Egoitza elektronikoa

Euskara eta Hezkuntzako zerbitzuburua

2020/12/02 - 2020/12/21
Inprimatu
Tolosa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tolosako Udala
Lehiaketa:
Euskara eta Hezkuntzako zerbitzuburua
Lanpostua:
Zerbitzuburua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

— Euskara eta Hezkuntza Saileko funtzionamendu onaz arduratzea. Horretarako, hari atxikitako giza baliabideak eta baliabide materialak zuzendu, kudeatu eta gainbegiratuko ditu, modu eraginkorrean eta ezarritako politikekin adostasunean.

— Herritarrek hizkuntza erabiltzeko duten eskubideari erantzunez, udalean hizkuntzaren normalizazioari lehentasuna ematea.

— Hezkuntza arloko programak eta jarduerak planifikatzea, dinamizatzea eta garatzea.

— Euskara eta Hezkuntza Arloko programak eta ekimenak diseinatzea eta planifikatzea, eta haien antolaketa, abiaraztea eta Kudeaketa zuzentzea, aurrez ezarritako irizpide eta hartutako erabakiekin adostasunean.

— Dirulaguntza programak, kontratazio-espedienteak eta, oro har, Saileko administrazio-prozedurak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta/edo berrikusi.

— Euskara eta Hezkuntza Saila zuzentzea, antolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta langileen artean zereginak banatu eta jarduera horiei jarraipena egitea.

— Aurreikusitako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egitea, eta beharrezko jarduera zuzentzaileak sartzea.

— Euskarari buruzko eta, orokorrean, lanpostuko zereginekin lotutako lege-xedapenak, arauak, etab. (hizkuntza-eskubideak, Euskararen Legea, etab.) aztertzea eta ezagutzea, unean-unean eta eguneratuta, eta arduradun politikoei, pertsona interesatuei, etab. jakinaraztea.

— Udalak zehaztutako Normalizazio Planarekin eta helburuekin bat etorriz, jarduerak antolatzea eta haien jarraipena egitea: hizkuntza-eskakizunak zehaztea, azterketetarako deialdiak eta udal-langileen artean sentsibilizazio-kanpainak egitea, kontratazio berrietarako hizkuntza-irizpideak ezartzea, etab.

— Udalaren hizkuntza-normalizaziorako prozesuaz arduratzea, kanpaina eta programa desberdinak diseinatu eta martxan jartzearen bidez: merkataritza-plana, Bai Euskarari planarekin kolaboratzea, ikastetxeekin lankidetzan aritzea, udal-elkarteekin eta komunikabideekin lankidetzarako akordioak sinatzea, etab.

— Hautaketa-prozesuetan epaimahaikide izatea (euskarazko probak).

— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, ezarritako helburuak betetzeko egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea. Baita departamenduaren antolaketarako arduradunak egozten dizkionak ere.

Titulazioa:

 Lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkuntza-eskakizuna du, eta derrigortasun-data iraungita dauka.

Beste baldintza batzuk:

1.  Naziotasuna.

Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna edukitzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

2.  Eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen hamasei (16) urte beteta izatea eta nahitaez erretiratzeko adina ez izatea.

3.  Dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea, baita lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainontzeko betebeharrak ere betetzea.

Atzerriko titulazioen kasuan, horien homologatzea egiaztatzen duten egiaztagirien jabe egon behar dira. 
Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenetan jasotakoaren arabera, lanbide arautuen esparruan lanbide-prestakuntza jaso duten izangaiek ez dute azken baldintza hori bete beharko. Alabaina, lanbide-prestakuntza hori egiaztatu beharko dute.

4.  Ez izatea bereizia espediente zigortzailearen bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

5.  Zereginak egiteko gaitasuna izatea. Orduan garaian egiaztatu beharko da hori, azterketa medikoaren bidez.

6.  Ez egotea sartuta bateraezintasunei buruz indarrean dagoen araudian adierazitako ezintasun edo bateraezintasuneko lege auzian.

7.  Ez egotea erabateko ezgaitze edo ezgaitze bereziarenegoeran enplegu edo kargu publikoetarako, ebazpen judizial baten ondorioz, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, edo lan-kontratuko langileen kasuan betetzen zituen antzeko egitekoak betetzeko, apartatu edo ezgaitu badituzte. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ez egotea ezgaiturik edo egoera bertsuan, ez eta diziplina zigorrean edo egoera bertsuan jarri izana ere, baldin eta horrek galarazten badio, haren estatuan, enplegu publikora iristea.

8.  Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren 4 TG maila egiaztatzea.

Onartzea
Elektronikoa:

Udal honetako Erregistro Elektronikoan, ondorengo helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen eredua beteta: www.tolosa.eus.

Aurrez aurrekoa:

Tolosako Plaza Zaharreko 6 A zenbakian dagoen Udate (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoan, 07:15etik 14:15era, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta 07:15etik 19:00etara, ostegunetan. Eskatzaileek beren nortasuna egiaztatu beharko dute Udateko langileen aurrean.

Ondorengo legeak adierazitako lekuetan: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 16. artikulua.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.

