Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Azpiegituretako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)

2026/04/14 - 2026/05/13
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Azpiegituretako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Azpiegituretako Eskala
Plaza-kopurua:
3
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 3

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3

Eskainitako lanpostuen zerrenda (PDF, 108 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan sartzeko tituluak: 073202 Ingeniaritza Zibila ikasketa-eremuko gradu- edo ingeniaritza-tituluak.

73202 INGENIARITZA ZIBILA

 

Kod. RUCT

RUCT titulua

2503307

Eraikuntzako Graduatua, Sevillako Unibertsitatean

2501034

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Eraikuntza Zibiletan, Extremadurako Unibertsitatean

2501035

Ingeniaritza Zibileko eta Hidrologiako Graduatua, Extremadurako Unibertsitatean

2501324

Eraikuntza Zibiletako Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatean

2501325

Hidrologiako Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatean

2501326

Hiri Garraio eta Zerbitzuetako Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatean

2502054

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, San Antonio Unibertsitate Katolikoan

2501433

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Alacanteko Unibertsitatean

2502934

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Burgosko Unibertsitatean

2501757

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Cadizeko Unibertsitatean

2501767

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kantabriako Unibertsitatean

2504100

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kantabriako Unibertsitatean

2501794

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kordobako Unibertsitatean

2504167

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Extremadurako Unibertsitatean

2501833

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Granadako Unibertsitatean

2501871

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Jaengo Unibertsitatean

2501894

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, La Lagunako Unibertsitatean

2501923

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatean

2502586

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Oviedoko Unibertsitatean

2502276

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Salamancako Unibertsitatean

2502232

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Santiago de Compostelako Unibertsitatean

2502523

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Sevillako Unibertsitatean

2502479

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Zaragozako Unibertsitatean

2502030

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean

2501349

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Madrilgo Unibertsitate Europarrean

2502067

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan

2504087

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan

2501956

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan

2503980

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan

2502141

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan

2503010

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan

2502507

Ingeniaritza Zibileko Graduatua, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan

2501036

Ingeniaritza Zibileko Graduatua (Hiri Garraioak eta Zerbitzuak), Extremadurako Unibertsitatean

2501775

Ingeniaritza Zibileko eta Lurralde Ingeniaritzako Graduatua, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean

2502142

Ingeniaritza Zibileko eta Lurralde Ingeniaritzako Graduatua, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan

2501733

Eraikuntza Zibiletako Herri Lanen Ingeniaritzan Graduatua, Burgosko Unibertsitatean

2501734

Herri Lanen Ingeniaritzan Graduatua, Hiri Garraio eta Zerbitzuetan, Burgosko Unibertsitatean

2502206

Herri Lanen Ingeniaritzan Graduatua, Coruñako Unibertsitatean

2501980

Obra Publikoen Ingeniaritzan Graduatua, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan

2502405

Herri Lanen Ingeniaritzan Graduatua, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan

2501739

Bide Teknologien Ingeniaritzan Graduatua, Burgosko Unibertsitatean

2502214

Ingeniaritza Zibileko Teknologiako Graduatua, Coruñako Unibertsitatean

2503982

Bide, Ubide eta Portuetako Teknologietako Graduatua, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan

1004000

Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntz eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
  • B gidabaimena.
    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Estatistikako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,108 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia espezifikoa hurrengo apartatuetako arauak aplikatu ostean lortutako puntuak batuz baloratuko da.

i) 0,094 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.

– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.

– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,196 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, baldin eta destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.– apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken hogei urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:

073101 Arkitektura
073201 Arkitektura teknikoa
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria-kimikaren ingeniaritza

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2)Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako estatistikari karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

 Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 2 MB)

Galdera sorta (PDF, 454 KB)

Gomendatutako bibliografia (2026ko uztaila) (PDF, 188 KB)

I.– TRENBIDE-AZPIEGITURAK.

1.– Trenbidea. Tipologia (balastoa, plaka, bide berdea). Trazadura-parametroak. Galiboak. Legeria eta araudia.

2.– Trenbide-azpiegiturak: tunelak eta zubiak. Tipologia. Eraikuntza-prozesuak. Araudia. Segurtasuna eta ebakuazioa. Aireztapen-sistemak, seinaleztapena, larrialdietako irteerak eta ebakuazio-protokoloak, indarrean dagoen araudiaren arabera. NFPA– 130. Tuneletan (bultzada, NATM, TBM) eta zubietan (in situ, aurrefabrikazioa, bultzada, jaurtitzea, etab.) ohikoenak diren eraikuntza-teknikak eta faseak. Trenbide Ekintzako Jarraibidea eta Eurokodeak.

