Egoitza elektronikoa

Garbiketako eta zerbitzuetako espezialista.

Gazteriaren Foru Erakundea
2022/03/15 - 2022/03/25
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gazteriaren Foru Erakundea
Lehiaketa:
Garbiketako eta zerbitzuetako espezialista.
Lanpostua:
Garbiketako eta zerbitzuetako espezialista.
Mota:
Lan-poltsak
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

• Aterpetxeko gela guztiak egunero garbitzea.

• Koltxoiaren zorroak eta beste elementu batzuk garbitu eta lisatzea.

• Kanpoaldeak ekortzea eta paperontziak garbitzea.

• Arreta jangelan.

• Jantokia egunero garbitzea.

• Lanpostuaren betekizunen barruko beste edozein, Zuzendaritzak aginduta

Titulazioa:

Oinarri orokorretan ezarritakoez gain, I. graduko lanbide-heziketako titulua, I. zikloko batxiler-titulua edo baliokidea, C2 taldeko lanpostuak betetzeko gaitzen duena, izan beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dira.

Hizkuntza eskakizuna:

  • HE1

Beste baldintza batzuk:

a) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek –zuzenbidez banatuta ez badaude–, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hamasei (16) urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

c) Dagozkion egitekoak normal betetzea eragozten dion gaixotasun edo muga fisikorik ez izatea, alde batera utzita azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ezarpena, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

d) Lanposturako eskatzen den titulu ofizialaren edo homologatuaren jabe izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulua izanez gero, horren homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

e) Funtzio publikoak egiteko desgaituta ez egotea, ez eta edozein Herri Administraziotako zerbitzutik diziplina espediente bidez bananduta ere. Atzerritarra izanez gero, norbere estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zigorrik edo kondena penalik ez izatea.

f) Indarreko arautegien arabera ezintasunerako edo bateraezintasunerako lege arrazoirik ez izatea, salbu utziz haien arabera dagokion aukera eskubidea.

g) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Onartzea
Elektronikoa:

Posta elektronikoaren bidez (laboral.ifj@araba.eus).

Aurrez aurrekoa:

— Aurrez aurre, Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoetan, Landazuri kalea, 3. Behea, Gasteiz