Estrategia Digitaleko teknikaria
BASQUETOUR, S.A.
Bizkaia
Sozietateko Marketin arloan sartuko da, Marketin Digitaleko unitatearen barruan, eta lankidetza estuan arituko da Komunikazioko unitatearekin eta merkatuetako arduradunekin. Bere zeregin nagusia izango da Urteko Marketin Digitaleko Plana diseinatu, egin eta gauzatzea, eta haren jarraipena egitea, helburutzat harturik helmuga-markaren ospea handitu eta hobetzea, markaren izen ona zaintzea eta argitaratzen den ororen integritatea eta kalitatea bermatzea.
Funtzio garrantzitsuenak:
- Sozietateko marketin digitaleko estrategiak (Inbound Marketing-a eta edukien marketina) aztertu, definitu eta inplementatzea, bezero eta merkatuen segmentazioa kontuan hartuta.
- Kanal anitzeko onlineko estrategia integrala definitu eta garatzea.
- KPIak definitu eta jarraipena egitea, hedabide-planaren eta ekosistema digitalaren bidez abiarazitako onlineko marketin kanpainen eraginkortasuna ebaluatzeko.
- Hedabide-planak / sustapen-kanpainak (B2C eta B2B) definitu eta gauzatzea, eta jarraipena egitea.
- Publizitate-kanpainak aztertzea eta, azterketa horietan eskuratutako datuetatik abiatuta, kanpainen errentagarritasuna hobetuko duten aukera berriak detektatzea.
- Jasotako trafikoaren joerak aztertu eta ebaluatzea, eta joera horien inguruko estrategiak planteatzea.
- Lehiaren aldizkako azterketa eta benchmark-a egitea, SEO nahiz SEM mailan, eta hobekuntzak aplikatzea posizionamendua hobetzeko.
- Hornitzaileak koordinatzea Sare Sozialetako edukiak sortzeko, esan nahi baita edukiak planifikatu, material grafikoa ekoitzi, emaitzak analizatu, eta abar.
- Etengabe hobetzeko ekintzak proposatzea bere eragin-eremuan (Landing page-ak optimizatzea, lead-ak ugaritzea, etab.).
Unibertsitateko titulua, Marketin, Komunikazio, Informatika, ADE eta antzeko ikasketetakoa, Marketin digitaleko espezializazioarekin, bai jatorrizko prestakuntzakoa eta bai goragoko maila batekoa (graduondokoa, masterra…).
INGELESA: ezagutza handia, C1 mailakoa
EUSKARA: baloratuko da euskara jakitea eta, ahal dela, ezagutza-maila handia izatea
- Gutxienez 5 urteko esperientzia izatea antzeko lanpostu batean.
- Esperientzia izatea hedabide-planak gauzatzen, lead-en atzemate, email marketing, brandig, social media/paid, SEO eta SEM kanpainak abiarazten, eta tresna espezializatuen bidez emaitzak aztertzen.
- Marketin Digitala eta komunikazio- nahiz analisi-tresnak menperatzea.
- Esperientzia egiaztatua izatea CRM erabiltzen kanpainetarako eta datu-baseen kudeaketarako.
- Gaitasun handia izatea hornitzaileekin eta erlazionatutako erakundeekin hitz egiteko.
- Baloratuko da: esperientzia izatea turismo sektorean eta eCommerce nahiz CRM plataformak ezagutzea.
- Baita ere esperientzia izatea aurrekontuak eta KPIak planifikatzen.
- Ekimen handiko pertsona, erabakitzailea, emaitzetara bideratua, eta gaitasun handia duena antolakuntzarako eta taldean egiteko.
Eskaerak honela aurkeztu behar dira:
- CV eguneratua bidaliz seleccion@oteic.com helbidera, gaian honako hau adieraziz: “Komunikazio Digitaleko teknikaria”.
Eskaintzan izena emanez webgune honetan: https://www.oteic.com/ofertas/index.php?id=eu