Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Laborategiko Eskala. Berezia (Oposizio-Lehiaketa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Laborategiko Eskala. Berezia (Oposizio-Lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Laborategiko Eskala.
Plaza-kopurua:
10
Plaza-banaketa:

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 8

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 31 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo ingeniaritza-tituluak:

051101 Biologia
051201 Biokimika
052101 Ingurumen-zientziak
053101 Kimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
091601 Farmazia
091301 Erizaintza
071101 Industria Kimikaren Ingeniaritza
091201 Medikuntza
051202 Bioteknologia

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak: kimika.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

– Analisi klinikoetako espezialistaren titulua.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

– Biokimika klinikoko espezialistaren titulua.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Laborategiko teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatze Ingeniaritzaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatze Ingeniaritzaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma edo ingeniaritza teknikoa):

051101 Biologia
051201 Biokimika
052101 Ingurumen-zientziak
053101 Kimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
091601 Farmazia
091301 Erizaintza
071101 Industria kimikaren ingeniaritza
091201 Medikuntza
051202 Bioteknologia

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

091401 Ingeniaritza biomedikoa eta osasunekoa
051901 Biomedikuntza
084101 Albaitaritza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionario –Laborategiko fakultatibo espezialista– izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) ) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
-  Microsoft Access 2010
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 616 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

I.– LABORATEGIKO KALITATEA BERMATZEA.
1.– Laborategiak akreditatzeko aplikatutako gaitasun teknikoko arauak: UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 araua: Eskakizun orokorrak. Egiturari buruzko eskakizunak. Baliabideei buruzko eskakizunak. Prozesuei buruzko eskakizunak. Kudeaketa-sistemaren betekizunak. UNE-EN ISO 15189:2013 araua: Kudeaketaren eskakizunak. Eskakizun teknikoak. Akreditatzeko prozedura. Akreditazioaren irismena. Irismen malgua. ENAC NT 18 eta NT 19 dokumentuen aplikazioa.
2.− Ekipoak kalibratzea eta egiaztatzea. Laborategi kimiko eta mikrobiologikoetako trazabilitatea. Trazabilitate metrologikoa. Funtsezko kontzeptuak. Kalibrazio-jardueretako errorea eta ziurgabetasuna. Tolerantzia eta onarpen-irizpideak. Balantzak, material bolumetrikoa eta tenperatura-neurgailuak kalibratzea. Tenperatura kontrolatuko ekipoak ezaugarritzea.
3.– Metodo kimikoen ziurgabetasuna egiaztatu, balidatu eta zenbatestea: Metodo kimikoak egiaztatu eta balidatzeko ebaluatu behar diren parametroak. Saiakuntza kimikoetarako metodoen emaitzen ziurgabetasuna zenbatestea eta aurreikusitako erabilerara egokitzea. Ziurgabetasuna zenbatesteko kalkulu-sistematikak. Emaitzak eta ziurgabetasuna adieraztea.
4.– Saiakuntza kimikoetako emaitzen kalitatea bermatzea. Laborategietako erreferentziazko materialak, kontzeptua, motak, ezaugarriak eta erabilerak. Balioa bermatzea. Saiakuntza kimikoen kalitatea ebaluatzeko oinarrizko parametroak. Joerak ebaluatzeko sistematikak. Kontrol-grafikoak. Interkonparazio-ariketak: Motak, hautaketa eta emaitzen ebaluazioa.
5.– Aldez aurretik balidatutako ordezko metodo mikrobiologikoak edo metodo normalizatuak egiaztatzea: Detekzio-muga metodo kualitatiboetan. Zenbaketa-metodoen ziurgabetasuna berreskuratu, zehaztu eta zenbatestea.
6.– Mikrobiologiako emaitzen kalitatea bermatzea. Anduiak eta erreferentziazko materialak. Kalitatearen ebaluazioa: kalitate-kontrolaren sistematika: Barne-kontrola, metodo kuantitatiboetarako kontrol-grafikoak. Emaitzak onartzeko irizpideak. Interkonparazio-ariketak: Motak, hautaketa eta emaitzen ebaluazioa.
7.– Analisi klinikoetako emaitzen kalitatea bermatzea. Analitiken aurreko, analitiketan zeharreko eta analitiken osteko prozesuen kalitate-kontrola. Kontuan hartu beharreko parametroak. Kalitatearen adierazleak. Laborategien arteko konparazioak. Kalitatearen kanpo-ebaluaziorako programak, jardunaren ebaluazioa.
8.– Jaioberrietan gaixotasun endokrino-metabolikoak bahetzeko programa baten kalitatea. Helburuak eta kalitate-eskakizunak. Baimen informatua eta baimen ez informatua. Laginen kudeaketa, analisiak eta emaitzen jakinarazpena. Hondar-laginak zaindu, biltegiratu eta maneiatzeko protokoloak.

