Egoitza elektronikoa

Finantza estrategiaren arloko Arduraduna

Finantzen Euskal Institutua
2022/07/27 - 2022/08/10
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Finantza estrategiaren arloko Arduraduna
Lanpostua:
Finantza estrategiaren arloko Arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
  • Merkatuaren segimendua eta azterketa egitea, finantza sistemaren barruan izan daitezkeen beharrak edo "merkatu akatsak" hautemateko.
  • Kapital eta finantza merkatuei buruzko ikerketa eta azterketa orokorra egitea; bai eta enpresa sareari zuzendutako eskualdeko, estatuko eta/edo Europako finantza ekimen eta tresnen esparruari eta joerari buruzkoa ere.
  • FEIk eskaini beharreko produktuak proposatzea eta diseinatzea, merkatuaren segimendua eta merkatuan hautemandako aukerak oinarri hartuta.
  • Institutuaren prezio politika definitzea.
  • Erakundearen diruzaintza kudeatzea. Erakundearen jardueren finantzaketa planifikatu eta programatuko du, bai eta finantzaketa horretarako beharrezkoak diren zorpetze eragiketak kudeatu eta negoziatu ere.
  • Adierazleen definizioa, analisia eta segimendua egitea, finantzaketa lerro edo produktu bakoitzari lotutako Garapen Jasangarriko Helburuei dagokienez.
  • Finantzaketa lerroen, abalen edo kapitaleko partaidetzen kudeaketari, ebaluazioari eta segimenduari buruzko txostenak egitea; edo Zuzendaritza Nagusiak eskatutako beste edozein txosten.
  • FEIren erakunde harremanak garatzea, Zuzendaritza Nagusiari lagunduta.
  • FEIren jarduera ildoak sustatzeko eta merkaturatzeko neurriak proposatzea.
  • Eusko Jaurlaritzak onartutako laguntza plan sektorialak koordinatzeko edo kudeatzeko organoetan parte hartzea.
  • Institutua ordezkatzea, partaidetzapeko sozietateen gobernu organoetan, agintzen zaizkion kasuetan.
  • FEIren komunikazio eta informazio kanal publikoak kudeatzea.
  • Ekonomia eta Ogasun Sailaren koordinaziorako administrazio organoan -Aktiboko Finantza Eragiketen Batzordea izenekoan- parte hartzea.
  • Inbertsio arloarekin batera, leihatila bakarra eta CIRGOV sortu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Informazio sistemak garatzea, ekipoen mantentze lanak egitea eta programak antolatzea eta garatzea, finantza arloarekin lankidetzan.
Titulazioa:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomia Zientzietako edo antzekoetako gradua

Hizkuntza eskakizuna:

Ingelesa B2

Beste baldintza batzuk:

Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 6 urtekoa.

Ezagutzak:

  • Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea.
  • Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.
  • Aintzat hartuko da finantza arloko masterra edo berariazko heziketa.
  • Euskara jakitea baloratuko da