Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala
Plaza-kopurua:
18
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 31

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 8
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 21
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 2 MB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:
  • Aholkatzea eta kontsultei erantzutea
  • Administrazioaren aurrekontuak eta kontabilitatea prestatzea
  • Jarduera ekonomikoak koordinatzea, kudeatzea, auditatzea, ikuskatzea eta gainbegiratzea
  • Eduki ekonomikoko txostenak, azterlanak, hitzarmenak, planak eta programak prestatzea.
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda (maiatzaren 23ko EHAAn argitaratua).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
  • B1 mailako ingelesa edo frantsesa
    Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
  • B1 mailako ingelesa
    Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
  • 3 urteko esperientzia kontuen auditoretzak egiten, auditoretza-enpresa batean edo administrazio publikoetako barne-kontroleko organoetan, edo Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda egotea
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.


  • Lehiaketa-fasea

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa. Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Ekonomia eta Enpresako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia eta Ekonomiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
- Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da:

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia eta Ekonomiako lizentziaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
- Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez)

- 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

041301. Administrazioa eta Enpresa (PDF, 543 KB)
031101. Ekonomia (PDF, 1 KB)
041201. Finantza eta Aktuariotza (PDF, 1 KB)
041202. Finantzak eta Kontabilitatea (PDF, 1 KB)

- 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

041601. Merkataritza (PDF, 187 KB)
041401. Marketina (PDF, 200 KB)
031202. Nazioarteko harremanak (PDF, 385 KB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziadun karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira

- Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
- Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa)

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.


