Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Meatzeetako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 1
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
- Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Meatze Ingeniaritzako teknikarien kidego, eskala edo kategorietan edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatze Ingeniaritzaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatze Ingeniaritzaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat
b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):
b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:
051101 Biologia
052101 Ingurumen-zientziak
053301 Fisika
053203 Geologia
071201 Ingurumen-ingeniaritza
053101 Kimika
081103 Nekazaritzako, nekazaritza eta abeltzaintzako eta landa-inguruneko ingeniaritza
081102 Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaietako ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza
082101 Baso- eta mendi-ingeniaritza
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatze Ingeniaritzako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
- Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Euskara jakitea.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Meatzeen antolamenduaren arloko legeria.
– Meatzeen Legea:
22/1973 Legea, uztailaren 21ekoa, Meatzeena.
– Meatzeen Legearen aldaketa, baliabide mineral energetikoei arreta berezia eskainiz:
– 54/1980 Legea, azaroaren 5ekoa, Meatzeen Legea aldatzen duena, baliabide mineral energetikoei arreta berezia eskainiz.
– Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorra:
2857/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
– Meatzeen Legearen A) atala konfiguratzeko balorazio-irizpideak:
107/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, Meatzeen Legearen A) atala konfiguratzeko balorazio-irizpideak finkatzen dituena.
2.– Urei eta ur mineral eta termalen aprobetxamenduari buruzko legeria osagarria.
– Ur mineral medizinalen iturburuak ustiatzeari buruzko estatutua:
1928ko apirilaren 25eko Errege Lege Dekretua, ur mineral medizinalen iturburuak ustiatzeari buruzko Estatutua onartzen duena.
– Gizakiek kontsumitzeko ontziratutako ur mineral naturalak merkaturatzea:
1798/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, gizakiek kontsumitzeko ontziratutako ur mineral naturalen eta iturburuko uren ustiapena eta merkaturatzea arautzen dituena.
3.– Meatzaritzan aplikatu beharreko industria-legeria
– Industriari buruzko Legea:
21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.
– Industria Erregistro Integratuaren Erregelamendua:
559/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, Industria Erregistro Integratuaren Erregelamendua onartzen duena.
– Makinak merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea:
1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena.
4.– Meatzeen segurtasunaren arloko legeria.
– Langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak:
1389/1997 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, meatze-jardueretako langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak onartzen dituena.
– Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra eta hura osatzen duten Jarraibide Tekniko Osagarriak eta Garapeneko Zehaztapen Teknikoak:
863/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
– Meatzarien Estatutuaren arau osagarriak:
1986ko martxoaren 19ko Agindua, zeinaren bidez arau osagarriak ezartzen baitira Meatzarien Estatutua onartu zuen abenduaren 21eko 3255/1983 Errege Dekretua garatu eta betearazteko, segurtasun- eta higiene-arloan.
– Erauzketa-industriaren segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuaren gutxieneko edukia eta egitura:
ITC/101/2006 Agindua, urtarrilaren 23koa, erauzketa-industriarako segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuaren gutxieneko edukia eta egitura arautzen dituena.
– Atmosfera leherkorretan erabiltzeko babes-sistemei eskatu beharreko segurtasuna eta osasuna:
144/2016 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, potentzialki leherkorrak diren atmosferetan erabiltzeko, babes-aparatu eta -sistemei eskatu beharreko oinarrizko osasun- eta segurtasun-baldintzak ezartzen dituena eta martxoaren 5eko 455/2012 Errege Dekretua aldatzen duena –errege dekretu horrek zerbitzuguneetan motordun ibilgailuak gasolinaz hornitzeko orduan atmosferara botatzen diren lurrunen kopurua gutxitzeko neurriak ezartzen ditu–.
– Meatzaritzako eta Metalurgiako Poliziaren Erregelamendua:
1934ko abuztuaren 23ko Dekretua (zuzendua), Meatzaritzako eta Metalurgiako Poliziaren Erregelamendua onartzen duena.
5.– Meatzaritzan aplikatu beharreko laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeria orokorra.
– Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea:
31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
– Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua:
39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena.
– Lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak:
486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.
– Lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak:
1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipamenduak erabiltzerakoan, segurtasunari eta osasunari dagokienez, bete behar dituzten gutxieneko xedapenak finkatu dituena.
– Eraikuntza-lanetako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak:
1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-lanetarako segurtasun- eta osasun-arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.
– Aldi baterako laneko enpresen alorreko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak:
216/1999 Errege Dekretua, otsailaren 5ekoa, aldi baterako laneko enpresen alorreko segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
– Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikuluaren garapena:
171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena enpresa-jardueren koordinazioaren arloan.
– Langileak babestea bibrazio mekanikoen eraginpean egoteagatik eratorritako arriskuetatik:
1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, bibrazio mekanikoen eraginpean egoteagatik eratorritako edo erator daitezkeen arriskuen aurrean dauden langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.
– Laneko atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileak babestea:
681/2003 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, lantokiko atmosfera leherkorren ondorioz sortzen diren arriskuen eraginpean dauden langileen osasun-babesari eta segurtasunari buruzkoa.
– Langileak arrisku elektrikotik babestea:
614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, arrisku elektrikoaren aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
– Langileak eremu elektromagnetikoetatik babestea:
299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, langileen osasuna eta segurtasuna eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteari buruzkoa.
– Amiantoarekiko esposizioaren arriskua dakarten lanetarako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak:
396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoarekiko esposizioaren arriskua dakarten lanei aplikatu behar zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.
– Autobabeserako Oinarrizko Araua:
393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi-egoerak sor ditzaketen jarduerak egiten dituzten zentro, establezimendu eta egoitzen autobabeseko oinarrizko araua onartzen duena.
6.– Meatzaritzaren sektoreko lanaren eta gizarte-segurantzaren zuzenbide espezifikoa.
– Meatzarien Estatutua, hura osatzen duten garapen-arau osagarriak eta bat datozen errege-dekretuak:
3255/1983 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Meatzarien Estatutua onartzen duena.
– Hogeita bat urtetik beherakoen azterketa medikoa meategietan lurpeko lanak egiteko:
1973ko urtarrilaren 19ko Agindua, hogeita bat urtetik beherakoek meategietan lurpeko lanak egiteko duten gaitasunaren azterketa medikoari buruzkoa.
– Lanaldi bereziak eta horien aldaketak:
1561/1995 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, lanaldi bereziei buruzkoa.
7.– Lehergaien arloko legeria.
– Lehergaien Erregelamendua:
130/2017 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, Lehergaien Erregelamendua onartzen duena.
8.– Meatzaritzan aplikatu beharreko ingurumen-legeria eta metodologia.
– Erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzea eta eraginpeko espazioa birgaitzea:
975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzkoa, eta haren aldaketak.
– Euskadiko ingurumen-legea:
10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
– Ingurumen-ebaluazioari buruzko legea:
21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.
– Parke Nazionalen legea:
30/2014 Legea, abenduaren 3koa, Parke Nazionalena.
– Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko Legea:
42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.
– Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legea:
26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen-erantzukizunari buruzkoa.
– Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legea partzialki garatzeko erregelamendua:
2090/2008 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea partzialki garatzeko erregelamendua onartzen duena.
– Airearen kalitateari eta atmosfera babesteari buruzko Legea:
34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosfera babesteari buruzkoa.
– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa:
100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena.
– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina:
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
– Substantzia arriskutsuekin izan daitezkeen arriskuak kontrolatzeko neurriak:
840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena.
– Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea:
7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinena eta Lurzoru Kutsatuena, Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko.
– Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea:
7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinena eta Lurzoru Kutsatuena, Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko.
208/2022 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Hondakinen Arloko Finantza Bermeei buruzkoa.
9.– Meatzaritza-jarduera mugatzen duen sektore-legeria konkurrentea.
– Kostaldeei buruzko Legea:
22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeei buruzkoa.
– Kostaldeen Erregelamendu Orokorra:
876/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duena.
– Uren Legearen testu bategina:
1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena.
– Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua:
849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia onartzen duena, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atarikoa eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak garatzekoa.
– Mendien Erregelamendua:
485/1962 Dekretua, otsailaren 22koa, Mendien Erregelamendua onartzen duena.
– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legea:
34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa.
– Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamendua:
2362/1976 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen –1974ko ekainaren 27koa– Erregelamendua onartzen duena.
– Karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko legea:
40/2010 Legea, abenduaren 29koa, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzkoa.
– Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea:
7/2021 Legea, maiatzaren 20koa, Klima Aldaketarena eta Trantsizio Energetikoarena.
10.– Meatzaritzako kartografiaren arloko legeria.
– Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa:
1071/2007 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duena.
– Hazkundea, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurrien legea:
18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkundea, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena.
– Sistema geodesikoaren aldaketak eragindako meatzaritza-eskubideak eta hidrokarburoen jabari publikoaren eskubideak kudeatzea:
294/2016 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, Erreferentziako sistema geodesikoaren aldaketak eragindako meatzaritza-eskubideak eta hidrokarburoen jabari publikoaren eskubideak kudeatzeko prozedura ezartzen duena.
– Espainian dauden informazio geografikoko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzko legea:
14/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, Espainian dauden informazio geografikoko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoa.
