Egoitza elektronikoa

Fisioterapeuta

2021/12/02 - 2021/12/21
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE)
Lehiaketa:
Fisioterapeuta
Lanpostua:
Fisioterapeuta
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Fisioterapiako Diplomaturaren edo Unibertsitate Graduaren titulua edo beste unibertsitate-titulu batzuk izatea edo horiek jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.

d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez («LEP Deialdia»).

Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.

Deialdia
Gaiak:

Zuzenbide publikoa: Zati orokorra

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: oinarrizko eskubideak. Herritarren oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Ekonomia- eta gizarte-politikaren printzipio gidariak.

2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriko botereak. Eusko Legebiltzarra. Lehendakaria. Eusko Jaurlaritza.

3. gaia: Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzkoa: I. Titulua: Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen eskumenak.

4. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-erakundeen hautaketari, antolaketari, araubideari eta funtzionamenduari buruzkoa: II. Titulua: Bizkaiko Gobernua eta Administrazioa. I. Kapitulua: Foru Aldundia eta III. Titulua: Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren harremanak.

5. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen estatutuak aldatzeari buruzkoa. 1. artikulua: izaera, sailkapena eta araubide juridikoa; 2. artikulua: helburuak eta eginkizunak; 3. artikulua: beharrezko egitura organikoa; 4. artikulua: gobernu Batzordea eta 5. artikulua: gobernu Batzordearen eskumenak.

6. gaia: Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Lege-indarra duten arau-xedapenak. Erregelamendua: kontzeptua, izaera eta motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna. Foru-erakundeetatik datozen arau-xedapenak.

7. gaia: Administrazio-prozedurei buruzko xedapen orokorrak eta prozedurak erregulatzeko arauak. Prozedurako interesdun motak. Administratuen eskubideak. (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: I.Titulua; IV. Titulua eta 13,14 eta 53. artikuluak).

8. gaia: Administrazio-antolamendua. Administrazio-antolamenduaren printzipioak. Antolatzeko ahala. Administrazio-organoak. Kontzeptua eta motak. Kide anitzeko organoen kontsiderazio berezia. (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko Titulua: I. Kapitulua; II. Kapitulua: 1. Atala, 2. Atala, 3. Atala, 1. azpiatala eta 4. Atalak).

9. gaia: Administrazioaren zerbitzura dauden lan-kontratuko langileen araubidea: lan-kontratuaren modalitateak (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. Titulua, I. Kapitulua, 4. Atala: lan-kontratuaren modalitateak eta abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren I. Kapitulua, Langileen Estatutuaren 15. artikulua garatzen duena iraupen jakineko kontratuen arloan).

 

Zuzenbide publikoa: Zati berezia

10. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. I. Titulua: xedapen orokorrak. II. Titulua: Prestazioak eta zerbitzuak, funtzio- eta lurralde-antolamendua eta plangintza gizarte-zerbitzuen euskal sisteman.

11. gaia: 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Atariko Titulua. Xedapen Orokorrak. I. Titulua. III. Kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa. IV. Kapitulua: eskubidea aitortzea.

12. gaia: 126/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa.

13. gaia: 138/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, inoren mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzen foru sareko zentroen barne araudiaren eredua onartzen duena.

14. gaia: GUFEko Erabiltzaileen Arretarako Unitatea (GUFEko Gobernu Batzordearen Erabakia, 2005eko apirilaren 28koa).

15. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2014 Foru Dekretua, otsailaren 25ekoa, inoren laguntza behar duten pertsonentzako egoitzetako foru zerbitzu publikoa eskuratzeko araubidea eta egonaldi iraunkorreko zerbitzua emateko baldintzak arautzen dituena. I.Kapitulua: xedapen orokorrak. II. Kapitulua: erabiltzaileak. 5. eta 6. artikuluak. III. Kapitulua: egonaldi iraunkorrean dauden mendeko pertsonentzako egoitzen zerbitzu publikoa eskuratzeko administrazio-prozedura. 9. eta 10. artikuluak. 1. eta 2. atalak.