 2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua. Esanahi orokorra. Egitura eta edukia.

 3. gaia. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea: interesdunak: kontzeptua. Ordezkaritza eta egiaztatzeko moduak. Ahalordetze-erregistro elektronikoak. Interesdunen eta interesdun berrien aniztasuna. Administrazio-prozeduran interesdun direnak identifikatzea eta sinatzea.

 4. gaia. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea: Administrazio Publikoaren jarduera. Jarduteko arau orokorrak. Epe-mugak eta epeak.

 5. gaia. Administrazio-egintza. Administrazio-prozeduraren printzipio orokorrak. Eskakizunak, eraginkortasuna, ekoizpena, edukia, motibazioa eta forma. Administrazio-egintzen legitimitate-presuntzioa.

 6. gaia. Administrazio-egintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta errebokazioa. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna.

 7. gaia. Administrazio-prozedura: prozeduraren faseak. Administrazio-egintzen hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazio-egintzen betearazpena.

 8. gaia. Egintzak berrikustea. Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak eta baliabide motak.

 9. gaia. sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea: sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jarduteko printzipio orokorrak. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak: eskumena eta kide anitzeko organoak. Parte ez hartzea eta errefusatzea.

10. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Zehatzeko ahalaren printzipioak eta zehapen-prozedura.

11. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: ondare-erantzukizuna. Printzipioak eta prozedura.

12. gaia. Tokiko araubidea. Printzipio konstituzionalak eta araubide juridikoa.

13. gaia. Udalerria. Udal-mugartea. Biztanleria. Erroldatzea.

14. gaia. Udal-antolamendua. Udal-organoen zerrenda eta ezaugarriak. Ahalmenak eta eskumenak.

15. gaia. Toki-entitateen funtzionamendu-erregimena: bilkuretarako deialdiak eta erregimena, botazioak, bertaratzea eta deliberamenduak.

16. gaia. Toki-entitateetako ordenantzak eta arautegiak. Motak. egiteko eta onartzeko prozedurak.

17. gaia. Udalerrien eskumenak: motak eta derrigorrezkoak.

18. gaia. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea: Toki erakundeen eskumenak: Printzipio orokorrak. Udal-eskumenak. Udal-antolamendua eta funtzionamendua. Tokiko ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

19. gaia. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea: udalerriko auzotarren eskubideak, eginbeharrak eta erantzukizunak. Euskadiko toki-erakundeek erantzun beharreko publizitate aktiboaren obligazioak.

20. gaia. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea: informazio publikoa atzitzeko printzipioak eta erreklamazioen organoa.

21. gaia. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea Herritarren partaidetza: xedapen orokorrak, entitateak, prozesuak, eta parte-hartzea arau-xedapenak eta tresnak egiten.

22. gaia. Herri-administrazioetako langileak: motak. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Enplegu publikorako sarbidea. Karrerako funtzionarioen administrazio-egoerak. Lan-kontratuko langileen araubidea.

23. gaia. Tokiko Erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak erabiltzea. Eskuratzea. Mantentzea eta zaintzea. Eskumenak. Ondasunak gozatzea eta aprobetxatzea. Ondare-ondasunak besterentzea.

24. gaia. Administrazio-kontratuak tokiko eremuan. Sektore publikoko kontratuak: jarduera-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Administrazio-kontratuen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.

25. gaia. Toki-administrazioko kontratuen eta kontratazio-organoen betekizunak. Kontratuen iraupena.

26. gaia. Esleitzeko prozedurak eta moduak. Sektore publikoko kontratuak aldatzea eta suntsiaraztea.

27. gaia. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea.

28. gaia. oinarrizko aurrekontuaren xedea, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioak eta berrikuspena.

29. gaia. Espainiako zerga-antolamendua. Printzipio konstituzionalak. Zerga-arauak aplikatzea. Zergak eta horien motak.

30. gaia. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena. Ordenantza fiskalak.

31. gaia. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeei buruzkoa. I. titulua, I. kapitulutik IV. Kapitulura.

32. gaia. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeei buruzkoa. IV. Titulua.

33. gaia. Datu pertsonalen babesa: xedapen orokorrak. Datuen tratamenduaren printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Bereziki babestutako datuak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesa: datuak Babesteko Agentziak eta Datuak Babesteko Ordezkariak.

34. gaia. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren funtsezko alderdiak. I., II. eta III. Tituluak.

35. gaia. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren funtsezko alderdiak. IV. Titulua eta V.

36. gaia. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren funtsezko alderdiak. VI eta VII. Tituluak.

37. gaia. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren funtsezko alderdiak. VIII. eta IX. Tituluak.

38. gaia. 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.

39. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Lehenengo titulua, I. eta II. kapituluak.

40. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. III. Titulua.

41. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-eremua, printzipio orokorrak eta toki-erakundeen eskumenak. Izenburua I, II eta III.

42. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-eremua, printzipio orokorrak eta toki-erakundeen eskumenak. Izenburua IV eta V.

43. gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa. Atariko titulua.

44. gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa. I. eta II. tituluak.

45. gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa. III. Titulua.

