Gestio sistemen eta IT-ko kudeatzailea
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Agentziako Finantza, Gestio Sistemen eta ITko zuzendariaren agindupean, Agentziaren prozesuen kalitatearen gestio sistemak kudeatu eta zuzenduko ditu, IKTen eskaerak/intzidentziak ebatziko ditu eta horiekin lotutako proiektuetan lagunduko du.
Eginkizunak:
Kalitatea
- Gestio Sistemen arloko urteko aurrekontua definitzen laguntzea, Kudeaketa Planarekin bat eginez.
- Enpresako Kalitatearen eta Ingurumenaren Gestio Sistemari dagokion dokumentazioa diseinatzen, prestatzen eta kontrolatzen laguntzea.
- Barne-ikuskaritzako eredua diseinatzea, prozesuen kalitateari aplikatzen dizkioten barneko eta kanpoko bezeroen erreklamazioak aztertzeko, eta errepikapena saihestuko duten ekintza zuzentzaile eraginkorrenak definitzen, hedatzen eta ebaluatzen laguntzea.
- BasqueTradeko gestio integratuko sistemen barne-auditoriak koordinatzea eta zuzentzea.
- Agentziaren prozesuei dagokien barne eta kanpoko kalitate-mailen informazio orokorra aztertzea, adierazleak Zuzendaritzari helaraziz, Zuzendaritza Batzordeari jakinarazteko helburuarekin.
- Tresna informatikoen eta definitutako prozesu maparen arteko lerrokatze egokia kudeatzea eta gidatzea, eta hori betetzeko beharrezkoak diren garapenez/aldaketez arduratzea kanpoko aholkulariekin batera.
- BasqueTrade enpresaren ingurumen-kudeaketarako sistema mantendu eta zabaltzea, enpresari aplikagarri zaion legeria eta erakundeak sinatutako bestelako araudiak betetzen direla bermatuz, bere ingurumen-portaera hobetzeko asmoz
,horretarako ezarritako helburuak eta xedeak definituz eta lortuz. - Sozietatearen KPIen reportinga bultzatzea.
- Enpresako langileei egiten zaien harreran eta prestakuntzan parte hartzea, kalitatearen eta ingurumen-kudeaketaren gaineko prestakuntzari eta informazioari buruzko hitzaldien bidez.
Informazio Sistemen Plana (ISP)
- Unitateko zuzendariari laguntzea Informazio Sistemen Plana (ISP) prestatzen, kudeatzen eta SPRIrekin balioztatzen: informazio garrantzitsuaren azterketa, eskakizunen identifikazioa eta egungo informazio-sistemen azterketa.
- Informazio-sistemen ereduaren aurre-diseinua.
- Helburu den arkitektura teknologikoaren eta ekintza-plan potentzialen aurre-definizioa.
Prozesuak
- Prozesuko intzidentziak identifikatzea.
- Egungo prozesuak etengabe hobetzea eta unitateko zuzendariari hobekuntza-proposamenak egitea.
- Agentziak kudeaketa-sistemen prozesuei buruz egiten dituen eskaerak eta intzidentziak erregistratu, aztertu eta erantzutea (unitateko zuzendariarekin koordinatuta egonik).
IKT euskarria
- Agentziak kudeaketa-sistemei buruz egiten dituen eskaerak eta intzidentziak erregistratu, aztertu eta erantzutea (unitateko zuzendariarekin koordinatuta egonik).
IKT hornitzaileen kudeaketa
- Agentziaren IKT hornitzaileen erregistroak egitea eta eguneratzea eta IKT hornitzaileekiko kontratuen dokumentuak kudeatzea.
- Kontratazioak egitea (unitateko zuzendariarekin eta arduradun juridikoarekin koordinatuta) eta hauek betetzen direla egiaztatzea.
- IKT proiektuen jarraipena (bai Agentziaren barruko proiektuak, bai kanpoko hornitzaileen bitartez bideratutakoak) eta egoera-eguneratzeak egitea.
- SLAen aurre-definizioa egitea (unitateko zuzendariarekin eta arduradun juridikoarekin koordinatuta) eta zerbitzuen amaieraren kudeaketa.
Unitatearen barne operatiba
- Kudeaketa-sistemen unitateko txostenak, aginte-koadroak eta laburpenak eguneratzeko laguntza eta kudeaketa zuzena eskaintzea.
Unibertsitateko prestakuntza, ahal bada antolakuntza industrialeko ingeniaritza (edo antzekoa).
- 5 urteko esperientzia kalitate-sailean eta/edo kudeaketa-eredu aurreratuak ezartzen.
- B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
GAITASUNAK
- Taldeko lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Lorpenerako orientazioa
- Gaitasun analitikoa
ZER ESKAINTZEN DEN
- Kontratu mugagabea lanaldi osoan.
- Lan-giro ona.
- Prestakuntza enpresaren kargura.
- Berehala lanean hastea.