Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Albaitaritzako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 3
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin 2022an: 1
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Albaitaritzako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat
b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira ( gehienez 12 puntu lor daitezke ):
b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diplomatura), gehienez 10 puntu izan arte:
051101 Biologia
051201 Biokimika
072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
052101 Ingurumen-zientziak
091301 Erizaintza
091601 Farmazia
091201 Medikuntza
053101 Kimika
051901 Biomedikuntza
051202 Bioteknologia
081101 Animalien zientzia eta ekoizpena
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionario –Albaitaritzako lizentziaduna– izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Euskara jakitea.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
lan egindako
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Europar Batasuneko elikadura-legeen printzipio eta betekizun orokorrak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 28ko 178/2002 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez elikagaiei buruzko legeetarako printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen baitira.
2.– Europar Batasunaren esparruko higiene-betekizun orokorrak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa. Elikagaien enpresei eta abeltzaintzako ustiategietako produkzio primarioari aplikatzekoak diren higiene-betekizun orokorrak.
3.– Animalia-jatorriko elikagaietarako arau espezifikoak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 853/2004 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez arau espezifikoak ezartzen baitira animalia-jatorriko elikagaien higienerako. Elikagaien enpresetako operadoreen betebeharrak.
4.– Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legea (2011/07/06ko BOE)
5.– Elikagaien enpresetan arriskuak eta kontrol-puntu kritikoak aztertzeko sistemak. Euskadiko erreferentzia-estandarra:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/seg_alimentaria/eu_def/adjuntos/AAKPKestandarra.pdf
6.– Alerta-sistemak: Elikagai eta pentsuetarako alerta azkarreko sistema (RASFF).
7.– Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 15eko (EB) 2017/625 Erregelamendua, kontrolei eta gainerako jarduera ofizialei buruzkoa.
8.– Haragi-ekoizpenaren gaineko kontrol ofizialak: Haragi-ekoizpenaren gaineko kontrol ofizialak egiteko arau espezifikoei buruzkoa 2019ko otsailaren 8ko 2019/624 (EB) Erregelamendu Delegatua.
9.– Animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak: Batzordearen martxoaren 15eko 2019/627 (EB) Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez xedapen praktiko uniformeak ezartzen baitira animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak egiteko.
10.– Euskal Autonomia Erkidegoko espezie handien hiltegietako kontrol ofizialaren normalizazioa.
11.– Animalien ongizatea, lege-esparrua eta aplikazio praktikoa hiltegietan eta garraioan:
– Kontseiluaren 2004ko abenduaren 22ko 1/2005 (EE) Erregelamendua, garraioan eta garraioari lotutako jardueretan animaliak babesteari buruzkoa, 64/432/EEE eta 93/119/EE zuzentarauak eta 1255/97 (EE) Erregelamendua aldatzen dituena.
– Kontseiluaren 1099/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko irailaren 24koa, hiltzeko unean animaliak babesteari buruzkoa.
– 32/2007 Legea, azaroaren 7koa, animaliak zaintzekoa, ustiatu, garraiatu, saiakuntzak egin eta hiltzeko orduan.
– 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animaliak hiltzeko orduan haiei eman behar zaien babesaren gaineko zenbait alderdi arautzen dituena.
– Hiltegitik kanpo hiltzea: 1086/2020 Errege Dekretua.
2021/1374 (EB) Erregelamendua.
12.– Hausnarkariak, txerri-azienda, ekidoak, hegaztiak eta lagomorfoak hil aurretiko ikuskaritza (antemortem):
– Alderdi orokorrak.
– Agirien kontrola.
– Elikakateari buruzko informazioa. 361/2009 Errege Dekretua, 2009ko martxoaren 20koa, hiltzeko animaliek izan behar duten elikakateari buruzko informazioa arautzen duena.
– Animaliaren identifikazioa: Animalien Trazabilitaterako Sistema Integrala (SITRAN), Animalien Banakako identifikazioaren Erregistro Orokorra (RIIA), Abere Mugimenduen Erregistro Orokorra (REMO), Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA).
– Animalien osasun-egoeraren balorazioa.
– Animalien ongizate-baldintzak egiaztatzea.
– Hil aurreko ikuskaritzaren irizpena (antemortem).
– Hil aurreko ikuskaritzaren emaitzak (antemortem) jakinaraztea.
13.– Hausnarkariak, txerri-azienda, ekidoak, hegaztiak eta lagomorfoak hil osteko ikuskaritza (postmortem):
– Alderdi orokorrak.
– Hil ostean (postmortem) ikuskatzeko metodologia.
– Laginak hartzea.
– Hil osteko ikuskaritzaren irizpena (postmortem).
– Kanalen markaketa sanitarioa.
– Hil osteko ikuskaritzaren emaitzak (postmortem) jakinaraztea.
14.– Hondakinen ikerketa:
– 96/23/EE Zuzentaraua, Kontseiluarena, 1996ko apirilaren 29koa, animalia bizidunengan eta haien produktuetan, substantzia jakin batzuei eta horien hondakinei aplikatu ahal zaizkien kontrol-neurriei buruzkoa.
