Haur Eskolako Hezitzaileak)
Gipuzkoa
- Haur hezkuntzako irakalea edo lehen hezkuntzako irakaslea, eskolaurrean espezializatua.
- Hizkuntza eskakizuna: PL 1
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; baita herritartasuna duenaren
ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, ezkontide horiek zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) 16 urte beteta izatea eta oraindik erretiro adinera iritsi gabe egotea.
c) Eskola graduatua, LH1eko titulua edo baliokideren bat izatea. Baldintza berezi gisa, B motako gidabaimena eduki behar da. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
d) Lanpostuari dagozkion eginkizunak ohikotasunez betetzea galarazten dion gaixotasunik edo muga fisikorik ez edukitzea. Horrek ez du esan nahi ez denik aplikatuko 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, ezinduen gaineko gizarteko eragin trukeari buruzkoa. Gaitasun fisikoa edo psikikoa egiaztatuko da hautaketa prozesua amaitu ondoren, medikuaren ziurtagiri baten edo azterketa baten bidez, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz. Lanpostua jabetzan hartzeko, ezinbestean bete beharko da baldintza hori.
e) Eginkizun publikoak egiteko ezgaituta ez egotea eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik zigor espediente bidez baztertuta ez egotea. Atzerritarra izanez gero, ez izatea inolako zigorrik, jatorriko Estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dionik.
Hala ere, zigorbideko eta administrazioko arauen arabera, birgaitzearen onura aplikatu ahal izango zaio, baldin eta hautagaiak agiri ofizialen bidez egiaztatzen badu birgaitua izan dela.
f) Legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, 53/1984 Legeak, abenduaren 26koak, Administrazio Publikoan diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoak, aurreikusitakoaren arabera; horrek ez die galaraziko, jadanik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen bat betetzen dutenei, lege arau horretan aipatzen den aukeratzeko eskubidea gauzatzea.
Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan: http://zerbikat.sare.gipuzkoa.net/eu/fitxa/7412/edit. Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, udaleko egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat izan beharko du.
Udalaren erregistro eta herritarren arretarako Ataria bulegoan: Goikoplaza z/g bajo, 20140 Andoain.