Garapen eta Berrikuntza zuzendaria
Bizkaia
EEEko Zuzendaritza Nagusiarekin zuzenean lotuz, hautatutako pertsona izango da EEEko Garapen eta Berrikuntza Saileko buru eta zuzendari. Sail honek funtsezko bi arlo hauek biltzen ditu:
Proiektuen garapena: Ekimenak sustatzen eta gauzatzen ditu energiaren eremu guztietan (sareak, energia berriztagarriak, energia bektore berriak eta deskarbonizazio-irtenbideak eta baliabide geologikoak eta meatzariak), eta arreta berezia jartzen du Euskadirentzat estrategikotzat jotzen diren proiektuetan.
Sustapena eta inbertsioak: EEE Taldearen partaidetza duten sozietateen eragiketak eta jarraipena aztertzen eta kudeatzen ditu, haien iraunkortasuna eta helburu estrategikoen lorpenean egiten duten ekarpena ziurtatuz.
Lanpostuaren azken helburua EEE Taldea Euskadiko berrikuntza, jasangarritasun eta trantsizio energetikoan erreferente bihurtzea da.
Hautatutako pertsonak funtsezko eginkizuna beteko du EEE Taldearen antolakuntza-ereduaren barruan. Elkarlan estuan jardungo du erakundeko sail guztiekin eta Zuzendaritza Nagusiaren gidalerroei jarraituz, Euskadiko energia- eta geologia-meatzaritzaren sektorean eragina izango duten ekimenen buru izateko.
Erantzukizun nagusiak hauek izango dira:
- Kudeaketa estrategikoa, proiektuen eta/edo haiei lotutako sozietate-partaidetzen garapen-merkatuan aukerak identifikatuz, eta haien bideragarritasuna balioetsiz, bai eta EEE Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoetara egokitzea ere.
- Proiektuen bizi-zikloa sustatzea eta modu aktiboan parte hartzea, sortzen direnetik ezartzen eta ebaluatzen diren arte, haien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta operatiboa ziurtatuz. Inplikatutako lan-taldeak koordinatzea, funtsezko erabakiak hartzen laguntzea eta ezarritako mugarriak betetzen direla bermatzea.
- Arloen antolaketa kudeaketa; jarduera programatzeko eta koordinatzeko ardura izango du eta helburuak eta epeak betetzen direla bermatuko du.
- EEE Taldea foro teknikoetan, azoketan eta konferentzietan parte hartzea eta ordezkatzea, bai nazio mailan bai nazioartean, sektorean duen posizionamendua indartzeko eta funtsezko eragileekin interlokuzio eraginkorra bermatzeko.
- Proiektu estrategikoak garatzeko garrantzitsuak diren erakunde publiko, pribatu eta nazioarteko elkarteekin harreman instituzionalak izatea, bai eta, beharrezkoa denean, partaide den sozietateetako Administrazio Kontseiluetan parte hartzea ere.
- Beharrezkoa denean, erakundearen bozeramaile gisa jardutea komunikabideen eta beste hedabide batzuen aurrean.
- EEE Taldearen urteko kudeaketa-plana egiten aktiboki parte hartzea, helburuak definituz eta ekintzak lehenetsiz, eta horien betetzea gainbegiratzea eta monitorizatzea.
- Haren zuzendaritzapean dauden arloen kudeaketa teknikoa, finantzarioa eta aurrekontukoa gainbegiratzea, baliabideen optimizazioa eta kalitate-estandarren betetzea ziurtatuz.
- Kudeaketa-prozesuetan, berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan teknologia eta metodologia aurreratuak har daitezen sustatzea, betiere departamentuaren arlo desberdinetan.
- Eusko Jaurlaritzari laguntza teknikoa ematea energiarekin, meatzaritzarekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako arloetan, bai eta Eusko Jaurlaritzaren politika eta trantsizio energetikoan ezarritako helburuak lortzeko diseinua beharrezkoa den guztietan ere.
- EEE Taldearen eraldaketan parte hartzea kudeaketa aurreratuko eredu baterantz, erakunde osoan praktika, balio eta metodologia berriak txertatuz.
Ingeniaritzako gradua eta masterra (edo goi-mailako unibertsitate-ikasketa baliokideak) edo eskatutako profilaren antzeko titulazioak. Energia-espezialitatea edo horrekin lotutako alorrak baloratuko dira
- Euskara: C1 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.
- Ingelesa: C1 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.
- Esperientzia (gutxienez 15 urte):
- Energia-proiektuen kudeaketa, bereziki sareetan, berriztagarrietan, hidrogenoetan edo eratorrietan, eta/edo energia-eraginkortasuneko proiektuetan.
- Lidergo-maila handiko profil teknikoko lantaldeen kudeaketa eta koordinazioa.
- Zuzendaritza-batzordeetan, administrazio-kontseiluetan edo erabaki estrategikoko taldeetan parte hartzea, helburuak, estrategiak eta goi-mailako erabakiak hartzean arduraz arituz.
- Informatika: Ofimatika-programak, maila aurreratuan.
- Gidabaimena eta bidaiatzeko prestutasun handia
Positiboki baloratuko da:
- Enpresen administrazio eta zuzendaritzan, zuzendaritza garapenean edo negozioen kudeaketan prestakuntza osagarria edukitzea.
- Energia proiektuen kudeaketan aholkularitzan edo ingeniaritzan esperientzia izatea baloratuko da.
- Maila ertain-aurreratuan beste hizkuntza batzuk jakitea.
- Proiektuak eta aurrekontuak kudeatzeko tresna aurreratuak.
Ez dago gai-zerrendarik