Egoitza elektronikoa

Funtsen eta partaidetuen arduraduna

Finantzen Euskal Institutua
2024/03/03 - 2024/03/17
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Funtsen eta partaidetuen arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

• Partaidetzako sozietateen gobernu-organoetan Institutuaren ordezkaritza gauzatzea, agintzen zaizkion kasuetan.
• FEIk eskaini beharreko produktuen proposamena, merkatuaren jarraipenetik, Gobernuaren finantza-politikaren jarraibideetatik eta bertan hautemandako aukeretatik abiatuta, bankuz kanpoko finantzaketa alternatiboari dagokionez, Finantza Estrategiaren Arloarekin lankidetzan.
• Inbertsio-industria garatzea sektorearekin lankidetzan, eta tresnak ezartzea Euskadiko enpresa-munduan.
• Esku hartzen den finantzaketa-tresnen kudeaketa-, ebaluazio- eta jarraipen-txostenak edo Zuzendaritza Nagusiak eskatzen duen beste edozein txosten egitea.
• Enpresa ez-finantzarioen kapitalean parte hartzeari buruzko erabakia hartzeko beharrezkoak diren enpresaren balorazio-txostenak egitea. Era berean, partaidetuen zorroaren eta euskal enpresa-sektorearen bilakaeraren jarraipen-txostenak egingo ditu, Inbertsioen eta Finantza Estrategiaren Arloarekin lankidetzan.
• Inbertsio-aukerak identifikatzea, FEIren finantza- eta ekonomia-estrategiaren esparruan.
• Due Dilligenceko prozesuak eta FEIk egindako inbertsio-eragiketei buruzko kanpo-aholkularien jarduera koordinatzea.
• Sozietate kudeatzaileekiko, funtsekiko eta inbertsio-bankuekiko harremana.

Titulazioa:

Unibertsitateko gradua edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian eta antzekoetan lizentziatura.

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezkoak ez direnak:
- Euskara (4. HE arte)
- Alemana eta frantsesa (3. HE arte)
Nahitaezkoak:
- Ingelesa (3. HE)

Beste baldintza batzuk:

Gutxienez 8 urteko antzeko lanpostuan izandako lan-esperientzia.

Ezagutzak:

  • Office paketearen erabiltzaile aurreratua.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeen eta/edo arrisku-kapitaleko erakundeen araudiari buruzko ezagutza aurreratuak.
  • Lanposturako gaitasuna edo trebetasunak: pertsona proaktiboa eta analitikoa, taldean lan egiteko eta arloa koordinatzeko ardura hartzeko gaitasuna duena.
  • Finantza-arloko master eta/edo prestakuntza espezifikoa.
  • Esperientzia enpresen arriskuen analisian, enpresen balorazioan eta salerosketan.
  • Administrazio-kontseiluetan egiaztatutako parte-hartzea.