Egoitza elektronikoa

Gazteriako erdi- mailako teknikaria

2022/11/11 - 2022/12/12
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Gazteriako erdi- mailako teknikaria
Lanpostua:
Gazteriako erdi- mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Hauetako bat edukitzea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzerako lortu ahalizatea: arkitektura teknikoko edo ingeniaritza teknikoko unibertsitate-titulua, diplomatura,edo gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Hauetako bat edukitzea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzerako lortu ahalizatea: arkitektura teknikoko edo ingeniaritza teknikoko unibertsitate-titulua, diplomatura,edo gradua.

b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokorretako bosgarren oinarrikolehen puntuan ezarritako baldintzetan (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2020ko uztailaren10ekoa, 131. zenbakia).

c) Gaitasuna: bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzekobehar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea, eta egiaztatzeadesgaitasun-maila ez dela oztopo eskaintzen den plazari dagozkien lanpostuarenbetebeharrak eta eginkizunak betetzeko. Gaitasun hori Udal Zerbitzu Medikoekegiaztatuko dute, oinarri hauen hamabigarrenean ezarritakoarekin bat,lan-arriskuen prebentzioari buruzko indarreko arauak aintzat hartuta pertsonaklanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egin beharreko egokitzapenak gorabehera.

d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gora ezizatea.

e) Gaikuntza: administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako organismokonstituzional edo estatutarioen zerbitzutik diziplina-espediente bitartez baztertutaez egotea; eta kargu edo enplegu publikoak betetzeko, edo funtzionarioenkidego edo eskaletara sartzeko ebazpen judizial bidezko desgaikuntza absolutuedo berezia ez edukitzea.Beste estatu bateko herritarrei dagokienez, desgaituta edo antzeko egoeran ezegotea; eta beren estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik jaso ez izana.

f) Legezko desgaitasun- edo bateraezintasun-kausa baten pean ez egotea; alegia,administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarreandagoen araudian aurreikusitakoen arteko edozeinen pean ez egotea. Hori,baina, ez da eragozpen izango, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatubateraezin batean ibiliz gero, araudi horretan aipatutako aukera egiteko eskubideabaliatzeko.

g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea, eskabideakaurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta ematekozerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskaleandago ezarrita.

Onartzea
Elektronikoa:

Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura. Eskabide horiek prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, helbide elektroniko horretan bertan ezarritako moduan.

Aurrez aurrekoa:

Paperezko formatuan aurkezten diren eskabideen kasuan, Administrazio PublikoenAdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarriei, eta azterketa-tasa ordaintzeko posta bidezko igorpenarekin batera aurkeztu beharko da.

Deialdia
Gaiak:

I. zatia

Zati orokorra

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideeta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak: esklusiboak,legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea,apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio ProzeduraErkidearena.

6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioenbetebehar eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

8. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

9. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoaeta Eskubide Digitalak bermatzekoa. Datuen Babeserako Araudi Orokorra (2016/679Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datupertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteariburuzkoa, zeinak 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu baitzuen).

10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaeta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarakoa. Andrazkoeneta gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako Udalaren V. Plana.

11. gaia: Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoenobjektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak hautatzeko sistemak.Kontratuen formalizazioa.

12. gaia: Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.

II. zatia

Zati espezifikoa

13. gaia: Gazteriaren Europako Estrategia 2019-2027. Eremuak, helburuak eta jomugak.

14. gaia: Erronka demografikoa Europan. Erronka demografikorako Euskal Estrategia2030.

15. gaia: Gazteentzako Europako baliabideak: Gazteriaren Europako Ataria, GazteInformazio Zerbitzuak (Europe Direct, Eurodesk, Eures) eta Europass curriculum vitaea.

16. gaia: Erasmus Gaztedia + 2021-2027 programa: kontzeptua, jasotzaileak etaekintzak.

17. gaia: Europako Elkartasun Kidegoa: helburuak, jasotzaileak: organizazioak etagazteak, egitura, eta Europako Elkartasun Kidegoaren organizazioentzako zigilua.

18. gaia: Garapen Jasangarrirako agenda eta helburuak. Agenda 2030. Agenda2030aren lehentasunen euskal egitaraua.

19. gaia: Gazteria-politiken bilakaera estatuan eta autonomia-erkidegoan.

20. gaia: INJUVE Gazteriaren Institutua: helburuak, jarduketa-planak eta harremanakbeste erakunde batzuekin.

21. gaia: 2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena: euskal administrazio publikoeneskumenak eta eskudantziak.

22. gaia: 2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena: gazteriaren sustapenerakotresnak eta neurriak.

