (203/2021 Errege Dekretua, sektore publikoaren jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena).
13. gaia. Administrazio-egintza: ekoizpena, edukia, motibazioa eta forma. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio-egintzen eraginkortasuna. Jakinarazpena eta argitalpena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. tituluko I. eta II. kapituluak.
14. gaia. Administrazio-egintzen baliogabetasuna: erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. tituluaren III. kapitulua (47. eta 48. artikuluak).
15. gaia. Administrazio-prozedura erkidea (I): interesdunaren eskubidea prozeduran. Prozeduraren faseak: prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Hasiera eta antolamendua: arautzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. tituluaren I., II. eta III. kapituluak.
16. gaia. Administrazio-prozedura erkidea (III): prozeduraren instrukzioa eta amaiera: arautzea. Prozeduraren izapidetze sinplifikatua.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen IV. tituluaren IV., V. eta VI. kapituluak.
17. gaia. Administrazio bideko egintzak berrikustea (I): Administrazioaren kabuz berrikustea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. tituluaren I. kapitulua.
18. gaia. Herritarren parte-hartzea.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen VI tituluaren IV. kapitulua.
19. gaia. Diru-bilketa.2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa: 3.sekzioa. Zerga obligazioak. 4. Sekzioa. Zerga administrazioaren obligazio eta betebeharrak.
20. gaia. Diru-bilketa. 385/2006 Dekretua. II Kapituluko 1 eta 2 sekzioak Zergabilketaren kudeaketa sarrerak borondatezko epean eta epe exekutiboan; Aldizkako mugaeguna duten eta jakinarazpen kolektiboak diren zorren bilketa.
21. gaia. Ordenantza fiskalak. Udal zergak: Ondasun higiezinen gaineko zerga; jarduera ekonomikoen gaineko zerga; trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; eta lurzoru hiritarren balio-gehitzearen gaineko zerga. Tasak eta prezio publikoak. Egutegi fiskala.
22. gaia. Diru laguntzak: kontzeptua eta motak. Onuradunak.
23. gaia. Sektore Publikoko Kontratuen Legea.
1. atala. Sektore publikoko kontratuen II. kapituluko kontratu-motak mugatzea, Sektore publikoko kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora) I. kapituluko kontratuetako alderdiak.
24. gaia. II. Kapitulua Hirigintzako lizentziak, 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
25. gaia. Erregistro Elektroniko Orokorra. Erregistro-bulegoak eta destinoko administrazio-unitateak. Funtzionamendua: dokumentuen sarrerak eta irteerak.
26. gaia. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolamendu, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena.
27. gaia. Udalaren web orria: informazioaren egitura eta antolaketa «Udal tramiteak» atalean.
28. gaia. Herritarrentzako arreta. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Herritarraren komunikaziorako eta arretarako trebetasun sozialak. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.