Egoitza elektronikoa

Goi-mailako gizarteratze-teknikaria

2021/12/02 - 2021/12/21
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE)
Lehiaketa:
Goi-mailako gizarteratze-teknikaria
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
18
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Goi-mailako gizarteratze-teknikariaren titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.

d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez («LEP Deialdia»).

Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.

Deialdia
Gaiak:

Zati orokorra

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: oinarrizko eskubideak. Herritarren oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Ekonomia- eta gizarte-politikaren printzipio gidariak.

2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriko botereak. Eusko Legebiltzarra. Lehendakaria. Eusko Jaurlaritza.

3. gaia: Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzkoa: I. Titulua: Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen eskumenak.

4. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-erakundeen hautaketari, antolaketari, araubideari eta funtzionamenduari buruzkoa: II. Titulua: Bizkaiko Gobernua eta Administrazioa. I. Kapitulua: Foru Aldundia eta III. Titulua: Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren harremanak.

5. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen estatutuak aldatzeari buruzkoa. 1. artikulua: izaera, sailkapena eta araubide juridikoa; 2. artikulua: helburuak eta eginkizunak; 3. artikulua: beharrezko egitura organikoa; 4. artikulua: gobernu Batzordea eta 5. artikulua: gobernu Batzordearen eskumenak.

6. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua I. kapitulua 3. artikulua: jarduteko gaitasuna eta 4. artikulua: interesdunaren kontzeptua. IV. titulua: II. kapitulua: prozeduraren hasiera. 54. artikulua: hasiera motak.

7. gaia: GUFEren egitura organikoaren erregelamendua: I. titulua, I. kapitulua: eskumen-eremua. II. kapitulua: egitura organikoa. II. titulua. I. kapitulua: zuzendaritza- eta aginte-egitura.

8. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. Lehenengo kapitulua: xedapen orokorrak. Bigarren kapitulua: lanpostuen hizkuntza-eskakizunak.

9. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: atariko Titulua. I. Titulua: eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: atariko Titulua. II. Titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Sektore Publikoaren jardueran genero-ikuspegia txertatzeko neurriak (I. kapitulutik VIII. kapitulura).

10. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.

11. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. GUFEren lan-eremuan sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa.

 

Zati berezia

12. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. I. Titulua: xedapen orokorrak (1. artikulutik 8.era).

13. gaia: 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. Titulua. III. Kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa. IV. Kapitulua: eskubidea aitortzea.

14. gaia: GUFEko Erabiltzaileen Arretarako Unitatea (GUFEko Gobernu Batzordearen Erabakia, 2005eko apirilaren 28koa).

15. gaia: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena.

16. gaia: Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: kontzeptua, motak eta ezaugarri orokorrak. Behar fisikoak, psikologikoak, sozialak eta emozionalak.

17. gaia: Arreta Plan Indibidualizatua: helburuak eta ezaugarriak. Hura osatzen duten elementuak eta hura egiten esku hartzen duten profesionalak.

18. gaia: Dibertsitate funtzionala duen pertsonarengan oinarritutako arreta-eredua.

19. gaia: Asistentzia-politika. Dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta emateko jardunbide egokiak.

20. gaia: Adimen-desgaitasuna. Definizioa, sailkapena, esku hartzeko estrategiak, haien bizitza errazteko eta laguntzeko.

21. gaia: Desgaitasun fisikoa. Definizioa, ezaugarriak.

22. gaia: Espektro autistaren nahasmenduak. Definizioa, ezaugarriak eta jarduteko terapiak.

23. gaia: Haurren garun-paralisia. Definizioa, ezaugarriak.

24. gaia: Endekapenezko gaixotasun neurologikoak. Definizioa, ezaugarriak. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren rola.

25. gaia: Desgaitasuna eta patologia psikiatrikoa. Sintomak. Maneiua.

26. gaia: Sexualitatea eta desgaitasuna. Kontzeptua. Esku hartzeko metodologia.

27. gaia: Hartutako kalte zerebrala. Definizioa eta ezaugarriak.

28. gaia: Ahozko hizkuntzaren nahasmenduak. Definizioa. Ezaugarriak. Komunikazio-sistema alternatiboak.

29. gaia: Dibertsitate funtzionala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea. Kontzeptua. Programak.

30. gaia: Desgaitasuna eta zahartzea. Adimen-desgaitasuna duen pertsona bat zahartzeko prozesua. Babesak.

31. gaia: Dibertsitate funtzionala duen pertsonarekiko komunikazioa eta tratua. Ezaugarriak. Komunikazio-estrategiak.

32. gaia: Dibertsitate funtzionala duten pertsonen aisia eta denbora librea. Esku hartzeko programak.

33. gaia: Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria eta aniztasun funtzionala duten pertsonen familiekin duen harremana. Harreman on baterako arauak.

34. gaia: Estimulazio multisentsoriala. Funtsezko printzipioak.

35. gaia: Jokabide-ohitura positiboak sustatzeko estrategiak.

36. gaia: Adimen-desgaitasuna duten pertsonen dolua. Definizioa. Motak. Etapak. Aurre egitea.

37. gaia: Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak. Esku hartzeko programak.

38. gaia: Talde-lana. Koordinazio multiprofesionala. Jardunbide egokiak.

39. gaia: Buruko gaixotasuna duten pertsonak. Sintomatologia. Maneiua.

40. gaia: Lanaren plangintza. Metodoak. Ebaluazio-teknikak: hasierakoa, prozesuena, baliabideena eta emaitzena.