11.– Meatzaritzan aplikatu beharreko nahitaezko desjabetzearen arloko legeria.
– Nahitaezko desjabetzeari buruzko legea:
1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa.
– Lurzoruari buruzko Legearen Balorazioen Erregelamendua.
1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legeko Balorazioen Erregelamendua onartzen duena.
12.– Meatzaritza sustatzeari buruzko legeria.
– Meatzaritza Sustatzeko Legea:
6/1977 Legea, urtarrilaren 4koa, Meatzaritza Sustatzeko dena.
– Sozietateen gaineko zerga. IX. kapitulua, Meatzaritzaren zerga-araubideari buruzkoa:
43/1995 Legea, abenduaren 27koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
– Meatzaritza Sustatzeko Legearen II. kapituluko III. tituluaren garapena:
1167/1978 Errege Dekretua, maiatzaren 2koa, Meatzaritza Sustatzeko urtarrilaren 4ko 6/1977 Legearen II. kapituluko III. titulua garatzen duena.
– Lehentasunezkotzat jotzen diren lehengai mineralak eta horiekin lotutako jarduerak.
Uztailaren 5eko 647/2002 Errege Dekretua, lehentasunezkotzat jotzen diren lehengai mineralak eta horiekin lotutako jarduerak finkatzen dituena, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 43/1995 Legean jasotakoaren ondorioetarako.
13.– Meatzaritzaren sektoreko nahitaezko ikus-onespenari eta elkargo profesionalei buruzko arauak.
– Elkargoaren nahitaezko ikus-onespena:
1000/2010 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, elkargoaren nahitaezko ikus-onespenari buruzkoa.
– Meatzeetako Ingeniari Teknikoen eta Meatzeetako Fakultatiboen eta Perituen Elkargo Ofizialen Estatutuak:
1001/2003 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira Meatzeetako Ingeniari Teknikoen eta Meatzeetako Fakultatiboen eta Perituen Elkargo Ofizialen Estatutu Orokorrak eta haien Kontseilu Nagusiarenak.
– Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen eta haien Kontseilu Gorenaren estatutu orokorrak:
1278/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen eta haien Kontseilu Gorenaren estatutu orokorrak onartzen dituena.
14.– Meatzaritzan aplikatu beharreko teknika espezifikoak.
– Urteko meatzaritza-estatistika nazionala: aipamen berezia Euskadiko meatze-sektoreen egungo egoerari eta egiturari.
– Euskadiko geologia eta hidrogeologia.
– Meatokiak: kontzeptua, sailkapena, tipologia, prospekzioa eta ikerketa.
– Harri industrialak: kontzeptua, sailkapena, tipologia, erabilerak.
– Meatze-proiektua: kontzeptua, ezaugarri bereziak, garapen-faseak, meatze-ustiapenen dimentsionamendua, bideragarritasun-azterlanak, ebaluazio ekonomikoa.
– Meatze-jarduerek ukitutako espazioa lehengoratzeko finantza-bermeak kalkulatzeko metodologia.
– Tunelen proiektua: geometria, geologia eta geoteknia, indusketa-, euste- eta estaldura-sistemak, instalazioak (iragazgaiztea, drainatzea, estaldura, zerbitzu-sareak, argiztapena, aireztapena, segurtasun- eta kontrol-instalazioak, instalazio eta zerbitzu osagarriak), auskultazioa eta kontrol geoteknikoa, segurtasun-neurriak.
– Leherketen diseinua bankuan: tipologia, lehergailuak, detonagailuak, esplosoreak, aldagaiak eta parametroak, diseinua, segurtasun-neurriak, bibrazioak eta aire-uhina.
– Leherketen diseinua tuneletan: tipologia, lehergailuak, detonagailuak, esplosoreak, aldagaiak eta parametroak, diseinua, segurtasun-neurriak, bibrazioak eta aire-uhina.
– Meatze-ustiapenen teknologia: arrankatzeko, zulatzeko, kargatzeko eta garraiatzeko makineria eta makina osagarriak; birrintzea eta ehotzea; garbitzea eta sailkatzea; biltegiratzea eta manipulatzea; drainatzea; sare eta instalazio elektrikoa; hautsa eta zarata kontrolatzea eta prebenitzea; segurtasun-neurriak.
– Zundaketak: kontzeptua, sailkapena, zulaketa-metodoak, egonkortze-metodoak, neurketak eta kontrola, segurtasun-neurriak. Ezaugarri eta metodologia zehatzak ura, petrolioa eta gasa biltzeko zundaketetarako, meatze-ikerketetarako, geoteknikoetarako, mineralak in situ erauzteko eta lurpeko barrunbeak aprobetxatzeko, geotermikoetarako, lursailak sendotzeko eta hondakinak ezabatzeko injekziorako.