Goi-mailako Ekonomista Teknikaria
Bizkaia
Egin beharreko zeregin nagusiak, besteak beste, honako hauek izango dira: Bilboko Udalari laguntza ematea, Proiektu Estrategikoen Bulegoak garatutako proiektuen finantzaketa publiko-publikoaren eta publiko-pribatuaren bilaketan, kudeaketan, kontrolean eta jarraipenean, batez ere honako hauei dagokienez: oreka ekonomiko finantzario publiko-pribatua, proiektu europarrak, finantzaketa-estrategiak, proiektuen bideragarritasuna eta posizionamendua, eta merkatu-azterketen definizioa, bultzada, kudeaketa eta garapena, analisi konparatua, aginte-koadroak eta proiektuen jarraipena. Era berean, proiektuak garatzeko kudeaketa teknikoko lanetan zein antolaketa-lanetan lagundu beharko du, baita barne-kudeaketan, reportingean, parte-hartzean, komunikazioan eta hedapenean ere.
Lizentziatura edo gradua izatea Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan.
Euskararen ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila).
Ingelesaren ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 maila).
a) Europar Batasuneko estatu kideetako bateko nazionalitatea eduki behar dute, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritako moduan.
b) 18 urte beteta izatea eta 65 urte beteta ez izatea.
c) Lizentziatura edo gradua izatea Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan.
d) Euskararen ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila), azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, legez gaitutako zentroren batek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez.
e) Ingelesaren ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 maila), Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, eguneratu egiten da maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats- arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntzagaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.
f) Ez dute izan behar eritasunik edo akats fisikorik edo psikikorik funtzioa normaltasunez betetzea eragozten duenik; Udalaren medikuntza-zerbitzuek egiaztatuko dute hori, haiek komenigarri iritzitako azterketak egin ostean.
g) Ezingo dute parte hartu hautaketa-prozesuan, baldin eta inoiz diziplina-espediente bidez ezein administrazio publikotatik edo autonomia-erkidegoetako ezein konstituzio- edo estatutu-organismotatik kenduak izateko zehapena ezarri bazaie, edo epaile baten ebazpen bidez erabat edo bereziki ezgaituak izan badira enplegu edo kargu publikoetarako edo funtzionario kidego eta eskaletara sartzeko.
h) Ezingo dute parte hartu hautaketa-prozesuan, baldin eta legezko ezgaitasunedo bateraezintasun-kausa baten pean badaude, alegia, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoen arteko edozeinen pean; hori ez da eragozpen izango, ordea, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ibiliez gero, aukera egiteko eskubidea baliatzeko, arau horietan aipatzen dena.
i) Bilboko Udaleko plantillako plazak jabetzan hartuz betetzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorretan ezarritako gainerakoak.
Lehen ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, eta, gehienez ere, 2 orduko epean, txosten/ proposamen bat egin beharko da idatziz, Bilboko Udalak agindutako eginkizunak gauzatzean ekonomialari gisa egin daitezkeen lan guztiei buruz, lankidetza publiko/pribatu batean oinarrituta dagoen eta Europaren finantzaketa duen zehaztu gabeko proiektu estrategiko bati dagokionez.
Bigarren ariketa (hautagaia lanpostura egokitzen den egiaztatzeko proba): derrigorrezkoa eta baztertzailea da. Epaimahaiaren aurrean elkarrizketa pertsonal bat egitean datza, aurkeztutako curriculum vitae-a defendatzeko.
Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.
Paperezko formatuan egiten diren eskabideen kasuan, Bilboko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, edo barrutietako udaltegietan, edo baita 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen bulegoetan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretarako, eskabide-eredu bat eransten zaie oinarri hauei.