Hainbat plaza (grupos:A1,C1)
Bizkaia
Ingeniaria: 2 plaza.
Administraria: 72+4(desgaitasun):
- Ingeniaria: Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza titulua izatea edo Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea.
Administraria: Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, Batxilergoko edo teknikariko titulua edukitzea.
- Ingeniaria: Euskarako derrigorrezko 3.hizkuntza-eskakizunarekin eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ingeleseko C1 mailarekin.
- Administraria: 76 plaza (haietako 30 euskarako derrigorrezko 2.hizkuntza-eskakizunarekin) eta 4 desgaitasuna dutenentzako txanda murriztukoa, haietako 3 euskarako derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizunarekin.
- Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eredu hori https://ope.bilbao.eus. webgunearen bidez eskuratu ahal izango da. Eskaera horiek helbide elektroniko horretan ezartzen den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Eskabideak paperean aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarri hauei, eta eskabide-eredu ofizial hori aurkeztu beharko da azterketa-eskubideei dagokien tasa ordaintzeko posta bidezko igorpena – konturako sarreraren egiaztagiriarekin batera.