Egoitza elektronikoa

Euskara eta Kultura teknikaria

2021/12/07 - 2022/01/04
Inprimatu
San Juan de Muskiz
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Muskizko Udala
Lehiaketa:
Euskara eta Kultura teknikaria
Lanpostua:
Euskara eta Kultura teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Kultura arloari eta bertako sailei (Kultura, Gazteria, Kirola, Hezkuntza, Jaiak eta, bereziki, Euskara Zerbitzukoa) dagozkien berezko programak eta jarduerak antolatu eta gauzatzea.

Eginkizun nagusiak:

— Kultura arloa osatzen duten hainbat sailen berezko jarduera eta programak sortu, gauzatu eta ebaluatzea. Horietan barne hartu beharko dira jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren erakunde, enpresa eta pertsonekiko harremana eta lankidetza.

— Euskararen normalizazio, sustapen eta erabilerarako programak sortu, gauzatu eta ebaluatzea, udalerrian zein udal-langileen artean.

— Euskararen erabilerarako udal-ordenantza aplikatzeaz arduratzea.

— Bidezkoa bada, lanpostuen hizkuntza-eskakizunak ezartzea edo horiek berrikustea proposatzea, eta euskara-ikastaroetara doazen langileen bertaratzearen eta errendimenduaren jarraipena egitea.

— Testuak euskarara itzultzea.

— Hala eskatzen bazaio, euskara-probetarako epaimahaietan parte hartzea.

— Jarduerak finantzatzeko eskuragarri dauden aurrekontu-partiden jarraipena egitea, dagozkion esleipenak eta fakturak izapidetzea eta jarduerak gauzatzeko lor daitezkeen dirulaguntzak izapidetzea.

— Era berean, lanpostuaren kualifikazio-profesionalaren araberakoak diren lanak gauzatzea.

Ordutegia eta egutegia:

— Egutegia Kultura arloko programazioaren beharren arabera osatuko da; izan ere, dituen ezaugarri bereziengatik, larunbatak eta jaiegunak barne hartuko ditu.

— Ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera, 8:50etik 15:00etara izango da; egunero 1 ordu gordeko da aipatutako ordutegitik kanpo (arratsaldeak eta asteburuak) egin beharreko lanak gauzatzeko eta zerbitzuaren beharretara egokitzeko.

Titulazioa:

Arte eta Humanitateen taldeko edo Gizarte eta Lege Zientzien taldeko gradu bat izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

1. Baldintza orokorrak

Deialdietako kidego eta eskalarako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza orokorrak eta oinarri espezifikoetako baldintzak ere bete behar dituzte:

a) Nazionalitatea: Espainiar nazionalitatea izatea.

a.a) Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.

a.b) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.

a.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.

a.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, a.a) atalean zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lan-egokitzapenak egin behar badira ere.

c) Adina: Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Gaikuntza: Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.

Beste estatu bateko kide direnei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzeko egoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.

e) Titulazioa: Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Hautaketa-prozesu bakoitzeko oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerako baldintza guztiak.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Udalbatzako presidenteari zuzenduta aurkeztu beharko dira, hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGIA

I. ERANSKINA

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal-antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

5. gaia: Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989Legearen 84.a) artikulua: Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzeari buruzkoa.

7. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.

8. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

9. gaia: Administrazio-kontratazioa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.

10. gaia: Toki-erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Toki-administrazioko funtzio publikoa: toki-administrazioko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak.

11. gaia: Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontuaren egitura. Aurrekontuak egitea eta onestea. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua betearaztea eta likidatzea.

12. gaia: Toki-erakundeen ordenantzak eta araudiak.

13. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.

14. gaia: Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen banaketa. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.

15. gaia: Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.

II. ERANSKINA

16. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa: zioen adierazpena, atariko titulua, lehen titulua eta bigarren tituluko lehen kapitulua.

17. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa: bigarren tituluko hirugarren, laugarren eta bosgarren kapituluak, eta xedapen gehigarriak eta aldi baterakoak.

18. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: xedapen orokorrak.

19. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: hizkuntza-eskakizunak.

20. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: derrigortasun-datak zehaztea.

21. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: administrazio-atalen sailkapena. Helburuen eskala.

22. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: euskararen erabilera normalizatzeko planak.

23. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: sindikatuen parte-hartzea.

24. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: hizkuntza-eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan hauek baloratzeko modua.

25. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa: Baliokidetasuna eta salbuespen-arauak. Xedapen gehigarriak.

26. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. I. titulua: Legearen xedea eta helburua. Toki-erakundeak: ahalak eta zerbitzuen ematea. Eskumen-titulua. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-araubideari buruzko eta udalen eta gainerako toki-erakundeen zuzendaritza politikoari eta gobernu-ekintzari buruzko printzipio zuzentzaileak.

27. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Toki-erakundeen eta udalen eskumenak euskararen erabilerari dagokionez.

28. gaia: 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. I. kapitulua, xedapen orokorrak. II. kapitulua, Udalen hizkuntza-arloko eskumenak eta haiek garatzeko tresnak.

29. gaia: 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. III. kapitulua, hizkuntzaren erabilera erakundeetan eta administrazioan. IV. kapitulua, harreman instituzionalak.

30. gaia: 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. V. kapitulua, Udal-toponimia eta bideetako eta zerbitzuetako seinaleak.

31. gaia: 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.

32. gaia: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak EAEn.

33. gaia: Soziolinguistika kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Hizkuntza eta kultura. Hizkuntzaren aukeraketa; hizkuntzen iraunkortasuna eta ordezkapena.

34. gaia: Soziolinguistika kontzeptuak. Hizkuntzaren aukeraketa; hizkuntzen iraunkortasuna eta ordezkapena. Ekolinguistika.

35. gaia: Euskararen erabilera egokirako gizarte-baldintzak.

36. gaia: Hizkuntza-plangintza: plangintza funtzionala; plangintza formala; hizkuntza-eta gizarte-plangintza.

37. gaia: EAEko herri administrazio eta erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko planetarako irizpide orokorrak. VI. Plangintzaldia (2018-2022).

38. gaia: Alkarbide: sarrera, izaera, xedea eta helburua, abiaburuak eta funtzioak.

39. gaia: Euskararen egoera soziolinguistikoa: garapena eta etorkizunerako erronkak.

40. gaia: Helduen euskalduntzea. Curriculuma. Euskararen irakaskuntzan diharduten erakundeak.

41. gaia: Euskararen erabilera normalizatzea eta aisialdia.

42. gaia: Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

43. gaia: Gazteen euskararen erabileraren azterketa. Eta gazteak Muskizen euskaraz zergatik ez?

44. gaia: Euskararen erabilera lan munduan.

45. gaia: Tokiko erakundeen zerbitzuak kudeatzea: berezko kudeaketa eta kudeaketa zerbitzu-kontratuaren bidez.

46. gaia: Ekitaldi publikoak, jaiak eta ikuskizunak antolatzea, barnealdean zein kanpoaldean.

47. gaia: Ekitaldi kulturalak hedatzea: komunikazioa eta publizitatea. Kulturaren arloan euskarri eta eduki digitalak erabiltzea.

48. gaia: Muskizko kultura- eta kirol-elkarteen jai eta ekitaldi garrantzitsuenak, kultura-ondarea, kultura, biztanleria eta historia.

49. gaia: Muskizko antolamendu geografikoa, biztanleria-eremu eta auzo nagusiak, kultura-/gizarte-/kirol-erakundeak, aipatutako auzoen jai eta ekitaldi garrantzitsuak.

50. gaia: Dirulaguntzak tokiko erakundeetan. Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra.

51. gaia: Euskadiko Antzoki Sarea (SAREA). Ezaugarriak, jarduerak, dirulaguntzak eta antzerkiei ematen dizkien zerbitzuak.

52. gaia: Muskizko Udalaren Laguntzak (dirulaguntzak zein materialak, azpiegiturak eta zerbitzuak ematea) kultura- eta kirol-programetarako; Udalaren eta kultura- eta kirol-erakundeen arteko harremana.

III. ERANSKINA

Ariketa praktikoak

53. gaia: Muskizko kaleetan barna izango den kirol-proba bat antolatzea.

54. gaia: Muskizko Euskararen Astea antolatzea.

55. gaia: Euskararen erabilera hedatu eta horren praktika sustatzeko helburuarekin kultura- eta kirol-jarduerak garatzen dituzten erakundeei dirulaguntzak emateko espediente bat hasieratik garatzea.

56. gaia: Antzerki-denboraldi bat antolatzea: programa hautatzea, egon daitezkeen dirulaguntzak, gastu eta diru-sarreren aurreikuspena, komunikazioa eta ebaluazioa.

57. gaia: Rock musikako kontzertu bat antolatzea kanpoan, 1.000 pertsonentzako lekuarekin.

58. gaia: Muskizko periferiako auzoetan jardueren ziklo bat programatu eta antolatzea.

59. gaia: Sare sozialen bidez informazio-kanpaina bat antolatzea.

60. gaia: Kultur Etxean ikastaroen programa bat osatzea.