II.– KIMIKA ETA BIOKIMIKA KLINIKOKO LABORATEGIKO BERARIAZKO TEKNIKAK
9.– Metodo bolumetrikoak: azido-oinarria, erredoxa, konplexumetria. Metodo elektrokimikoak. pH, konduktimetria, elektrodo selektiboak. Elikagai-, ingurumen- eta klinika-laginak analizatzeko oinarriak, motak eta aplikazioak.
10.– Metodo optikoak: turbidimetria, espektrofotometria UV-VIS eta infragorria. Oinarriak. Ekipoen oinarrizko osagaiak. Kalibrazioa eta kuantifikazio-metodoak. Teknika horiek elikagai-, ingurumen- eta klinika-laginen analisietan aplikatzea.
11.– Metalak zehazteko teknika instrumentalak. Oinarria. Ekipoen oinarrizko osagaiak. Detekzio-sistemak. Kalibrazioa eta kuantifikazio-metodoak. Teknika horiek elikagai-, ingurumen- eta klinika-laginen analisietan aplikatzea.
12.– Metodo kromatografikoak: Gasen kromatografia eta likidoen kromatografia. Oinarriak, motak. Detektagailuak; MS, MS/MS, QTOF akoplamenduak. Teknika horiek elikagai-, ingurumen- eta klinika-laginen analisietan aplikatzea.
13.– Immunoanalisi-teknikak: Elikagai-, ingurumen- eta klinika-laginak analizatzeko oinarriak, motak eta aplikazioak.
14.– Kimika klinikoan eta jaioberrien baheketan aplikatutako teknika analitikoak. Osasun publikoan interesa duten biomarkatzaileak eta abusu-drogak zehazteko aplikatutako tekniken oinarria. Jaioberrietan hauek bahetzeko teknika aplikatuen oinarria: Gaixotasun metabolikoak, sortzetiko hipotiroidismoa, fibrosi kistikoa eta zelula faltziformeen anemia. Erabaki-balioak ezartzeko sistematika.

III.– MIKROBIOLOGIAKO BERARIAZKO TEKNIKAK
15.– Kultibo-inguruneak. Kultibo-inguruneen motak, prestakuntza, kontserbazioa, eta errendimendu-saiakuntzak.
16.– Ura eta elikagaiak aztertzeko mikrobiologia-kultiboen bidezko teknika analitikoak: Mintzeko iragazketa, plakako zenbaketa, zenbakirik probableena. Presentzia/Absentzia. Emaitzak adieraztea.
17.– Biologia molekularreko teknikak. PCR proba eta denbora errealeko PCR proba. Ur eta elikagaietako mikroorganismo patogenoak identifikatzeko oinarriak eta aplikazioa.
18.– Ur eta elikagaien analisi mikrobiologikoa. Laginak garraiatu eta kontserbatzea. Laginak analisietarako prestatzea. Homogeneizazioa.
19.– Mikroorganismoen adierazleak. Kontzeptua eta interpretazioa, ur eta elikagaien analisietan agertuz gero. Ur eta elikagaietako mikroorganismoen adierazle nagusiak zehazteko teknikak: Koliformeak, escherichia coli, hesteetako enterokokoak, Clostridium perfringens. Aerobioak. Enterobakterioak.
20.– Ur eta elikagaien bidez transmititutako mikroorganismo patogenoak. Detektatzeko eta identifikatzeko kultibo- eta molekula-teknikak. Salmonella spp. Listeria monocytogenes. Campylobacter spp. Legionella pneumophila.