Egoitza elektronikoa

Transformazio digitala teknikaria (%50 Txanda-kontratua)

Spri - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
2023/11/16 - 2023/11/21
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Transformazio digitala teknikaria (%50 Txanda-kontratua)
Lanpostua:
Transformazio digitala teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Arloko programetara aurkeztutako eskaerak ebaluatzea.
  • Bere zuzeneko arduradunarekin eta kideekin batera, enpresentzako laguntza-programak eta zerbitzuak ebaluatu, diseinatu eta zehaztea.
  • SPRIrekin harremanetan jartzen diren enpresei arreta eta aholkularitza ematea, eskuragarri dauden laguntza-programen artean beren proiektuetara hoberen moldatzen dena aurkitzeko.
  • Euskal enpresentzako erakargarriak izan daitezkeen joera eta teknologia berriak identifikatzea.
  • Bere zuzeneko arduradunari edo arloko zuzendariari laguntzea enpresa eta elkarteei SPRIren finantzaketarekin egindako proiektuen araudi eta/edo emaitzen aurkezpenak egiten.
  • Eraldaketa Digitaleko arloko zuzendaritzarekin eta haren arduradunekin batera, euskal enpresei EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) arloan ezagutza edo teknologia sistematikoki sartzea ahalbidetuko dieten ekintzak garatu eta sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
  • EEDE2025ean (Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia 2025) sartuta dauden eta SPRIk kudeatzen dituen dirulaguntza-programak eta laguntza-tresnak kudeatzen eta ekimenak sustatzen laguntzea.
  • Arloak bere programa eta zerbitzuak kudeatzeko behar dituen zerbitzuak kontratatzeko prozesuetan laguntzea.
  • Bere arlo edo saileko berezko lan-programetan parte hartzea, esku hartzea edo horiek lantzea.
  • Bezeroa pozik egoteko ahaleginak egitea, eta SPRIren irudi positiboa transmititzea.
  • Aurrekontu-proiektua, kudeaketa-adierazleak, kontratuak, lankidetza-hitzarmenak eta kanpoko hitzarmenak egiteko informazioa ematea.
  • Arloko gainerako teknikariei laguntza eta aholkuak ematea.
  • EIKTetan adituak diren pertsonen parte-hartzea behar duten SPRIko beste arlo batzuekin lankidetzan aritzea.
Titulazioa:
  • Industria Ingeniaritzako edo antzeren bateko unibertsitateko goi-mailako titulazioa edo horren baliokidea den unibertsitateko graduren bateko titulua izatea.
Hizkuntza eskakizuna:
  • EAEko bi hizkuntza ofizialak ondo ezagutzea (euskara eta gaztelania).
  • Ingelesez ulertzea eta ahozko gaitasuna izatea.
Beste baldintza batzuk:
  • Indarreko gidabaimena izatea eta EAEren barruan bidaiatzeko prest egotea.

Baloratuko direnak:

  • Fabrikazio aurreratuarekin, adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin eta 5G teknologiarekin lotutako masterra edo graduondoko ikasketak egin izana edo teknologia horien espezializazio-ikastaroak edo egiaztapenak egin izana.
  • Fabrikazio aurreratuko proiektuetan esperientzia/ezagutza izatea.
  • Euskadiko industria-sarearen oinarrizko ezagutza izatea, baita administrazio publikoen laguntza-programei buruzkoa ere.

GAITASUNAK

  • Komunikazioa.
  • Taldeko lana.
  • Antolakuntza eta planifikazioa.
  • Moldakortasuna.
  • Analisi-gaitasuna.
  • Ekimena.
  • Motibazioa.