16. gaia: 103/2012 Foru Aldundiaren Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzen foru-sareko egoitza-unitate soziosanitarioetara sartzeko araubidea arautzen duena. I. Kapitulua: xedapen orokorrak. III. Kapitulua: egoitzetako foru-sareko egoitza-unitate soziosanitarioetara sartzeko araubidea arautzen duen administrazio-prozedura. VII. Kapitulua: balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzorde Teknikoa.

17. gaia: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena.

18. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: Atariko Titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko Titulua. II. Titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Sektore Publikoaren jardueran genero-ikuspegia txertatzeko neurriak. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta jarduera-protokoloa, GUFEren lan-eremuan.

19. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.

20. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. Kapitulua. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. II. Kapitulua. Laneko segurtasuna eta osasuna babesteko arriskuen prebentzioaren arloko politika. III. Kapitulua: eskubideak eta betebeharrak.

 

Fisioterapia

21. gaia: Zinesiologia: definizioa eta kontzeptua. Printzipio mekanikoak. Estatikari, dinamikari eta zinetikari buruzko nozioak.

22. gaia: Zinesiterapia aktiboa eta pasiboa. Sailkapena. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

23. gaia: Artikulazioak. Motak, ardatzak, mugimendu-planoak. Artikulazio-mekanika: artikulazio-balantzea.

24. gaia: Muskuluak: betetzen dituzten funtzioak. Giharretako lan motak. Nagusitasun zinetikoko muskuluak, tonikoak nagusi. Muskuluen kontrakzioa: muskuluen balantzea.

25. gaia: Nerbio-sistema. Arku erreflexua. Propiohartzaileak. Muskulu-tonua. Mugimenduak koordinatzea eta kate zinetikoak aztertzea.

26. gaia: Muskuluen berreziketa: helburuak. Zinesiterapian mobilizatzeko, koordinatzeko eta laguntzeko funtsezko printzipioak.

27. gaia: Martxa. Faseak. Martxa normala eta patologikoa.

28. gaia: Oreka eta egonkortasuna. Grabitate-zentroa. Funtsezko jarrera-posizioak. Egonkortasunean esku hartzen duten faktoreak.

29. gaia: Mekanoterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

30. gaia: Termoterapia. Krioterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

31. gaia: Hidroterapia. Balneoterapia. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

32. gaia: Maiztasun baxuko, ertaineko eta altuko korronteak. Motak. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak.

33. gaia: Ultrasoinuak. Fototerapia. Laserterapia. Aplikazio terapeutikoa eta kontraindikazioak.

34. gaia: Masoterapia. Kontzeptuak. Aplikazio-sistemak eta kontraindikazioak. Masoterapiako teknika bereziak: drainatze linfatikoa, zeharralde sakona, ehun konjuntiboaren masajea.

35. gaia: Ariketa tratamendu-metodo gisa: helburuak. Zinesiterapiari aplika dakizkiokeen funtsezko printzipioak. Mota, aplikazio-teknikak eta kontraindikazioak.

36. gaia: Jarrera-zuzenketa. Jarrera motak. Jarrera txarraren arrazoiak. Tratamendu-posturen balorazioa eta aldaketak. Fisioterapeutaren zeregina.

37. gaia: Estimulazio neuromuskular propiozeptiboa. Neuromuskulak errazteko teknikak.

38. gaia: Kontrakturak eta deformazioak: prebentzioa. Ferula aktiboak. Tratamendurako hautazko metodoak.

39. gaia: Espastikotasuna: berreziketa-metodoak.

40. gaia: Ohean edo ibilgetuta dagoen pertsonaren fisioterapia-prozesuak.

41. gaia: Fisioterapia bihotzeko eta hodietako gaixotasunetan: bihotz-funtzioa berrezteko eta errehabilitatzeko metodoak. Ekarpen arterial periferikoa errazteko metodoak. Zainen itzulera errazteko metodoak. Funtzio linfatikoa errazteko metodoak.