23. gaia: Bilbao Hiri Gaztea 2022-2025 Plana: helburuak, adin-tarteak eta jarduketa-eremuak.

24. gaia: Bilboren eta bertako barrutien deskribapen soziodemografikoa, adina, sexuaeta nazionalitatea aintzat hartuta.

25. gaia: Gazteriaren Euskal Behatokia: helburuak, zereginak, zerbitzuak.

26. gaia: Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea: eskumenak, Sareaosatzen duten erakundeak, legeak.

27. gaia: Gazte informazio bulegoak: kudeaketa, plangintza eta zerbitzuak.

28. gaia: Gazte emantzipazioa eta horretarako baliabideak.

29. gaia: Gazte Bermearen sistema: definizioa, helburuak, jasotzaileak.

30. gaia: Eusko Jaurlaritzaren Gazte Plana.

31. gaia: Gazte politiken planak EAEn eta Bizkaiko Lurralde Historikoan.

32. gaia: Boluntarioen «Auzolandegiak» eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programak,Eusko Jaurlaritzarenak.

33. gaia: Gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzu erakundeen Euskadiko errolda:erakunde jasotzaileak, beharrezko izapideak eta aplikatzen zaion araudia.

34. gaia: Proiektu soziokultural bat definitzea: jasotzaileak, helburuak, edukia, metodologia,komunikazioa.

35. gaia: Haur eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea: xedapen orokorrak,haur eta nerabeen eskubideak eta horiek egikaritzea.

36. gaia: Ume eta nerabeen lagun diren hiriak. Bilboko Udalaren kasua.

37. gaia: Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren nerabeentzako aisialdi sozioedukatibokoprogramak.

38. gaia: Bilborock: jasotzaileak, guneak eta horiek erabiltzeko baldintzak. Gazteriaeta Kirol Sailak bertan garatutako programak.

39. gaia: Gazte informaziorako udal bulego baten komunikazio-plana.

40. gaia: Bilboko Udalaren «Bilbao Gazte» plataforma digitala: webgunea eta saresozialak, gazteekin komunikatzeko tresna gisa.

41. gaia: Bilbo, Kulturarteko Hiria III. Udal Plana: printzipioak eta esku hartzeko eremuak.

42. gaia: Harrera, kulturartekotasunaren ikuspuntutik.

43. gaia: Zurrumurruen aurkako elkarrizketetarako tresnak.

44. gaia: Kultura guztietako pertsonentzako parte-hartze prozesuak: zer da kulturaguztietako herritarrentzako parte-hartzea? Kultura guztietako pertsonen parte-hartzearenaldeko argudioak. Gakoak.

45. gaia: 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa:diskriminazio zuzena eta zeharkakoa, transbertsalitatea eta ekintza positiboa.

46. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Eusko Legebiltzarrarena, Emakumeen etaGizonen Berdintasunerakoa eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarakoa:printzipio orokorrak eta zenbait jarduketa-esparrutako administrazio-jarduketanberdintasuna sustatzeko neurriak.

47. gaia: Bilboko Udalaren ordenantza, 2018ko azaroaren 29koa, andrazkoen etagizonezkoen arteko berdintasunerakoa.

48. gaia: Andrazkoen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako V. Udal Plana.

49. gaia: Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

50. gaia: Udal esku-hartzea genero-indarkeriaren alorreko prebentzioan eta arretan,Bilboko Udalean: helburu orokorrak, jarduketa-ildoak, programak eta tresnak.

51. gaia: Indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Programa, gazteei zuzendutakoa.

52. gaia: Elkartegintza: 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.

53. gaia: Gazteen parte-hartze egiturak estatuan eta autonomia-erkidegoan: gazteriarenkontseiluak.

54. gaia: 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei buruzkoa, eta BoluntariotzarenEuskal Estrategia.

55. gaia: Bilboko Udalaren eta bere erakundeen eta zuzenbide publikoko entitateendeialdiaren bidez dirulaguntzak emateko oinarrien Ordenantza Orokorra.

56. gaia: Bilboko Udalaren urteroko dirulaguntza-deialdia, gazteriaren eremuan.

57. gaia: Bilboko elkarteak: Herritarren Partaidetzarako Erakundeen Udal Erregistroa.

58. gaia: Parte-hartze bidezko aurrekontuak Bilboko Udalean.

59. gaia: Parte-hartze bidezko prozesuak: parte hartzeko metodologiak. Zelan eginparte-hartze bidezko prozesu bat: diseinua, garapena eta ebaluazioa.

60. gaia: Herritarren parte-hartzea eta IKTak: online parte hartzeko moduak, herritarrekparte hartzeko IKT tresnak.