  • Euskara jakitea

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– Euskal ekonomiaren egoeraren araberako analisia. Tasen bidezko analisia. Denbora-serieen urtarokotasun eza. Adierazle nagusiak, honako hauenak: jarduera, eskaera, prezioak eta soldatak, lan-merkatua, kanpoko sektorea, sektore publikoa eta sistema finantzarioa.
2.– Finantza-egoeren analisia. Errentagarritasunaren analisia. Ekonomia- eta finantza-errentagarritasuna. Lokagunea. Errentagarritasun-ratioak. Enpresaren finantza-egoerak. Finantza-egoeraren analisia: kaudimena eta likidezia. Maniobra-funtsa eta lan-kapitala.
3.– Euskal ekonomiaren hazkundearen analisia. Solow eredua. Cobb-Douglas-en produkzio-funtzioa. Faktoreen hazkundea eta faktoreen produktibitate osoa (PTF). Hazkunde-ahalmenaren esanahia. Output Gap edo produkzio-tartearen zehaztapena.
4.– Auditoretza. Auditoretzaren Legea. Oinarrizko kontzeptuak. Metodologia. Txostenak eta iritziak. Sektore publikoaren auditoretzako printzipioak eta arauak.
5.– Kontabilitatearen kontzeptua. Funtzioa eta helburua. Kontabilitate Plan Orokorra. Oro har onartzen diren kontabilitate-printzipioak. Balantzea. Egitura eta ondare-masak. Emaitzen kontua. Egitura eta prestatzeko arauak.
6.– Kontabilitate publikoa. Kontabilitate Publikoko Plana. Aurrekontu-kontabilitatea eta ondare-kontabilitatea. Aurrekontuaren emaitza eta diruzaintzako gerakina. Emaitza KSEren arabera (finantzaketa-gaitasuna/beharra).
7.– Lehiakortasunaren analisia, produktibitate-adierazleen bidez (lan-kostu unitario nominalak eta errealak). Euskal ekonomian eta Europako herrialdeetan izan duen bilakaeraren konparazioa.
8.– Euskal ekonomiaren kanpo-merkataritza. Fluxuak, Estatuarekin eta nazioartearekin. EAEko nazioarteko merkataritzaren jatorria, destinoa eta espezializazioa; herrialde nagusiak, arloak, produktu-multzoak eta haien maila teknologikoa.
9.– Euskal Administrazioaren jarduera ekonomikoaren kontrola: Araudi erregulatzailea: 14/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzkoa. Xedea eta printzipio orokorrak. Kontabilitatea eta kontabilitate-kontrola. Kontrol kontu-hartzailea eta haren helburua. Kontrol kontu-hartzaile motak: ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrola, ekonomia- eta zerga-kontrola, ekonomia- eta arau-kontrola, ekonomia- eta administrazio-kontrola. Herri Kontuen Euskal Epaitegia (1/1988 Legea).
10.– Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak. Modalitateak. Gizarte-aurreikuspeneko planak. Modalitateak. Bazkideak eta onuradunak. Kontingentziak eta prestazioak. Araubide ekonomikoa.
11.– Autonomia Estatutua, Ekonomia Ituna eta Lurralde Historikoen Legea. Lege horietan ezarrita dauden ekonomia arloko eskumenak eta erregulazio finantzarioa. Euskadiko Administrazio Publikoa: erakundeen antolakuntza-eredua.
12.– Enpresa txiki eta ertainen finantzaketa. Estatu-laguntzen araudia. Minimis erregelamendua. Kategorien araberako salbuespen-erregelamendua (2. eta 3. atalak). Ezaugarri orokorrak.
13.– Estatistika-iturriak, Euskal ekonomia analizatzeko. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen egiturazko eta egoeraren araberako estatistika nagusiak. INE Estatistikako Institutu Nazionalaren estatistika nagusiak euskal ekonomiarako. EUROSTAT bidezko nazioarteko konparazioak.
14.– Sektore publikoaren jarduera ekonomikoa. Euskal sektore publikoaren egoeraren araberako egokitzapena eta ekonomian duen inpaktua. Egonkortzaile automatikoak. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Estatuko araudia eta hark Euskal Autonomia Erkidegoan duen inplikazioa. Zikloari egokitutako aurrekontu-saldoak eta zor publikoaren jasangarritasunaren analisia.
15.– Euskal ekonomia Estatuaren testuinguruan eta Europako Ekonomia eta Diru Batasunaren testuinguruan. EAEko barne-produktu gordinaren egitura eta bilakaera. Eskaria, espezializazio sektoriala eta banaketa funtzionala.
16.– Enpresaren finantza-egitura. Norberaren eta besteren finantzaketa-iturriak. Autofinantzaketa. Cash-flowa. Inbertsio-planak eta -proiektuak. Erabakitzeko eta lehenesteko irizpideak. Jatorrizko estatuaren kontzeptua eta funtsen aplikazioa.
17.– Produkzio-funtzioa. Kurba isokuantak eta isokostuak. Produkzio homogeneoaren funtzioa. Errendimendu beherakorren legea.
18.– Finantza-funtzioa. Finantzaketa propioa eta kanpo-finantzaketa. Autofinantzaketa. Baliabideak lortzea. Finantza-eragiketak: kreditua, leasinga, arrisku-kapitala, etab. Finantza-palankaren efektua. Kapital-eragiketak.
19.– Euskadiko Ogasun Nagusia (I): Araudi erregulatzailea: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testu bategina). Printzipio orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak eta aurrekontu orokorrei buruzko legeak. Erakundeen antolamendua. Eskumenen araubidea. Eskubideak eta betebeharrak. Eskubideen babesa.
20.– Estatuaren esku-hartzea ekonomian: justifikazioa eta funtzioak. Bitartekoak eta tresnak.
21.– Diru-politika eta haren instrumentalizazioa. Europako Banku Zentralaren kasua. Diru-politikaren eragiketa ez-konbentzionalak.
22.– Euskal Autonomia Erkidegoko finantzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen 8/1996 Legea. Euskadiko Diruzaintza Nagusiaren araubidea. Euskal Autonomia Erkidegoaren zorpetze-araubidea. Bermeak emateko araubidea.
23.– 4/2021 Legea, Baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa. Banatu beharreko baliabideak zehaztea. Banaketa bertikalaren eredua. Banaketa horizontalaren eredua. Egokitzapenerako funts orokorra. Toki-entitateen partaidetza tributu itunduetan.
24.– 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. Administrazio publikoen kontratuen bigarren liburua. I. titulua. Xedapen orokorrak.
25.– 2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Printzipio orokorrak. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Prebentzio-, zuzenketa- eta hertsapen-neurriak. Gardentasuna.
26.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak: Araudi erregulatzailea: 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu- araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. Xedapen orokorrak, edukia eta egitura. Prestatzeko prozedura. Aldatzeko araubidea.
27.– Oinarrizko magnitude makroekonomikoak: Nazio-produktua. Kontsumoa eta inbertsioa. Nazio-gastua. Nazio-produktu gordina eta nazio-produktu garbia. Nazio-errenta. Errenta baliagarria. Kontsumoa eta aurrezkia. BPGd-en kalkulua.
28.– Finantzetako matematika. Interes bakuna eta konposatua. Kapitalizazioa eta deskontua. Interes-tasa efektiboak eta nominalak. Errenten egungo eta amaierako balioak. Maileguen eta jesapenen amortizazioa. Errenta finkoko zorroen kudeaketako oinarrizko kontzeptuak.
29.– Biztanleria eta lan-merkatua. Euskal biztanleriaren bilakaera eta etorkizuneko proiekzioak. Jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren bilakaera, eta sektore eta generoaren arabera dituzten inplikazioak.
30.– Merkataritza-politikak eta -estrategiak: prezioa.
31.– Erakundeen arteko harremanak, finantzen arloan. Kupoa. Ekarpenak. Zerga-sistema. Zerga nagusiak. Zuzeneko zergak. Zeharkako zergak. Harmonizazio fiskala Europar Batasunaren esparruan.
32.– Eskariaren eta erabilgarritasunaren teoria. Kontsumitzailearen portaera. Errenta-efektua eta ordezkapen-efektua.