Etxez etxeko laguntzailea
Gipuzkoa
Deialdiko lanpostuei dagozkien eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:
1. Gizarte laguntza: Erabiltzailea bere kasa hobeto moldatzeko eta gizarteratzeko laguntza ematea:
a) Instrumentala (baliabide eta beste sistema batzuetako zerbitzuetara nahiz laguntzako gizarte/familia sareetara –familia, lagunak, komunitatea– harreman sareetara iristeko informazioa, orientazioa eta bitartekaritza).
b) Emozionala (kaltea murriztea, sostengua, babes emozionala eta orientazioa krisi egoeretan).
c) Hezkuntzakoa (eguneroko bizitzako eta gizarteratzea sustatzeko oinarrizko jarduerak, jarduera instrumentalak nahiz jarduera aurreratuak egiteko trebetasunak hartzea, jokabideak aldatzea).
d) Harremanei loturikoa (entzute aktiboa, gizarte harremanak edo harreman pertsonalak egiteko edo mantentzeko trebetasunak hartzea, harremanak egiteko aukerak sortzea).
2. Laguntza pertsonala: Erabiltzaileei honako jarduera hauek egiteko laguntza partziala edo osoa eskaintzea: a) zaintza pertsonalarekin loturiko eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, bereziki, ohetik altxatzea eta oheratzea, norberaren garbitasuna, batetik bestera joatea, jatea edo oinarrizko beste funtzio batzuk;
b) ingurunearekiko lotura ahalbidetzen duten jarduera instrumentalak, bereziki, komunikaziokoak (telefonoa erabiltzea, edo gutunak idaztea) eta familiarengana eta komunitatearengana iristeko beharrezkoak. Barne sartzen da, hala dagokionean, jarduera horiek gauzatzeko beharrezko trebetasunen lanketa.
2.a) Zaintza pertsonalarekin loturiko beharrezko eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, bereziki, ohetik altxatzea eta oheratzea, norberaren garbitasuna, jatea edo oinarrizko beste funtzio batzuk:
2.a.1) Mugikortasunarekin eta ingurunean moldatzearekin loturikoak:
— Ohetik altxatzeko, oheratzeko edo eserlekutik altxatzeko laguntza, lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego.
— Etxean nahiz etxetik kanpo batetik bestera mugitzeko laguntza (komunera, gela batetik bestera, eskolara, garraiora, eguneko zentroetara, osasun etxeetara joateko laguntza), lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego.
2.a.2) Garbitasun pertsonalarekin loturikoak:
— Garbiketa eta higiene pertsonala (lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego; azazkalak moztea, bizarra egitea, ilea garbitzea, azala hidratatzea, ahoko higienea eta arropak aldatzea).
2.a.3) Jatearekin loturikoak:
— Jateko laguntza.
— Edateko laguntza.
— Janaria berotzea.
— Erabilitako tresnak eta ontziak garbitzea eta jasotzea.
2.a.4) Jantzi ekin loturikoak:
— Janzteko eta eranzteko laguntza.
— Eguneroko arropa prestatzea.
2.b) Jarduera instrumentalak, ingurunearekiko lotura ahalbidetzen dutenak, bereziki, komunikaziokoak (telefonoa erabiltzea edo gutunak idaztea) eta familiarengana eta komunitatearengana iristeko beharrezkoak. Oro har, aurreko egitekoekin lotura duten aurretiko jarduerak, egiteko horiek gauzatzeko elementuak prestatzea edo haietatik eratorritako jarduerak.
Bereziki, hala badagokio, edozein eginkizunetarako beharrezko trebetasunen lanketa.
2.b.1) Komunitatearekiko harremanarekin loturikoak: Haurtzaindegi, ikastetxe, garraio, eguneko zentro, osasun etxe, komunitate-ekipamendu eta abarretara iristen laguntzea.
2.b.2) Ingurunearekiko komunikazioarekin loturikoak:
— Eskariak egiteko, gutunak jasotze ko, gutunen eta abarren edukia ulertzeko laguntza, etxean.
— Komunikazioa erraztea banketxe ekin, osasun etxe ekin; errekurtsoak izapidetzea; dokumentazioa eskatzea eta entregatzea, besteak beste.
2.b.3) Osasunarekin loturikoak:
— Medikuak agindutako botikak erostea, kontrolatzea eta behar bezala hartzen diren gainbegiratzea.
— Medikuekiko hitzorduen kontrola eta jarraipena.
2.b.4) Zaintzarekin loturikoak:
— Adingabeentzako zerbitzuetan, ingurune komunitarioan aritzeko laguntza eta adingabearen zaintza gauzatzean suertatzen diren bestelako egitekoak.
