Gizarte Langilea
Araba
Oinarri orokorretan ezartzen diren baldintzak betetzeaz gainera, eduki beharko dute edo titulu horietako bat eskuratzeko eskubideak ordainduta eduki behar dituzte, Gizarte Langile unibertsitate-diploma edo baliokidea. Atzerrian lortutako tituluak izatekotan, horien homologazioa frogatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
3. hizkuntza-eskakizuna (nahitaezkoak eta ez nahitaezkoak).
Euskara proba: proba honetan, euskararen ezagutza neurtuko da; horretarako, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko proba egin beharko da.
a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukaten estaturen bateko kide izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta legez bananduta ez badaude, bai eta herritartasuna duenaren eta haren ezkontidearen ondorengoek ere —baldin eta horiek ere legez bereizita ez badaude—. Azken horiek hogeita bat urte baino gutxiago izan beharko dute edo bestela hori baino zaharrago eta menpekoak izan.
b) Izangaiak hamasei urte beteta eduki behar ditu eta ezin du izan erretiroa hartzeko adina.
c) Lanpostuko egitekoak normaltasunez egitea galarazten duen gaixotasunik edo mugapen fisiko edo psikikorik ez edukitzea. Hala ere, Ezinduak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatu ahalko da. Hautaketa prozesua gainditutakoan gaitasun fisikoa eta psikikoa egiaztatu beharko dira; hartarako, osasun azterketa egin beharko da, 9.4 oinarrian xedatzen den bezala. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa izango da lanpostuaz jabetzeko.
d) Deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
e) Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo estatutuen araberakoren organoen zerbitzutik, eta ez izatea epai bidezko erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik enplegu eta kargu publikoetan aritzeko ez funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan kontratudunen kasuan, bazterketa edo desgaikuntza xede izan den lanpostuan egiten zituzten antzeko egitekoetan aritzeko ere. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez izatea desgaikuntzarik edo antzekorik, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zehapenen baten edo antzekoren bat ere.
f) Indarreko araudiaren arabera desgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez egotea.
g) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerako betekizun guztiak.
- Desgaituentzat gordetako kupoa.
Eskaerak aurkezteko aldia amaitzen den egunean, desgaituentzat gordetako plazetarako lehiatzen diren pertsonek ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa onartuta eduki beharko dute indarreko legeriaren arabera. Aitorpen hori egiaztatzeko, administrazioko organo eskudunak (foru aldundietako edo autonomia erkidegoetako sail eskudunak edo IMSERSOk) jaulkitako ziurtagiri egokia aurkeztu beharko da.
Oinarri orokorretan ezartzen diren baldintzak betetzeaz gainera, Psikologiako lizentziatura edo baliokidea izatea edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerrian lortutako tituluak izatekotan, horien homologazioa frogatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
Informatikako ezagutzak:
Gehienez ere 0,50 puntutaraino IT Txartelaren ziurtatze sistemaren bitartez informatikaren ezagutza mailak egiaztatzeagatik, ondoko baremo honen arabera:
Windows 7: 0,10
Microsoft Word 2010 aurreratua: 0,10
Microsoft Word 2007 aurreratua: 0,10
Microsoft Excel 2010 aurreratua: 0,10
Microsoft Excel 2007 aurreratua: 0,10
Microsoft Access 2010: 0,10
Microsoft Outlook 2010: 0,10
Internet aurreratua: 0,10
Aplikazio baten bertsio jakin baten ziurtapenak baliogabetu egingo ditu aurreko bertsioenak.
Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan egin behar dira eta Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari bidali behar zaizkio Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Publikoaren Atariaren bidez ( www.araba.eus/ifbs/portalempleo/ ). Eskaeran sartuta egongo da 5.4 apartatuan ezartzen den tasaren ordainketa telematikoa.