Egoitza elektronikoa

Garbitzailea

2022/08/09 - 2022/09/07
Inprimatu
Lapuebla de Labarca
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lapuebla de Labarcako Udala
Lehiaketa:
Garbitzailea
Lanpostua:
Garbitzailea
Plaza-kopurua:
1 lanaldi partziala
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Eraikinak, instalazioak, hiri altzariak eta udal bide publikoak garbitzeko lanak.

Titulazioa:

Eskola ziurtagiria, E / talde profesionalak taldea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

2.a; derrigortasun datarik gabe.

Beste baldintza batzuk:

a) Aldez aurretik dagokion eskaera egitea.

b) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideetako baten nazionalitatea izatea, edoEuropar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuarenbarruan egotea, langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.Espainiarren nahiz Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideekere parte hartu ahal izango dute, haien nazionalitatea gorabehera, baita ezkontide batarenzein bestearen ondorengoek ere, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude, eta ondorengohoriek hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo adin horretatik gorakoak izanikmendekoak badira.Aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonez gain, Espainiako Estatuan legezko bizilekuaduten atzerriko pertsonak ere aurkez daitezke. Hautatzen badituzte, kontratatzeko eskatzen direnadministrazio baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

c) 16 urte beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, eta nahitaez erretiratzekogehieneko adina ez gainditzea.

d) Autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren, organo konstituzionalenedo estatutu organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ez egotea ebazpen judizialaren bidezdesgaituta enplegu edo kargu publikorako, funtzionario kidegora edo eskalara sartzeko, edodesgaitu duten langile lan kontratudunaren lanpostuan egindakoen antzeko eginkizunetarako.Beste estatu batekoa izanez gero, ez egotea desgaituta edo estatu horretan aurretik adierazitakobaldintza berdinetan enplegu publikorako sarbidea eragotziko dion egoera baliokide batean.

e) 50,00 euroko inskripzio tasa ordaindu izana udalaren titulartasuneko Kutxabanken ES062095 3273 4010 9097 0418 kontuan, zein plazatarako lehiatzen den eta lehiaketan parte hartukoduen pertsonaren izena adierazita.

f) Lanpostuaren berezko eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duen gaixotasunedo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori dagokion osasun azterketaren bidez egiaztatubeharko da, plantillako langile lan kontratudun finko izendatu aurretik.

g) Eskatzen den titulua izatea (deialdi espezifikoan adieraziko da), edo hura igortzeko eskubideakordaindu izana. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiriabeharko da.

h) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren26ko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, bateraezintasuneko legezko kasuren batean ezegotea. Kargu publiko bat edo bateraezina den jarduera pribatu bat duten hautagaiek, deialdihonen lanpostuan lanean hasi aurretik, dagokion aukera egin ahalko dute, aipatutako legeakontuan hartuz.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Lapuebla de Labarcako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (El Plano plaza, 9, 01306 Lapuebla de Labarca, Araba).