3. Etxeko laguntza: Erabiltzaileei eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak egiteko laguntza partziala edo osoa eskain tzen dien prestazioa. Laguntza hori bereziki dagokie elikadurari, jantziei eta erabiltzailea bizi den etxeko instalazioen antentze garbiketari, ongi antolatzen laguntzeko; prestazio honetan sartzen da, halaber, hala dagokionean, jarduera horiek gauzatzeko beharrezko trebetasunen lanketa. Hain zuzen ere, ondorengo egikizunak:
3.1) Elikadurarekin loturikoak:
— Otorduak antolatzea eta prestatzea, horretarako erabilitako ontzi eta tresnak garbitzea eta jasotzea barne.
— Janaria erostea.
— Erabilitako ontziak eta tresnak garbitzea eta lehortzea.
3.2) Jantziekin loturikoak:
— Arropa etxean garbitzea.
— Arropa lehortzen jartzea.
— Arropa gainbegiratzea.
— Arropa antolatzea eta gordetzea.
— Arropa etxean lisatzea eta tolestea.
— Arropa erostea.
— Erabili beharreko elementu guztiak prestatzea eta jasotzea.
3.3) Etxe ko instalazioak mantentz arekin loturikoak:
— Etxea txukuntzea.
— Gainaldeak produktu egokiekin garbitzea.
— Erabilitako elementuak garbitzea eta jasotzea.
— Hautsa kentzea.
— Zorua garbitze a eta xurgagailua pasatzea.
— Errezelak eta leihoak zabaltzea, etxe a aireztatzea.
— Komuna garbitzea.
— Sukaldea garbitzea.
— Leihoetako kristalak garbitzea.
— Zaborra zaintzea eta ateratzea.
— Zerbitzua hasi aurretiko garbiketa orokorra.
— Jabekideen erkidegoko espazioak garbitzea.
— Ohea egitea eta oheko arropa aldatu eta arropa zikina kentzea.
4. Beste jarduera osagarri edo ez ohiko batzuk:
— Higiene arazo larriak dituzten etxeetako garbiketa orokorra.
— Higiene eta osasungarritasun arazo larriak dituzten etxeak hustea eta garbitzea, osasun agintaritzarekin lankidetzan.
— Egoera bereziei erantzunez, zerbitzuaren helburuak lortzeko ezinbesteko jotzen diren beste jarduera batzuk gauzatu ahal izango dira, gizarte langintzako teknikariak hala proposatuz gero eta Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jarduera horiek berariaz baimenduz gero.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta etxez etxeko laguntzailearen lanbidearen profesionaltasun-ziurtagiria izatea, edo titulu baliokideak izatea.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
Hautaketa prozesuan onartuak izan eta, hala egokituz gero, parte hartzeko, izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte, parte hartzeko eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unera arte mantenduz horiek, e) hizkian adierazitakoa izan ezik, ezen baldintza hori letra horretan ezartzen den moduan egiaztatuko baita:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta etxez etxeko laguntzailearen lanbidearen profesionaltasun-ziurtagiria izatea, edo titulu baliokideak izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) B motako gida-baimena indarrean izatea eta joan-etorrirako ibilgailua edukitzea. agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
f) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.
g) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzi ta.
B motako gida-baimena indarrean izatea eta joan-etorrirako ibilgailua edukitzea.
5.1. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, Oiartzungo Udalaren Arreta eta Erregistroko bulegoan eta web orrian (www.oiartzun.eus) eskuratu ahal izango den eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio. Eskabidea oinarri hauei eranskin gisa erantsi zaie.
Oiartzungo Udalaren Alkate-Lehendakariari zuzendu beharko zaizkio eskabideak. Eskabide horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, baztertuak izan ez daitezen:
a) Laugarren oinarrian eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko da, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, aurreko oinarrian hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeari buruz ezarritakoa izan ezik.
Aurreko paragrafoan xedatutakoari dagokionez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartzeko ardura duen organoak prozeduraren edozein momentutan jakiten badu hautagaien batek ez dituela betetzen deialdian parte hartzeko ezarritako eskakizunak, hautagaia hautaketa prozesutik kanporatuko du, entzunaldia eman ondoren.
b) Era berean, lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduei dagozkien datuak ere adierazi beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskaeran egoki zehaztu gabeko merezimenduak.
Adierazitako merezimenduak Epaimahaiak izangaiei eskatzen dien unean egiaztatu beharko dira (egiaztagiriak aurkeztu), honela:
— Administrazio Publikoren bateko esperientzia, hark eginiko ziurtagirien bidez egiaztatuko da. Honako hauek zehaztu beharko dira: enplegu harremana, betetako lanpostuaren izena, haren talde eta azpitalde edo kategoria profesionala, enplegu harremanaren iraupena, dedikazio ehunekoa eta egindako zereginak.
