Egoitza elektronikoa

Gazteria dinamizatzailea (Lehiaketa)

2023/03/01 - 2023/03/28
Inprimatu
Zestoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zestoako Udala
Lehiaketa:
Gazteria dinamizatzailea (Lehiaketa)
Lanpostua:
Gazteria dinamizatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:

1.    Herriguneko eta auzoetako haur, nerabe eta gazteen dinamizazioa. Esku-hartzeko ekintzak, programak eta proiektuak planifikatzea, antolatu eta kudeatzea, jarraipena egitea, ebaluazioa… Beharrezkoak diren dokumentuak egitea: proiektuak, txostenak, memoriak…

2.    Herriko zein auzoetako haur, nerabe eta gazteen eskaerak, interesak eta beharrak antzematea, aztertzea eta hauek bideratzeko proposamenak egitea, saileko arduradunekin eta udaleko gainontzeko teknikariekin harremanak mantenduz. Gazteria arloko programen jasotzaileak izan daitezkeenak identifikatzea eta ezagutzea.

3.    Foru Aldundiko Gazteria atalarekin (Gaztematika) koordinatzea.

4.    Aurrekontuak proposatzea, garatu eta kudeatzea, gastuen eta sarreren jarraipena eginez. Gazteria arloko dirulaguntzak kudeatzea, bai Zestoako Udalak berak ematen dituenak, baita udalaz kanpoko erakundeei eskatzen zaizkienak ere.

5.    Gaztelekuaren kudeaketa: ekintzak, programak eta proiektuak planifikatzea, antolatu eta kudeatzea, jarraipena egitea eta ebaluazioa eta memoria egitea; lokala zabaldu eta ixteaz arduratzea dagokion udal batzordeak ezarritako ordutegian; lokalaren erabilerari buruzko txostenak egitea, ekipamenduaren mantenua bermatzeko proposamenak lantzea…

6.    Zestoako Udaleko sailen arteko koordinazio egitura eta sarea osatzen eta sustatzen laguntzea, batez ere Gazteria arloari dagokion ataletan.

7.    Saileko arduradunarekin harremana, proposamenak aztertzea Dagokion udal batzorde informatiboan parte hartzea eta dinamizatzea, eta batzordearen idazkari gisa aritzea (deialdiak egin, aktak, dagozkion txostenak edota memoriak…). Gazteen interesekoak izan daitezkeen jarduera, baliabide, zerbitzu, programa eta deialdiei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea gazteriaren arloan eskumena duen udal batzorde informatiboari.

8.    Gazteek eremu guztietan parte-hartze aktiboagoa izan dezaten sustatzea, bereziki gazte-elkarteak sortzeko, boluntariotza-jarduerak egiteko, gazte-foroak egiteko edo parte hartzeko beste edozein modutara, informazioa, aholkularitza eta laguntza eskainiz.

9.    Zestoako herrigunean eta auzoetan, Gazteria arloan, herritarrekin eta elkarteekin eratzen diren parte-hartze foroak dinamizatzea: plangintzak egitea, bileratan parte hartzea, jarraipena egitea, ebaluatu eta memoria egitea.

10.    Zestoako Udalak martxan dauzkan beste parte-hartze foroetan parte hartzea, gazteria arloarekin zerikusirik izan badezakete (Kultura, Kirola, Festak…). Gazteria arloko zereginekin zerikusia duten udal bileretan parte hartzea.

11.    Gazteria arloaren inguruko informazioa eskaintzea herritarrei. Gazteria arloko proiektuak eta ekintzak jakinarazteko baliabideak erabiltzea (komunikabideak, web guneak, sare sozialak…). Ahal den neurrian, informazio euskarriak diseinatzea.

12.    Herriko gazte eta nerabeek genero ikuspegia barneratu dezaten, parekidetasun jarduera eta programak sustatu eta antolatzea.

13.    Gazteek euskal kultura eta euskararen aldeko baloreak jaso ditzaten, udalak eta gainontzeko euskalgintzako eragileek antolatzen dituzten ekimenetan berauek inplikaraztea.

14.    Eskola kirola, udal kirol teknikariarekin eta guraso elkarteko kirol koordinatzailearekin elkarlanean sustatu, koordinatu eta antolatzea.

15.    Dagozkion administrazio lanak burutzea.

16.    Zestoan gazteengan eragina duten politika publikoak modu eraginkorragoan garatu, integratu eta koordinatzea helburu duen beste edozein betebehar, betiere lanpostuaren kategoria kontuan hartuz, eta dagokion udal aginteak hala erabakitzen badu.

 

Titulazioa:

Gradua edo Lanbide heziketa goi mailakoa edo baliokidea den titulazio maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. 

Hizkuntza eskakizuna:

  Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna (C2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina Ez Gainditzea.

c)    Gradua edo Lanbide heziketa goi mailakoa edo baliokidea den titulazio maila izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d)    B motako gida-baimena indarrean izatea.

e)    Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna (C2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

f)    Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.

g)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

h)    Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus).
Aurrez aurrekoa:
  • Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
  •  Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira.