Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Berezia
Plaza-kopurua:
31
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 29

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 26

3. hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 1

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 92 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

051101 Biologia
051201 Biokimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
052101 Ingurumen-zientziak
091301 Erizaintza
091601 Farmazia
091201 Medikuntza
053101 Kimika
084101 Albaitaritza
051901 Biomedikuntza
051202 Bioteknologia

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, aipatzen diren parte hartzeko betekizunak betetzeaz gain, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokidearen eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

- B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Medikuntzako lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua. (PDF, 885 KB)

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

– Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako eskaletako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko edo Epidemiologiako eskaletako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

- 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:

051101 Biologia
051201 Biokimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
052101 Ingurumen-zientziak
091301 Erizaintza
091601 Farmazia
091201 Medikuntza
053101 Kimika
084101 Albaitaritza
051901 Biomedikuntza
051202 Bioteknologia

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diploma):

054201 Estatistika
054101 Matematikak
054988 Beste matematika batzuk eta estatistika
031406 Soziologia

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionario –Zaintza Epidemiologiko teknikaria edo Osasun Publikoko teknikaria – izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.– Internet aurreratua.
- Microsoft Access 2010

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 985 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Osasuna: kontzeptua. Osasunaren determinatzaile sozialen eredua (Dahlgreen eta Whitehead) eta osasun-arloko desberdintasun sozialen kontzeptu-esparrua (Osasunaren Determinatzaile Sozialen Batzordea, Osasunaren Mundu Erakundearena).

2.– Osasun-arloko diferentziak eta desberdintasun sozialak. Ekitatea. Kontzeptuak. Euskadiko oinarrizko osasun-eremuetako bizi-itxaropena: desberdintasunak eta bilakaera.

3. – 2030 Agenda eta garapen jasangarrirako helburuak. Oinarrizko kontzeptuak. Funtsezko elementuak.

4.– Osasun publikoa: Kontzeptua, funtzioak, erantzukizunak eta printzipio orokorrak.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-laguntzaren sistemaren antolamendua. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren funtzioak. Osasun Sailaren egitura orokorra. Organo periferikoak.

6.– EAEko osasun publikoa. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren arloak eta eginkizunak. Organo periferikoak. Egitura organiko eta funtzionalak. Osasun Publikoaren zuzendariordetzak. Osasun publikoko eskualdeak.

7.– Euskadiko 2013-2020ko osasun-plana.

8.– Estatistika deskribatzailea, probabilitatea eta inferentzia estatistikoa: gako-puntuak. Kausa-efektu erlazioa. Kausalitate-irizpideak.

Epidemiologia.

9.– Osasun publikoaren zaintza. Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sisteman erabiltzen diren informazio-sistemen oinarrizko ezaugarriak: Gaixotasun transmitigarrien zaintza (nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak –NABG–), minbiziaren erregistroa, ospitaletako alten erregistroa, hilkortasunaren erregistroa. EAEko osasun-inkesta (EAEOI).

10.– Epidemiologia: definizioa eta kontzeptua, helburuak. Metodo epidemiologikoaren ezaugarriak.

11.– Epidemiologiako maiztasun-neurriak. Intzidentzia eta prebalentzia kontzeptuak. Efektu-neurriak. Arrisku erlatiboa eta arrisku esleigarria.

12.– Azterketa epidemiologikoak: diseinua eta motak. Azterketa deskribatzaileak eta zeharkakoak. Kohorte-azterketak. Kasuen azterketak eta kontrolak. Interbentzio-azterketak.

13.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia orokorra. EAEko zaintza-protokoloak: gaixotasun meningokoziko inbaditzailea zaintzeko protokoloak.

14.– Gaixotasun txertodunen epidemiologia. Txertaketen printzipio orokorrak: kontzeptua, oinarri immunologikoak eta sailkapena. Haurrentzako txertaketa-egutegia.

15.– EAEko biztanleen osasun-arazo nagusiak. Minbizia EAEn. Minbiziagatiko hilkortasunaren bilakaera EAEn. EAEko minbizi-baheketako programa.

Osasunaren sustapena.

16.– Osasunaren sustapena eta aplikazio praktikoa. Definizioa, oinarrizko kontzeptuak, estrategiak eta jardun-arloak.

17.– Politika publiko osasungarriak. Osasuna politika guztietan. Hiri-garapen jasangarri eta osasungarrirako estrategiak eta jardunbide egokiak.

18.– Osasuna sustatzen duten inguruneak. Kontzeptua. Inguruneen eragina pertsonen jokabidean: Osasuna sustatzen duten eskolen arrazoiak.

19.– Jarduera fisikoa eta egoneko bizitza. Gomendioak eta estrategiak. Eskola-bideak bizimodu aktiboago bat sustatu eta egoneko bizitza murrizteko adibide gisa.

20.– Osasun eta parte-hartze komunitarioa. Osasun komunitarioaren kontzeptuak eta oinarriak. Prozesu komunitario bateko lehen etapak: ezagutu-konektatzea eta diagnostikoa egitea. Eskola-jolastokiak eraldatzeko partaidetzazko proiektuak edo ibiltarientzako ibilbideak sortzeko proiektuak jarduera komunitarioen adibide gisa.

21.– Salutogenesia, osasunerako aktiboak eta Euskadi Aktiboa.

22.– Osasunerako trebetasun pertsonalak. Osasun-hezkuntzaren kontzeptua. Osasun-hezkuntza lantzea: interbentzio-arloak (osasun-arazoak, bizi-estiloak, bizi-trantsizioak) eta interbentzio-motak (aholkua, banakako heziketa eta taldeko heziketa).

Osasunaren babesa

23.– Elikagaien kontrola eta higienea. Elikagaien segurtasunaren esparrua Europar Batasunean. Elikagaiei buruzko legediaren, elikagaien higienearen eta kontrol ofizialen printzipio eta eskakizun orokorrak.

24.– RASFF - Elikagaien gaineko alerten sarea. Kudeaketa-sistema.

25.– Elikakatearen kontrol ofiziala. Kontrol ofizialeko plan nazionala. Euskadiko ikuskaritzak eta auditoriak. AKKPA/HACCP estandarra.

26.– Elikagai-establezimenduen errolda eta erregistroa.  Establezimenduen erregistro autonomikoa eta orokorra (REACAV eta RGSEAA).

27.– Giza kontsumorako ura. Kontsumorako uraren hornidura eta kalitatea kontrolatzeko irizpide teknikoak eta sanitarioak. Euskadiko kontsumo-urak kontrolatu eta zaintzeko sarea.

28.– Legionellosia. Prebentzioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia.

29.– Igerilekuen eta bainuguneen zaintza sanitarioa eta kontrola. Aplikatzekoa den araudia.

30.– Biozidak. Merkaturatze- eta erabilera-motak eta -baldintzak; 528/2012 Erregelamendua. Establezimendu eta zerbitzu bioziden erregistro ofiziala (ROESB).