Egoitza elektronikoa

Finantza estrategiako teknikari analista

2021/05/15 - 2021/05/30
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Finantza estrategiako teknikari analista
Lanpostua:
Finantza estrategiako teknikari analista
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Finantza Estrategiaren Arloko arduradunaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:

• Merkatuaren segimendua eta azterketa egitea, finantza sistemaren barruan izan daitezkeen beharrak edo «merkatu akatsak» hautemateko.

• Kapital eta finantza merkatuei buruzko ikerketa eta azterketa orokorra egitea; bai eta enpresa sareari zuzendutako eskualdeko, estatuko eta/edo Europako finantza ekimen eta tresnen esparruari eta joerari buruzkoa ere.

• FEI-k eskaini beharreko produktuak proposatzea eta diseinatzea, merkatuaren segimendua eta merkatuan hautemandako aukerak oinarri hartuta.

• Erakundearen diruzaintza kudeatzea. Erakundearen jardueren finantzaketa planifikatu eta programatuko du, bai eta finantzaketa horretarako beharrezkoak diren zorpetze eragiketak kudeatu eta negoziatu ere.

• Adierazleen definizioa, analisia eta segimendua egitea, finantzaketa lerro edo produktu bakoitzari lotutako Garapen Jasangarriko Helburuei dagokienez.

• Finantzaketa lerroen, abalen edo kapitaleko partaidetzen kudeaketari, ebaluazioari eta segimenduari buruzko txostenak egitea; edo Zuzendaritza Nagusiak eskatutako beste edozein txosten.

• FEI-ren jarduera ildoak sustatzeko eta merkaturatzeko neurriak proposatzea. 

• FEI-ren komunikazio eta informazio publikoko kanalak kudeatzea. 

• Informazio sistemak garatzea, ekipoen mantentze lanak egitea eta programak garatzea, finantza arloarekin lankidetzan.

• Datu baseak ustiatzea, eta lehiarako inteligentziako eta zaintza teknologikoko sistemak ezagutzea eta garatzea.

Titulazioa:

Gradua edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batean:

o Administrazioa eta enpresak 

o Ekonomia 

o Finantzak eta aktuariala  

o Finantzak eta kontabilitatea

Beste baldintza batzuk:

Zer eskatzen den:

• Gradua edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batean: 

o Administrazioa eta enpresak  

o Ekonomia  

o Finantzak eta aktuariala  

o Finantzak eta kontabilitatea 

• Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 2 urtekoa.  

• Ezagutzak: 

o Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea. Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.

• Ingeleseko B2 maila.

Oharrak:

Aintzat hartuko ditugu:

• Euskara jakitea. 

• Finantza arloko masterra eta/edo prestakuntza espezifikoa; eta egiaztatutako ezagutzak gai hauetan: big data, data mining, lehiarako inteligentziako sistemak eta zaintza teknologikoa.