Egoitza elektronikoa

Gidari hartzaile (Lehiaketa-oposizio)

2023/01/02 - 2023/02/13
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tuvisa (Gasteizko Hiri Garraioak)
Lehiaketa:
Gidari hartzaile (Lehiaketa-oposizio)
Lanpostua:
Gidari hartzaile
Plaza-kopurua:
23
Plaza-banaketa:
  • 13 plaza txanda irekian.
  • 3 plaza desgaitasun-txandan.
  • 7 plaza barne-sustapeneko txandan.
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Taldea:
D
Eginkizunak eta atazak:

EGINKIZUN OROKORRA:
Hiri-barruko bidaiari-garraioko autobusak gidatzea, hiriko lineen ibilbideak betez.


EGINKIZUN ESPEZIFIKOAK, BESTEAK BESTE:
- Egindako zerbitzuaren eta ibilgailuaren egoeraren eguneroko partea egitea.
- Bidaia-tituluak makinekin kobratzea, eta dagokion likidazio-partea egitea.
- Diru-bilketa entregatzea, TUVISAko kontuetan ordainketa egiteko epe bat ezarrita.
- Erabiltzaileei ematen den zerbitzuari buruzko informazioa ematea.
- Galdutako objektuak egunero autobusetan jasotzea eta ikuskatzaileari kotxetegietan ematea, ondoren izapidetzeko, eta zerbitzu-orrian jakinaraztea.
- Nagusiek beren lanpostuagatik agintzen dizkioten antzeko eginkizun guztiak.

Titulazioa:

Eskola-graduatua, baliokidea edo goragokoa.

Hizkuntza eskakizuna:

Txanda libreko 13 plazetatik, 4 lanpostuk euskarako 1. hizkuntza eskakizuna dute nahitaez, eta 9 lanpostuk 1. hizkuntza eskakizuna dute derrigortasun-datarik gabe.

Desgaitasun-txandako 3 plazetatik, plaza batek euskaraeskakizuna du, 1 derrigorrezkoa, eta 2 plazak 1. hizkuntzaeskakizuna dute, derrigortasun-datarik gabe.

Barne-sustapeneko txandako 7 plazetatik 3k euskararen derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dute (1) eta 4k euskararen 1.hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabea.

Beste baldintza batzuk:

A) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherako ondorengoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.

B) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.

C) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion eginkizunekin bateraezinak diren osasun-arazoak ez izatea. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak zehaztuko du lanpostuaren araberako gaitasuna.

D) TUVISA Zerbitzutik edo sektore publikoko edozein administrazio publikotatik edo enpresatatik epai edo diziplina-espediente bidez bereizita edo etenda ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

E) Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofiziala izatea, lortu nahi den lanposturako baliokidea edo homologatua izatea edo, halakorik ezean, horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta I. eranskinaren arabera eskatzen diren baldintzak ere, baldintza horietakoren baterako beste epe espezifikoren bat ezartzen ez bada.

Oharrak:
  • D motako gidabaimena.
  • GGA (Gaitasun profesionalaren ziurtagiria) ikastaroa.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek udalaren web orrian izapidetu beharko dute eskabidea (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos).