Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala
Plaza-kopurua:
67
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 65

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 16
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 45
3. hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 2

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 27 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Aholkatzea eta kontsultei erantzutea
  • Administrazioaren aurrekontuak eta kontabilitatea prestatzea
  • Jarduera ekonomikoak koordinatzea, kudeatzea, auditatzea, ikuskatzea eta gainbegiratzea
  • Eduki ekonomikoko txostenak, azterlanak, hitzarmenak, planak eta programak prestatzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda (maiatzaren 23ko EHAAn argitaratua).

    Hizkuntza eskakizuna:

    Deialdi honetako lanpostuetan, 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

    Beste baldintza batzuk:
    1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
      Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
      Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
    2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
    3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
    4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
    5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
    6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
    7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
    8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
    9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

    Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    • B gidabaimena
      Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
    • B1 mailako ingelesa edo frantsesa
      Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
    • B1 mailako ingelesa
      Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
    • 3 urteko esperientzia kontuen auditoretzak egiten, auditoretza-enpresa batean edo administrazio publikoetako barne-kontroleko organoetan, edo Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda egotea
      Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

    Oharrak:

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez lor daitekeen puntuazioa, euskarari merezimendu gisa dagokion balorazioa kenduta, 100 puntukoa da, eta baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

    a) Esperientzia orokorra

    Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Ekonomia eta Enpresako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
    Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,056 puntu emango dira, gehienez ere 15 puntu izan arte.
    Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    b) Esperientzia espezifikoa

    Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
    Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
    Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 45 puntu izan arte:

    b.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

    - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
    - Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia eta Ekonomiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
    - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
    - Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

    Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,170 puntu emango dira, gehienez ere 45 puntu izan arte.
    Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    b.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da:

    i) 0,084 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 15 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik

    - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
    - Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia eta Ekonomiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
    - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
    - Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

    ii) Horrez gain, 0,166 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 30 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira

    b.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    c) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

    c.1) Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez)

    - 10 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

    041301. Administrazioa eta Enpresa (PDF, 543 KB)
    031101. Ekonomia (PDF, 1 KB)
    041201. Finantza eta Aktuariotza (PDF, 1 KB)
    041202. Finantzak eta Kontabilitatea (PDF, 1 KB)

    - 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

    041601. Merkataritza (PDF, 187 KB)
    041401. Marketina (PDF, 200 KB)
    031202. Nazioarteko harremanak (PDF, 385 KB)

    7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.
    Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

    c.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziadun karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 24 puntu emango dira

    - Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
    - Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa)

    d) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

    - Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
    - Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
    - Internet oinarrizkoa.
    - Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
    - Microsoft Outlook XP/2003/2010.
    - Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
    - Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
    - Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
    - Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
    - Internet aurreratua.

    Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
    Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    e) Hizkuntzak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

    - C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
    - B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
    - B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

    f) Euskara jakitea. Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

    - 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
    - 2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
    - 3. hizkuntza-eskakizuna: 13 puntu.

    Onartzea
    Elektronikoa:

    Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

    Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

    Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

     

    Aurrez aurrekoa:

    Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

    • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
    • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
    • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

     Hitzordua eskatzeko: