Egoitza elektronikoa

Menpekoa

2022/06/28 - 2022/07/26
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Menpekoa
Lanpostua:
Menpekoa
Plaza-kopurua:
4
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

— Udal zentro eta/edo dependentzien mantentze, garbiketa edo higiene lanetan antzematendiren akatsak jakinaraztea.

— Dokumentazioa eta gutunak biltzea, sailkatzea, eramatea eta banatzea.

— Fotokopiak egitea, taldeetan, ikastaroetan eta abarrekoetan materiala banatzea,zentroko aretoak jarduerak egiteko prestatzea, eta kolektiboei bulegoak erakustea.

— Bulegoko materiala bildu eta banatzea eta eraikinetik kanpo enkarguak egitea.

— Zentroko arduradunari laguntza ematea zenbait laguntza edo kolaborazio lanetan,besteak beste: artxibatzea, kontaketak egitea, lokalak batzarretarako prestatzea,altzari arinak lekuz aldatzea eta abar. Lan horiek ez dira modu esklusiboan egingo,errazak izango dira eta bitarteko egokiak eskainiko dira.

— Lanposturako eskatutako kualifikazioarekin bat etorrita ematen zaizkion zereginakbetetzea.

— Gauza bakoitza non dagoen adieraztea.

Titulazioa:

Talde profesional bat denez gero, ez da titulaziorik exijitzen.

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezkoa ez den 1. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Talde profesional bat denez gero, ez da titulaziorik exijitzen.

b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokorretako bosgarren oinarriarenlehen puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2020ko uztailaren10ekoa, 131. zk.).

c) Gaitasuna: betekizun hau bete behar da: %33ko desgaitasuna edo handiagoa,adimen-desgaitasuneko diagnostikoa eta/edo mugako adimena izatea.Betiere, puntu honen inguruko erreklamazioei eta errekurtsoei buruzko txostenakegin beharko ditu organo eskudunak.

d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.

e) Adina: hamasei (16) urte beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gora ezizatea.

f) Gaikuntza: administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako organismokonstituzionaletan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bi tartez baztertua ez izatea, eta epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoakburutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.Beste estatu bateko herritarrei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzekoegoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragoztenduen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.

g) Ez egotea desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik,administrazio publikoen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloanindarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardunedo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute izango eragozpenik legezkoarau horiek aipatzen duten aukera egiteko.

h) Ez izatea epai irmo bidez kondenatua sexu-askatasunaren eta sexu–kaltegabetasunarenkontrako delituren batengatik, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluarenarabera (1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, AdingabearenBabes Juridikoari buruzkoa eta Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partezaldatzekoa).

i) Tasak: Azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskabideakaurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta ematekozerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskaleandago ezarrita.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide telematikoak eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko dira; eredu hori web-orrialde honetan eskura daiteke: https://ope.bilbao.eus.Eskabide horiek prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, zeina ezarrita baitago helbide elektroniko horretan.

Aurrez aurrekoa:

Paperezko formatuan aurkezten diren eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak:

1. zatia

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideaketa betebeharrak.

2. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea,apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

3. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio ProzeduraErkideari buruzkoa. Administrazio-prozedura erkidegoaren faseak: hasiera, antolamendua,instrukzioa eta amaiera.

5. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioeneginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.

2. zatia

7. gaia: Bilboko Uriaren historia.

8. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa. Oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betekizunak.Arriskuen prebentzioa Bilboko Udalean. Menpekoen postuaren lan-arriskuak.

9. gaia: Intzidentziak lantokian. Atazak. Aretoak eta batzarrak prestatzea, anomaliaketa intzidentziak.

10. gaia: Oinarrizko ofimatika-makinen erabilera. Dokumentuen erreprografia: fotokopiagailua,plastifikagailua, eskanerra, inprimagailua, koadernagailua eta grapagailua.Fotokopiagailuaren erabilera. Ohiko anomaliak. Enkargua. Segurtasuneko, lan-osasunekoeta ingurumen-babeseko arauak.