42. gaia: Fisioterapia arnas gaixotasunetan: funtsezko printzipioak. Bronkioetako drainatzea. Birikak mobilizatzeko eta hedatzeko teknikak. Arnas entrenamendua.

43. gaia: Ekarpen fisioterapeutikoak tratamendu kirurgikoetan: jokabide fisioterapikoa ebakuntza aurrean eta ondoren.

44. gaia: Fisioterapia traumatologian: balorazioa, helburuak eta tratamendu fisioterapikoko metodoak haustura eta luxazioetan, belauneko, mokorreko eta sorbaldako protesiak. Tratamendu fisioterapikoak patologia osteoartikularretan eta zati bigunetakoetan: tendinitisa, bursitisa, meniskopatia, sinovitisa.

45. gaia: Fisioterapia erreumatologian: artropatia inflamatorioetako eta endekapenezko erreumatismoetako (artrosia) teknika eta tratamendu fisioterapeutikoak.

46. gaia: Fisioterapia nerbio-sistema zentralaren patologia neurologikoan: balorazioa eta helburu fisioterapikoak. Tratamendu fisioterapeutikoko teknikak eta metodoak: traumatismo kraneoentzefalikoa (TCE), istripu zerebrobaskularra (BZA), muineko lesioak, esklerosi anizkoitza eta ataxia. ELA. Parkinsona.

47. gaia: Fisioterapia nerbio-sistema periferikoaren patologia neurologikoan: balorazioa eta helburu fisioterapikoak. Tratamendu fisioterapeutikoko teknikak eta metodoak ohikoenak diren afekzioetan: aurreko poliomielitis akutua, plexo brakialaren eta beheko gorputz-adarraren lesioak, paralisi periferiko tronkularrak.

48. gaia: Mina. Fibromialgia. Erregina-sindrome mingarri konplexua. Min miofaszialaren sindromea. Balorazioa, helburuak eta tratamendu fisioterapikoa.

49. gaia: Protesi ortopedikoak. Ekarpen fisioterapeutikoak.

50. gaia: Ortesiak. Laguntza teknikoak. Kanpoko egonkortze-sistemak. Martxaren berreziketa.

51. gaia: Bendajeak: bendaje funtzionala. Bendaje neuromuskularra. Aplikazioak, teknika, indikazioak eta kontraindikazioak.

52. gaia: Anputatutako pertsonak: ekarpen fisioterapikoak.

53. gaia: Geriatriako terapiaren ezaugarriak: planteamendu orokorra. Oztopo arkitektonikoak eta eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko laguntza-produktuak.

54. gaia: Adinekoen erorikoak: etiologia, intzidentzia eta prebentzioa.

55. gaia: Dementzia eta praxien galeran duen eragina. Lehen eta bigarren mailako prebentzioa. Dementzia duen pertsona maneiatzeko jarraibide orokorrak.

56. gaia: Patologia psikiatrikoa duen pertsona: jokabidearen erabilera harreman terapeutikoaren bidez.

57. gaia: Banakako arreta-planak: helburuak eta ezaugarriak. Hura osatzen duten elementuak eta hura egiten esku hartzen duten profesionalak. Fisioterapeutaren zeregina eta diziplinarteko gainerako taldearekiko koordinazioa. Egoitza-arretako zentroko pertsonarengan zentratutako arreta-eredua.

58. gaia: Etika asistentziala erabiltzaileentzako arretan. Atxikipenik gabeko metodologia.

59. gaia: Teknologia berriak lan fisioterapeutikoan: estimulazio multisentsoriala: funtsezko printzipioak; esku-hartzearen ondorioak desgaitasun intelektuala, dementzia, garuneko kaltea eta gaixotasun mentala duten pertsonengan.

60. gaia: Gurpil-aulkiak laguntza-zentroetan. Indikazio eta erabilera egokiak.