– Sarbide orokorraren modalitatea: 45
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 40
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 3
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, 3. oinarrian aipatzen diren parte hartzeko betekizunak betetzeaz gain, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokidearen eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko C1 maila.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
– 5 urteko esperientzia izatea gizarte-zerbitzuen eremuan, Gizarte-zerbitzuen arloko goi-ikuskaritzari buruzko irailaren 14ko 238/2010 Dekretuaren 8. artikuluarekin bat etorriz.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Arreta Soziolaboraleko teknikarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Tituluak izatea eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):
b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
– Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
Hitzordua eskatzeko:
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzkoa. Testu kontsolidatua.
2.– 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa, hein batean Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea aldatu zituena. Adingabeen babes juridikoa. Babesgabetasun-egoeratarako ekintzak. Tutoretza eta adopzioa. Testu kontsolidatua.
3.– 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena.
4.- 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa. Testu kontsolidatua.
5.– 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituena.
6.– Eusko Legebiltzarraren 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.
7.– 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.
8.– 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzakoa.
9.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Helburua, printzipioak eta prestazioak. Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren antolamendua. Administrazio publikoen eskumenak.
10.– 1774/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez onartzen baita 5/2000 Lege Organikoaren erregelamendua.
11.– 220/2022 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaz nazioarteko babesaren arloko harrera-sistema arautzen duen erregelamendua onartzen baita.
12.– 557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena (lege horrek arautzen ditu atzerritarrek Espainian dituzten eskubideak eta askatasunak eta horien gizarteratzea). 903/2021 Errege Dekretua, urriaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita 4/2000 Lege Organikoaren erregelamendua.
13.– 80/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, askatasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko heziketa-zentroei buruzkoa.
14.– Deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneak Euskadin. 124/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa.
15.– 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. Gizarte-bazterketa eta babesgabetasuneko arriskuarekin edo egoerekin lotutako prozedurak, prestazioak eta zerbitzuak.
16.– Euskadiko Adikzioen VII. Plana (2017-2021).
17.– Gazte Justiziaren V. Plana (2020-2024): IV. Planaren ebaluazioaren laburpena eta ondorioak, printzipioak, joerak, ildo estrategikoak eta kudeaketa-eredua.
18.– Euskal Autonomia Erkidegoko Familiei Laguntzeko Erakunde arteko IV. Plana (2018-2022). Oinarrizko diagnostikoa, printzipioak eta jarduketa-ardatzak.
19. – Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana (2022-2025).
20.– Haur eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategia (2022-2025). Diagnostikoa, helburu estrategikoak eta jarduera-ildoak.
21.– Etorkinak Gizarteratzeko Foroa: osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea. Biltzen. Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua: definizioa, funtzioak eta lan-arloak.
22.– Drogak: definizioa eta kontzeptu orokorrak. Sailkapena. Droga-kontsumoa azaltzen duten teoriak eta ereduak. Droga-kontsumoari lotutako ezaugarri indibidualak eta sozialak.
23.– Jokabide-adikzioak. Kausak. Ondorioak. Tratamendua. Babes-faktoreak.
24.– Alkohola eta tabakoa: kontsumoaren ondorioak. Generoa eta alkohol-kontsumoa. Araudia. Arriskuak prebenitzeko eta murrizteko programak.
25.– Kokaina, heroina, kalamua, anfetaminak, speeda eta estasia. Kontsumitzeko moduak. Osasunaren gaineko ondorioak.
26.– Enplegu-zerbitzu publikoek ematen dituzten zerbitzuak eta erabiltzen dituzten enplegu-politikako tresnak.
27.– Dirulaguntza publikoak: emateko prozedurak, dirulaguntzen kudeaketa, itzulketak eta arau-hausteen eta zehapenen araubidea.
28.– Enpleguaren Euskal Estrategia 2030.
29.– Europar Batasunaren finantzaketa-programak gizarte- eta enplegu-politiketarako.
30.– Autoenplegua, ekintzailetza eta orientazio-, ekintzailetza- eta berrikuntza-zentroa.
31.– Enplegurako lanbide-heziketaren sistema eta prestakuntza-espezialitateen katalogoa.
32.– Lan-erreforma eta kontratu-modalitateak.
33.– Lan-merkatua Euskadin eta etorkizunean izango duen bilakaera.
34.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: izaera, helburuak, eginkizunak, egitura eta antolamendua.
35.– Lanbideren dirulaguntzen plan estrategikoa: helburu estrategikoak, gako estrategikoak, dirulaguntzen ildoak eta deialdiak.
36.– Gizarte-bazterketa baloratzeko tresna. 385/2013 Dekretua.
37.– Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jasotzeko oinarrizko betekizunak. Laguntza horiek kudeatzeko eskumena duten administrazioak.