Egoitza elektronikoa

Galardi Haur Eskolako Hezlea

2022/05/21 - 2022/05/30
Inprimatu
Andoain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Andoaingo Udala
Lehiaketa:
Galardi Haur Eskolako Hezlea
Lanpostua:
Hezlea.
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A2/C1.
Eginkizunak eta atazak:

Galardi Haur Eskolako arduradunaren menpe egonik bai ierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira eta, beraz, teknikariaren ardurapekoak, ondokoak:

— Haurraren beharrizan fisiko, psikologiko eta emozionalei erantzun.

— Gela bakoitzeko programa urtero egokitu eta bete, 0tik 3 urterako umeen heziketa proiektuak oinarrituz eta zentroko kurrikulua oinarritzat hartuz.

— Ikasturteka eta gelaka memoriak egin.

— Ama-aitek haur eskolarekiko duten konfiantzan lan egin eta bultzatu.

— Haur eskolan, giro lasai eta egokia bermatu.               

— Haurren aldetik ekintza eta esperimentazioa errazteko, giro egokia sortu.

— Haurren momentu bakoitzeko beharrizan eta nahiak bete, erantzun egokiak emanez.

— Egitasmoa eta ekintza globalak planifikatu eta burutu.

— Haurrak era dinamiko batean, beraien garapen eta heziketan lagundu.

— Ikusketaren bidez haur bakoitzaren bilakaeraren jarraipena egin eta garapenean izan ditzaketen zailtasunetan laguntza eman.    

— Eskolari dagozkien bilerak antolatu: klaustroa, gelako aita-amekin, globalki zein banan-banan, juntak…  

— Bere lanpostuaren kategoriarekin bat datorren eta esleitzen zaion beste edozein betebehar, bere nagusien gainbegiratupean.


Titulazioa:

Haur Hezkuntzako maisu aditua; O.H.O.ko irakaslea, haurreskolan aditua; Haur Eskoletan teknikari aditua (TEJI) edota Haur Hezkuntzan goi mailako teknikaria edo baliokideren baten jabe izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntza eskakizuna edo maila berekoa bete izana egiaztatzea.

Beste baldintza batzuk:

— Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea ezartzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, betiere direlako ezkontideak zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, eta baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere baina gurasoen kontura bizi direnak.

— 16 urte betea izatea eta jubilazio adinera iritsi ez izana.

— Haur Hezkuntzako maisu aditua; O.H.O.ko irakaslea, haurreskolan aditua; Haur Eskoletan teknikari aditua (TEJI) edota Haur Hezkuntzan goi mailako teknikaria edo baliokideren baten jabe izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.

— 3. Hizkuntza eskakizuna edo maila berekoa bete izana egiaztatzea.

— Lanpostuari dagozkion eginkizunak ohikotasunez betetzea galarazten dion gaixotasunik edo muga fisikorik ez edukitzea, ezinduen gaineko gizarteko eragin-trukeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea ezartzearen kalterik gabe. Gaitasun fisiko edo psikikoa egiaztatuko da behin hautaketa bidea amaitu ondoren, medikuaren ziurtagiri edo miaketa bidez, bat etorriz 14. oinarrian xedatuarekin, eta lanpostua jabetzan hartu ahal izatea baldintza hori betetzearen menpe geldituko da.

— Eginkizun publikoak egiteko ezgaituta ez egotea eta edozein Herri Administrazioren zerbitzutik zigor espediente bidez baztertutakoa ez izatea. Atzerritarra izanez gero, ez izatea inolako zigorrik eragozten dionik jatorriko bere Estatuan funtzio publikoan sartzea.

Hala ere, zigor-bideko eta administrazioko arauen arabera, birgaitua izatearen onura aplikatu ahal izango zaio; beti ere, hautagaiak birgaitze hori bidezko agiri ofizialen bidez egiaztatzen baldin badu.

— Administrazio Publikoan jarduten diren Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitakoaren arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, beti ere, aipatu lege-arauak jada bateraezina den kargu publiko bat edo jarduera pribaturen bat betetzen dutenei aukera egiteko eskaintzen dien eskubidea egikaritzearen kalterik gabe.

Onartzea
Elektronikoa:

 Andoaingo Udalak www.andoain.eus egoitzan dituen zerbitzu telematikoen bidez ere formalizatu ahal izango dira eskaerak.

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Andoaingo Udaletxeko Ataria - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan aurkeztu ahal izango dira, herri honetako Goikoplaza z/g helbidean. Eskabideak urriaren 1eko Administrazio Publikoko Jardunbide Orokorrari buruzko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan zehazten diren toki horietako batean ere aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, Postako langile-funtzionarioak data eta zigila ditzan, horiek ziurtatu aurretik.

Udal honek data arte erregistroei buruz izenpetu dituen hitzarmenekin bat etorriz, eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian eta Eusko Jaurlaritzakoan ere aurkeztu ahal izango dira.