Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala
Plaza-kopurua:
2
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 3

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 2 MB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Aholkatzea eta kontsultei erantzutea
  • Obrak gidatzea, gainbegiratzea eta ikuskatzea
  • Azterlanak, txostenak, planak eta proiektu teknikoak prestatzea
  • Instalazioak, etxebizitzak, ondare kultural eta arkeologikoa eta lurralde-anto-lamendua ikuskatzea
  • Bai eta Arkitekto lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Betekizun hau lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:


a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Arkitekturako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:


a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arkitektura aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

- EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arkitektura aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
- Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta ingeniaritza), gehienez 10 puntu izan arte:

073201 Arquitektura teknikoa (PDF, 199 KB)
073102 Ingeniaritza geomatikoa, topografia eta kartografia (PDF, 191 KB)
073103 Hirigintza eta paisajismoa (PDF, 188 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazioko Goi-mailako Kidegoko arkitekto karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Ingeniaritza geomatikoa, topografia eta kartografia

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Administrazio Publiko eta Instituzionalaren egitura eta antolaketa. Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru-organoen arteko harremanak. (27/1983 Legea).
2.– Administrazio-kontratazioa: Administrazio publikoen kontratuak. (9/2017 Legea).
3.– 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa (LAL). Tresnak; lurralde-antolamendua kontrolatzeko jarduera publikoak; koordinazioa eta aholkularitza.
4.– (LAL). Lurralde Antolamendurako Gidalerroak (LAG): Eginkizunak, zehaztapenak, dokumentazioa, izapideak.
5.– (LAL). 1997ko LAG dokumentua: Lurralde-eredua, ingurune fisikoa, bizitegi-kuantifikazioa. 2019ko LAG dokumentua: Azpiegitura berdea, hiri-habitata, zeharkako gaiak. (28/1997 eta 128/2019 Dekretuak).
6.– (LAL). Lurralde-plan partzialak: Zehaztapenak, izapideak. Jarduera eta ekarpen kontzeptualak: Ingurune fisikoa, hiri-kokalekuak.
7.– (LAL). Lurralde-plan sektorialak. Izapideak. LPS motak. Jarduera eta ekarpen kontzeptualak.
8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea. Eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea. (157/2008 Dekretua).
9.– Lurralde Politikako Aholku Batzordea. Eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea. (7/2008 eta 170/2014 Dekretuak).
10.– 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena Herritarrek Konstituzioko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzak.
11.– 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua. Lurzoruaren Araubidearen Oinarriak. Eraikinen Ebaluazio Txostena. Balioespenak. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa.
12.– 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. (LHL). Lurzoruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea.
13.– LHL. Hirigintza-antolamendua. Hirigintza antolamenduaren planak eta gainerako tresnak.
14.– LHL. Hirigintzako estandarrak. Espazio Libreen Sistema Orokorra. Eraikigarritasuna. Zuzkidura publikoen tokiko sistemak. Aparkalekuak. Landaredia. (123/2012 Dekretua).
15.– LHL. Hirigintzako estandarrak. Zuzkidura-bizitokiak. Babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzak.
16.– LHL. Plangintza- eta hirigintza-antolamenduaren gainerako tresnak izapidetzea eta onartzea. Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapideekin integratzea. (46/2020 Dekretua).
17.– LHL. Hirigintzako esku-hartzea, lurzoruaren merkatuan. Lurzoru-ondare publikoak.
18.– LHL. Hirigintza-antolamendua egikaritzea. Jarduketa bakartuak, zuzkidura-jarduketak eta integratuak. Urbanizatzeko jarduketa-programak. Jarduketa-sistemak.
19.– Eraikinak birgaitzea, berroneratzea eta hiri-berrikuntza. (317/2002 Dekretua).
20.– Etxebizitzaren alorreko araudia. Babes ofizialeko etxebizitzen araudia. BOEak diseinatzeko ordenantzak. (3/2015 Legea. 39/2008 Dekretua. 2009ko otsailaren 12ko Agindua).
21.– 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena. Babes-eredua; deklarazio-prozedura; Euskal Kultura Ondarearen Erregistroa; ondarea babesteko araubide erkidea eta espezifikoa; ondare arkeologiko eta paleontologikoa. 234/1996 Dekretua, balizko arkeologiaguneei buruzkoa.
22.– Errepideei buruzko legeria orokorra eta foru-araudia, babes-eremuak. Trenbideak, LPS EAEko Trenbide-sare Berria.
23.– Uren legedia. Zortasun-eremua, uren polizia-eremua. Ibaien eta Erreken Lurralde-plan sektoriala (1/2001 LED; 415/1998, 455/1999, 449/2013 Dekretuak).
24.– Kostaldeei buruzko legedia. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren babesa. Itsasertzari buruzko Lurralde-plan Sektoriala (22/1988 Legea, 43/2007 Dekretua).
25.– Paisaiaren antolamendua eta babesa. Paisaiaren Europako Hitzarmena. Paisaia antolatzeko eta babesteko araudia eta figurak. (90/2014 Dekretua).
26.– Informazio geografikoko sistemak Lurralde Antolamenduan, Hirigintzan eta Ingurumenean. (UDALPLAN, Lurraldeko Jasangarritasun Adierazleak, etab.). GEOEUSKADI Datu Espazialen Azpiegiturak (DEA).
27.– Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legea. (38/1999 Legea).
28.– Oinarrizko araudi teknikoa. Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) eta haren oinarrizko dokumentuak (OD): DB-HE: Energia aurreztea; DB-HS: Osasungarritasuna; DB-HR: Zarataren aurkako babesa; DB-SE: Egiturazko segurtasuna; DB-SI: Suteetarako segurtasuna; DB-SUA Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna. (2006ko martxoaren 28ko BOE).
29.– EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. (117/2018 Dekretua).
30.– Irisgarritasuna: 20/1997 Legea, Irisgarritasuna sustatzekoa; 68/2000 Dekretua, Irisgarritasunari buruzko baldintza teknikoei buruzkoa.