3.– Trenbide-eraikuntza. Geltokiak: tipologia. Tailerrak eta kotxe-tokiak. Araudia. Diseinu funtzionala. Ebakuazioa. Irisgarritasuna.

4.– Trenbide-instalazioak: Seinaleztapena. Trenbide-seinaleztapeneko sistemak (argiduna, mekanikoa, balizak, katigamenduak, Eurolop sistemak; ERTMS;). Komunikazioak. Trena-lurra komunikazio-sistemak, ustiapeneko barne-komunikazioak. Elektrifikazioa: elektrifikazio-motak, diseinua eta mantentzea. Azpiestazioak. Araudia: UNE arauak, Europako araudia eta REE.

5.– Trenbide Sektorearen 38/2015 Legea eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua. Xedea. Autonomia-erkidegoan aplikatzea. 2001eko abuztuaren 2ko Agindua, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 235. artikulua garatzen duena, trenbide-pasaguneak kendu eta babesteari dagokionez.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-garraioaren arau-esparrua. Definizioa. Eskudantziak eta eskumenak plangintzan, proiekzioan, eraikuntzan eta ustiapenean. EAEko trenbide-operadoreak (Metro Bilbao, Euskotren, RENFE). 6/2004 Legea, Euskal Trenbide Sareari buruzkoa. 44/1975 Legea, abenduaren 30ekoa, «Bizkaiko Garraio Partzuergoa» sortzeari buruzkoa. EAEko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala.

7.– TMA/135/2023 Agindua, azpiegitura-azpisistemaren proiekturako eta eraikuntzarako trenbide-instrukzioa eta energia-azpisistemaren proiekturako eta eraikuntzarako trenbide-instrukzioa. Xedea. Esparrua.

8.– 929/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Trenbideetako Segurtasun Operazionalari eta Elkarreragingarritasunari buruzkoa. ASBO: Assessment Body (Segurtasuna Ebaluatzeko Organismoa). NOBO: Notified Body (Jakinarazitako Organismoa).

9.– Elkarreragingarritasunaren Zehaztapen Teknikoak, (EB) 2023/1694 Betearazpen Erregelamendua.

II.– PORTUAK.

10.– Portuen lege-esparrua Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Aplikazio-esparruak eta oinarrizko definizioak. Portuen eta portu-erabileren sailkapena. Euskal Autonomia Erkidegoak portuen arloan duen eskumen-araubidea.

11.– 2/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioarena. Portuen plangintza, antolamendua, eraikuntza eta mantentzea. Portu-zerbitzuak. Portuko jabari publikoaren kudeaketa.

12.– Kostaldeei buruzko legeria. Kostaldeei buruzko 22/1988 Legea eta haren erregelamendu orokorra. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa. Zortasunak. Jabari publikoaren erabilera. Erreserbak, adskripzioak, baimenak eta emakidak. Euskadiko eskumen autonomikoak.

13.– Portuetan aplikatutako itsas hidraulika eta itsasertzeko dinamika. Olatuak, mareak, korronteak, dartsenetako agitazioa. Olatuen errefrakzio-, difrakzio- eta islatze-fenomenoak. Olatuak urautsien eremuan: olatuen transformazioak, haustura eta abiadurak. Kostaldeko lerroaren eta hondartza-profilaren bilakaera. Klima-aldaketak kostaldean eragiten dituen inpaktuak.

14.– Itsas obren diseinua eta eraikuntza. Dike, kai eta kai-mutur motak. Dimentsionamendu estruktural eta funtzionaleko irizpideak.

15.– Geoteknia eta zimenduak portu-azpiegituretan. Ikerketa geoteknikoa. Itsasoko eta portuko obren tipologien alderdi geotekniko partikularrak.

16.– Portu-instalazioak eta zerbitzu-sareak. Zoladura, saneamendua, hornidurak, energia eta argiztapena. Nabigatzeko laguntzak. Hondakinak kudeatzeko sistemak eta jasangarritasun energetikoa diseinatzea.

17.– Dragatzeak. Lege-esparrua eta araudia. Beharrezko baimenak. Sedimentuaren karakterizazioa. Dragatze-proiektuaren alderdi teknikoak. Dragatze-materialaren kudeaketa.

18.– Portuko proiektua eta obra. Proiektuaren alderdi teknikoak eta edukiak. Itsas obra baten zuzendaritza, kontrolak eta jarraipenak.

