Honako titulazioa izatea: Gizarte-langile titulua edo gizartelangile gradua, edo berau lortzeko eskubideak ordaindu izana eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
3. HErekin eta 2003/12/18ko derrigortasun-datarekin.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean, hautagaiek, eskatzen zaizkien oinarrietako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabideak behar bezala bete eta alkatetzari zuzenduta aurkeztuko dira HAZen (Andra Maria kalea 4), betiere, behar den moduan beteta 10 lanegunetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Eskari-orriak Durangoko Udaleko web orrian agertzen den eredu ofizialean beharko dira aurkeztu: http://www.durango-udala.net edo HAZen ere eskuratu ahal dira.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak—38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke eskabideak.
Postetxez aurkeztutako eskabideak kartazal irekian aurkeztuko dira, Postetxeko funtzionarioek data eta zigilua jarri diezaieten egiaztatu baino lehen.