– Hondakinak ikertzeko plan nazionala.
– 1749/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, zeinaren bidez finkatzen baitira substantzia jakin batzuei eta substantzia horiek bizirik dauden animalietan eta haien ekoizkinetan uzten dituzten hondakinei aplikatu beharreko kontrol-neurriak (1998.08.07ko BOE).
15.– Operadore ekonomikoaren jardueraren gaineko kontrola: baimena eta erregistroa, instalazioen kontrola, lanak eta higienea. Autokontroleko auditoretzak.
16.– Irizpide mikrobiologikoak betetzen direla egiaztatzea:
– Batzordearen 2001/471/EE Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira establezimenduen ustiatzaileek egindako higiene-kontrol erregularretarako arauak.
– Batzordearen azaroaren 15eko 2005/2073 (EE) Erregelamendua, kanalen azterketari aplikatu beharreko irizpide mikrobiologikoei buruzkoa, eta ondorengo aldaketak.
– 2017/1495 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatzen baita 2073/2005 (EE) Erregelamendua, gizentzeko oilaskoetan campylobacterra zaintzeari dagokionez.
17.– Trikinen kontrola. Batzordearen abuztuaren 10eko 2015/1375 (EB) Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez arau espezifikoak ezartzen baitira haragian trikinarik dagoen ikusteko kontroletarako.
18.– Entzefalopatia espongiforme transmitigarrien kontrola:
– 2007ko ekainaren 29ko 2007/453/EE Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baita estatu kideen, hirugarren herrialdeen edo haien eskualdeen egoera BSE-Behien entzefalopatia espongiformeari begira duten BSE arriskuaren arabera.
– Abenduaren 22ko 3454/2000 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezarri eta arautzen baita animalien entzefalopatia espongiforme transmitigarriak zaindu eta kontrolatzeko programa integral koordinatua.
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 22ko 999/2001 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baitira entzefalopatia espongiforme kutsagarri jakin batzuk prebenitu, kontrolatu eta desagerrarazteko xedapenak.
Batzordearen ekainaren 25eko 722/2007 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatzen baita 999/2001 (EE) Erregelamendua.
19.– Zoonosiaren kontrola:
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 17ko 2160/2003 (EE) Erregelamendua, elikagaiek transmititutako salmonella eta bestelako eragile zoonotiko espezifiko batzuk kontrolatzeari buruzkoa.
– Irailaren 27ko 1940/2004 Errege Dekretua, zoonosia eta eragile zoonotikoak zaintzeari buruzkoa (2004.10.01eko BOE).
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 17ko 2003/99/EE Zuzentaraua, zoonosia eta agente zoonotikoak zaintzeari buruzkoa, Kontseiluaren 90/424/EEE Erabakia aldatu eta Kontseiluaren 92/117/EEE Zuzentaraua indargabetzen duena.
– Zaintzako programa nazionalak.
https://www.mapa.gob.es/es/ganaderia/temas/sanidad-animal-higiene-ganadera/sanidad-animal/zoonosis-resistencias-antimicrobianas/zoonosis.aspx
– Europar Batasuneko zoonosiari buruzko One Health txostena.
https://www.efsa.europa.eu/es/efsajournal/pub/6406
20.– Albaitarien nahitaezko deklarazioa behar duten gaixotasunak: Ekainaren 20ko 526/2014 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita nahitaez deklaratu beharreko animalia-gaixotasunen zerrenda, eta haien jakinarazpena arautzen.
21.– Animalia-gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak:
– 2611/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa.
– 8/2003 Legea, apirilaren 24koa, animalien osasunari buruzkoa
22.– Azpiproduktuen kontrola:
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 21eko 1069/2009 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez osasun-arauak ezartzen baitira giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko, eta 1774/2002 Erregelamendua (SANDACH erregelamendua) indargabetu.
– 1528/2012 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, gizakiek jateko ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzekoak diren arauak ezartzen dituena.
– 60/2012 Dekretua, apirilaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan gizakiek jateko ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloko eginkizunak antolatzeari eta banatzeari buruzkoa.
23.– Etiketak eta trazabilitatea:
– 1698/2003 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, Behi-aziendaren haragia etiketatzeko sistemari buruzko Europako Erkidegoaren erregelamenduak aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko uztailaren 17ko 1760/2000 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez sistema bat ezartzen baita behi-espezieko animaliak identifikatu eta erregistratzeko eta behi-okela etiketatzeko, eta Kontseiluaren 820/97 (EB) Erregelamendua indargabetu.
– Batzordearen abuztuaren 25eko 1825/2000 (EE) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1760/2000 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak behi-okela eta hura oinarri duten produktuak etiketatzeari dagokionez.
24.– Europako higieneari buruzko erregelamenduak aplikatzeko malgutasun-irizpideak: 1086/2020 Errege Dekretua, abenduaren 9koa, Elikagaiak ekoizteko eta merkaturatzeko higienearen arloan Europar Batasunak emandako xedapenak aplikatzeko zenbait baldintza arautzen eta malgutzen dituena eta xedapen horien aplikazio-eremutik kanpo utzitako jarduerak arautzen dituena.