19.– Portu-azpiegiturak mantentzea eta kontserbatzea. Ikuskapen-protokoloak, prebentziorako mantentze-planak. Bizi-zikloa digitalizatu eta kudeatzeko teknologiak erabiltzea.

III.– BIDE-AZPIEGITURAK.

20.– Garraio-azpiegituren sistemaren planifikazioa. 5/2003 Legea, Euskadiko Garraio Agintaritzarena. Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gidaplana. Garraio-plan sektorialak eta horiek lurralde-plangintzarekin koordinatzea.

21.– 11/2023 Legea, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriarena. Mugikortasuna eta Garraioa Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean.

22.– Europako Batzordearen Liburu Zuria, garraio-politika lehiakor eta jasangarriaren alde. Europa barneko Garraio Sarea (EBS-G), Europar Batasunaren jarraibideak hura garatzeko. Atlantikoko korridorea. Europa Konektatu mekanismoa (2021-2027). Europarako suspertze-plana, Next Generation EB.

23.– Errepideei buruzko legeria. 37/2015 Legea, irailaren 29koa, Errepideena. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideei buruzko foru-arauak.

24.– 5/2018 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra erregulatzen duena. Euskal Autonomia Erkidegoko errepideen planaren xede den sarearen katalogoa.

25.– Errepideen plangintza eta plangintza estrategikoa. Soluzio optimoa hautatzea: hainbat aukeraren artean hautatzeko irizpideak, kostu-onura analisia, irizpide anitzeko analisia. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Hirugarren Plan Orokorra 2017-2028: helburuak, irizpideak eta planaren proposamen nagusiak.

26.– Errepideen azterketak. Kartografia eta topografia. Azterketa geologikoak, geoteknikoak eta materialen jatorriari buruzkoak. Azterketa klimatologikoak eta hidrologikoak. Araudi sismikoa. Trafikoari buruzko azterketak. Datuak hartzea: sistema konbentzionalak eta teknologia berriak. Trafikoaren modelizazioa. Trafikoaren prognosia. Edukiera-plana.

27.– Errepideen trazadura. Oinplanoko eta altxaerako trazadura. Zeharkako sekzioa. Lotuneak eta intersekzioak. Errepideen diseinua 2+1. Trazadurari buruzko 3.1-IC araua.

28.– Bide-zoruak. Kontzeptu orokorrak. Zabalgunea: euskarri-ahalmena eta materialak. Zoruen materialak: zabor-legarrak, zementu-lurzorua edo zementu-legarra eta nahasketa bituminosoak. Nahasketa bituminosoen sailkapenak. Hormigoizko zoladurak.

29.– Bide-zoruen azaleko eta egiturazko ezaugarriak. Auskultazioa, bide-zoruak kontserbatzeko eta birgaitzeko estrategiak. Ingurumen-kontsiderazioak: materialik eza eta aztarna energetikoa. Sonoritate murriztuko errodadura-geruzak.

30.– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak dimentsionatzeko araua; 2022ko apirilean berrikusi eta hedatutako testua. Bide-zoruen gainazala birgaitzeko gomendioak.

31.– Digitalizazioa, zerbitzu berriak eta mugikortasun-moduak. Teknologia azpiegituren eta garraio-zerbitzuen kudeaketan aplikatzea. Moveuskadi. Garraio-sistema adimendunak (ITS). Mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS). Mugikortasun konektatua.

32.– Garraioen eta mugikortasunaren arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza. Europar Batasuneko Esparru Programak. Horizon Europe 2021-2027: zutabeak eta programa horizontalak, elementu nagusiak, lankidetzak.

IV.– KOMUNA.

33.– Sektore Publikoko Kontratuen Legea. Obra-kontratua, zerbitzu-kontratua eta kontratu txikiak. Definizioa, espezifikazioak eta egikaritzea.

34.– Hirigintza-legeria. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legea. Plangintza-tresnak: Lurralde-antolamenduaren gidalerroak, lurralde-plan sektorialak, plan bereziak eta erabilera-planak.

35.– Ingurumena. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Ebaluazio-metodologia. Ebaluazio-sistemak. Ingurumen-inpaktuaren azterketak (IIA). Ingurumen-inpaktuaren azterketen egitura eta edukia. Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa.

36.– Trazadura-proiektua. Informazio publikoaren izapidea. Eraikuntza-proiektua. Eraikuntza-proiektuaren dokumentuak: memoria eta eranskinak, preskripzio tekniko partikularren agiria, neurketak eta aurrekontuak. Proiektuaren zuzendaritza. Proiektua gainbegiratu eta onestea. BIM metodologiaren printzipioak. Eskuliburuak. BIM egikaritze-plana.