Oiartzungo Udalean izan bada, nahikoa izango da eskabidean adieraztea, eta izangaien espediente pertsonaletan jasotako datuen arabera baloratuko da.
— Enpresa pribatuan lan egindako esperientzia egiaztatzeko, enpresako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, zeinetan honako hau ek zehaztu beharko dira: enplegu harremana, betetako lanpostuaren izena, haren talde edo kategoria profesionala, enplegu harremanaren iraupena, dedikazio ehunekoa eta egindako zereginak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emaniko agiria (lan-bizitza) ekarri beharko dira. Enpresako ziurtagiriaren ordez lan-kontratuaren fotokopiak ere balioko du, edo Epaimahaiaren ustetan nahikoak izan litezkeen bestelako agiriak.
Prestakuntza ikastaroei buruzko merezimendua frogatzeko, aurkezten den dokumentazioan ikastaroen iraupena zehaztu beharko da, ordu edo egunetan, bestela ez da merezimendu hori baloratuko. Egunak egiaztatuz gero, 2 ordu zenbatuko dira egun bakoitzeko, salbu eta aurkeztutako agirietatik beste iraupen bat ondorioztatzen bada.
5.2. Desgaitasunen bat izan, eta denbora edo bitartekoen aldetik egokitzapenak behar baldin badituzte hautaketako probak baldintza berdinetan egin ahal izateko, horiek espresuki eskatu beharko dituzte parte hartzeko eskaeran horretarako dagoen atalean, betiere, zehaztuz zer nolako egokitzapena behar duten. Horretaz gain, eskatutako egokitzapena egiaztatuko
duen mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
5.3. Eskaerei agiri hauek erantsiko zaizkie:
— Nortasun Agiriaren fotokopia edo Europako Batasuneko beste Estatuetako partaideen kasuan, nortasuna eta nazionalitatea egiaztatuko duen agiria.
— Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioaren fotokopia.
— Eskatzen den derrigorrezko hizkuntza eskakizuna betetzen duela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
5.4. Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Oiartzungo Udalaren Erregistro Nagusian erregistratuko dira edo Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoan (www.oiartzun.eus). Horiek aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Era berean, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako herri-administrazioen erregistroetan aurkeztu ahal izango dira, harik eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua osorik indarrean jarri arte. Halaber, eskaerak Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoan (www.oiar tzun.eus) aurkeztu daitezke.
I. ERANSKINA GAITEGI OROKORRA
1. Espainiako Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Konstituzioaren balio nagusiak. Toki administrazioa Konstituzioan. Udalerriaren antolaketa (1, 9. eta 140. artikuluak).
2. Euskadiko Autonomia Estatutua: abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa. Euskadiko eskumenak (Atariko titulua).
3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak buruzkoa: Udal antolamendua eta funtzionamendua (IV. Tituluko I. Kapitulua).
5. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Pertsonen eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Interesdunaren eskubideak administrazio prozeduran (13. eta 53. artikuluak).
6. Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina: Administrazio publikoen zerbitzuko langileak (II. Tituluko I. eta II. Kapituluak).
7. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: II. tituluko I., II. eta III. kapituluak eta III. tituluko VI. kapitulua.
II. ERANSKINA GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal erregelamendua (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 231. zk., 2018ko azaroaren 30ekoa): xedea, aplikazio eremua, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren definizioa eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren oinarrizko helburuak.
2. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal erregelamendua (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 231. zk., 2018ko azaroaren 30ekoa): zerbitzuan sartutako eta baztertutako jarduketak, saihesbidea eta ezaugarriak.
3. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal erregelamendua (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 231. zk., 2018ko azaroaren 30ekoa): Erabiltzaileak.
4. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: Xedapen orokorrak (I. Titulua).
5. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa: Xedapen orokorrak (I. Kapitulua).
6. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden petsonei laguntzeari buruzkoa: Definizioak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak eta betebeharrak (2. eta 4. artikuluak).
7. 24/2017 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzen dituena: Xedapen orokorrak. Mendekotasun prestazio ekonomikoen araubide juridikoa (I. eta II. Kapituluak).
8. 144/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, telelaguntzako zerbitzu publikoari buruzkoa.
9. 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena: Gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak (II. Kapitulua).
10. 50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela arautzen duena.
11. EAEko adineko pertsonei tratu txar fisiko eta ekonomikoak eman eta antzemateko prozedura.
12. Dementzia duen pertsona batekin komunikatzeko gomendio orokorrak.
13. Adinekoentzako mantentze, sustapen kognitibo eta osasun psikikorako aholkuak.
14. Pertsonarengan oinarritutako arreta-eredua.