Hainbat plaza (grupos:A1,A2,C2,AP)
Bizkaia
- Arkitektoa: 1 plaza.
- Ingeniaria: 1 plaza.
- Antolakuntza teknikaria: 1 plaza.
- Ekonomialaria: plaza bat: 1 plaza.
- Liburutegiko laguntzailea: 8+1 plaza.
- Ofizioetako ofiziala: 10 plaza. + B guidabaimenarekin.
- Arkitektoa: Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, arkitektoko titulua edo Europar Batasunaren arauen arabera lanbide hori egiteko gaitzen duen titulua eduki behar dute, edo hori eskuratzeko moduan egon.
Ingeniaria: Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza titulua izatea edo Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea.
- Antolakuntza teknikaria:Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Antolaketako Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza edo Ingeniaritzako gradua gehi Industri Antolaketaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra edo industri-ingeniariko lanbidea izateko gaikuntza ematen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea.
- Ekonomialaria: Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Lizentziatura edo gradua Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan izatea edo izateko moduan egotea.
- Liburutegiko laguntzailea: Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, Batxilergoko titulu ofiziala edo titulu teknikoa (erdi-mailako Lanbide Heziketa) izatea edo izateko moduan egotea.
- Ofizioetako ofiziala:Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo oinarrizko LHko titulua izatea.
- Arkitektoa: Plaza 1 (euskarako derrigortasun datarik gabeko 3.hizkuntza-eskakizunarekin eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ingeleseko C1 mailarekin).
Ingeniaria: Euskarako derrigortasun datarik gabeko 3.hizkuntza-eskakizunarekin eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ingeleseko C1 mailarekin.
- Antolakuntza teknikaria: Plaza 1 (euskarako derrigortasun datarik gabeko 3.hizkuntza-eskakizunarekin).
- Ekonomialaria: Plaza 1 (euskarako derrigortasun datarik gabeko 3.hizkuntza-eskakizunarekin eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ingeleseko C1 mailarekin)
- Liburutegiko laguntzailea: 9 plaza. Haietako 5 euskarako derrigorrezko 3.hizkuntza-eskakizunarekin) eta 1 desgaitasuna dutenentzako txanda murriztukoa, euskarako derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizunarekin.
- Ofizioetako ofiziala:10 plaza (haietako 1 euskarako derrigorrezko 2.hizkuntza-eskakizunarekin)
- Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eredu hori https://ope.bilbao.eus. webgunearen bidez eskuratu ahal izango da. Eskaera horiek helbide elektroniko horretan ezartzen den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Eskabideak paperean aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarri hauei, eta eskabide-eredu ofizial hori aurkeztu beharko da azterketa-eskubideei dagokien tasa ordaintzeko posta bidezko igorpena – konturako sarreraren egiaztagiriarekin batera.