46. gaia. Tolosako Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

*  Aipatutako araudiak aldatzen badira, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean gai bakoitzean indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan beti.

GAITEGI ESPEZIFIKOA

I. ZATIA

 1. Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legea, oinarrizkoa.

 2. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa. II. Titulua. I. eta II. kapitulua.

 3. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa. II. Titulua. III. eta IV. kapituluak eta V. Kapitulua.

 4. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. I. eta II. kapitulua.

 5. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. III., IV. eta V. kapitulua.

 6. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. VI eta VII. Kapitulua.

 7. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. Eranskina: profil bakoitzaren gaitasunen deskribapena.

 8. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa - Zioen azalpena (euskararen erabilerari buruzkoa) eta I. eta III. Tituluak.

 9. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. I. eta II. kapitulua.

10. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. III. Kapitulua.

11. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. IV. eta V. Kapitulua.

12. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. VI eta VII. Kapitulua.

13. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntzei buruzkoa. I. eta II. kapitulua.

14. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntzei buruzkoa. III., IV. eta V. Kapitulua.

15. 150/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Elebide –Hizkuntza-eskubideak Bermatzeko Zerbitzua– Sortu eta kontsulta, iradokizun eta kexen araubidea ezartzen duena.

16. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.

17. 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa. Sarrera eta 1. artikulutik 7.era.

18. 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa. I. eta II. eranskinak.

19. 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua aldatzen duena.

20. 47/2021 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortu eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriekin egiaztatzetik salbuesten dituena.

21. Tolosako Udalean eta Udalerrian Euskara sustatzeko Ekintza Plana. ESEP 2015-2019.

22. Tolosako Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana (2018-2022).

II. ZATIA

23. Euskararen historia soziala: egitasmoaren abiapuntua.

24. Euskararen historia soziala: metodologiaren laburpena.

25. Euskararen historia soziala. Aipuak sailkatzeko irizpideak: kokapen soziohistorikoa.

26. Euskararen historia soziala. Aipuak sailkatzeko irizpideak: sailkapen soziolinguistikoaren egitura orokorra.

27. Euskararen historia soziala. Aipuak sailkatzeko irizpideak: aipuaren balio-indarra, fidagarritasuna eta aipuaren ezaugarriak.

28. Hizkuntza-plangintza: plangintza funtzionala; plangintza formala; hizkuntza-plangintza eta aldaketa soziala.

29. Hizkuntza-plangintza: William F. Mackey-ren ereduak.

30. Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana (ESEP). 1. atala: sarrera, planaren helburu nagusiak, helburu estrategikoak eta helburuak lortzeko zehar-lerroak.

31. Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana (ESEP). 1 atala: euskararen erabilera eta hizkuntza-eskubideak, ekintza planak izango dituen esparruak eta zehar-lerroak, eta egungo egoeraren diagnostiko laburra eta zer hobetuak.

32. EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planetarako irizpide orokorrak (V. plangintzaldia): sarrera, V. plangintzaldiaren aurrekariak, eta euskararen erabilera normalizatzeko planen oinarrizko edukia eta legezko testuingurua.

33. EAEko administrazio eta erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko planak egiteko irizpide orokorrak (V. plangintzaldia): V. plangintzaldiaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko planak egiteko irizpide orokorrak.

34. Tolosako Udalean eta Udalerrian Euskara sustatzeko Ekintza Plana. ESEP 2015-2019.

35. Tolosako Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana (2018-2022).

36. Tolosako Udalean eta Udalerrian Euskara sustatzeko Ekintza Plana. ESEP 2015-2019. Udalaren hizkuntz politikaren irizpide nagusiak.

37. Plan de Acción para la promoción del euskera en el Ayuntamiento y Municipio de Tolosa. ESEP 2015-2019. Helburuak eta ekintzak esparuz-esparru. Arlo sozio-ekonomikoa eta aisia eta kirola.

38. Tolosako Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana (2018-2022). Hizkuntz irizpideak.

39. Euskararen planak eremu sozioekonomikoan. Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak: arlo sozioekonomikoa identifikatzeko parametroak eta azken urteotako ibilbidea.

40. Euskararen planak eremu sozioekonomikoan. Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak: euskararen erabilera esparru sozioekonomikoan, adierazle kuantitatiboen bidez.

41. Euskararen planak eremu sozioekonomikoan. Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak: egoeraren analisia: aldeko nahiz aurkako aldagaiak.

42. Euskararen erabilera esparru publikoan: herritarren hizkuntza-eskubideak eta herri-administrazioen betebeharrak.

43. Euskararen erabilera esparru pribatuan: kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak.

44. Euskararen erabilera esparru pribatuan: hedabideak.

45. Hizkuntza-zuzenbidea: Nazio Batuen Erakundea, Lanaren Nazioarteko Erakundea eta UNESCO.

46. Hizkuntza-zuzenbidea: Hizkuntza-eskubideen Adierazpen Unibertsala (Bartzelonakoa, 1996ko ekainaren 6koa).

*  Aipatutako araudietan aldaketarik gertatzen bada, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean gai bakoitzean indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan beti.