Fagot irakaslea
Araba
Erdi-mailako musika irakasle agiri ofiziala; fagot espezialitatea, edo baliokidea.
Hizkuntz eskakizuna: 3 ez nahitaezkoa
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat, parte hartu ahalko dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek (zuzenbidez banatuta ez badaude), baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira, baita legezko bizitokia Espainian duten atzerritarrek ere. Lan-kontratudun langileen lanpostuak lortzeko, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden atzerritarrek ere hartu ahalko dute parte, baldin eta legezko bizilekua Espainian badute.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.
“Luis Aramburu” Udal Musika Eskolako lan-kontratudun langile finkoa ez izatea lortu nahi den lanpostuari dagokion kategoria berean.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala —edo horren baliokidea edo homologatua— edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea, berariazko oinarriek beste epe bat ezarri ezean.
Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertuta ez egotea, ezta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetuta ere, ez eskabideak aurkezteko epean, ez hautaketa-prozesuaren zati batean edo osotasunean.
Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Segurtasun, Higiene eta Ergonomia Zerbitzuak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.
Deialdiko lanpostuen hizkuntza-eskakizunak (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuak eskuratu nahi dituzten edo hori merezimendu gisa balioestea nahi duten izangaiek duten maila Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hautaketa-prozesuan behar den hizkuntza-eskakizuna lortzeko deitzen diren probetara aurkeztu ahalko dira, izena emateko formularioan hala adierazita, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute. Hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria aurkezten dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Luis Aramburu UMErako deialdiko lanpostuak eta oinarri espezifikoak” eranskinean zehazten da zein lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Egiaztapen-probetan parte hartzeko, izena emateko inprimakiaren bidez eskatu behar da, eta gutxienez 25 puntu aitortuak izan. Ez da onartuko lortu nahi den lanposturako eskatzen dena baino hizkuntza-eskakizun handiagoa egiaztatzeko eskabiderik.
Inskripzio-tasekin lotutako betekizuna. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak (7.13 tasa) ordaindu izana (zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona) eskabideak aurkezteko epearen barruan.
Hautatze-probetan parte hartu nahi dutenek udalaren webgunean tramitatu beharko dute eskabide elektronikoa: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak.