Espejo Aterpetxeko Zuzendaria
Araba/Álava
Langileak
Langileak antolatzea beharrezkoak diren egitekoetarako.
Lan egutegiak taxutzea
Langileak kontratatzea
Langileak hautatzeko probetan parte hartzea
Lana ordutegien arabera antolatzea eta langileak ez daudenean haien ordezkoak ekartzea
Erabiltzaileak
Legeak eta zentroetako arauak betetzea eta haien jarraipena egitea.
Langileen eguneroko egitekoei jarraipena egitea.
Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua eta aterpetxeari buruzko informazioa ematea
Erabiltzaileen sarrerak eta irteerak antolatzea
Kontratatuta edo programatuta dauden jarduerak antolatzea.
Erreserbak kontrolatzea
Sukaldea
Menuak planifikatu eta izakinak erostea
Kanpotik datozen janari enpresak koordinatzea
Zerbitzua egunero gainbegiratzea
Fakturazioa
Bankuetan egunero egiten diren diru sarrerak kontrolatzea
Bulegoan egunero dauden diru sarrerak aurkeztea
Gastuak kontrolatzea ekitaldi bakoitzerako esleitutako aurrekontua betetzeko
Erosketak
Erosketak eta hileko fakturak kudeatzea, eta fakturak sinatu eta
bulegora eramatea ordaintzeko.
Mantentze lanak
Zentroko obren planifikazioa, jarraipena eta koordinazioa.
Lanpostuaren betekizunen barruko beste edozein, Zuzendaritzak aginduta.
Unibertsitateko gradu, diplomatura titulu edo baliokidea
3. H.E.
Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.
Era berean, aurreko paragrafoetara bildu ez diren atzerriko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta espainiar estatuan modu legalean bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio baimena kontratua gauzatu aurretik eduki beharko dute; nolanahi ere, Administrazioarekin duten harremana soilik lan kontratuaren bitartekoa izan ahalko da. (EPOE, 57.4 art.).
b) Hamasei urte (16) beteta izatea.
c)Dagozkion funtzioak normaltasunez egitea eragozten duten gaixotasun edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; nolanahi ere, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Legegintzako Dekretua aplikatuko da, desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartu zuena. Hautapen prozesua gainditu ondoren egiaztatuko da gaitasun fisiko eta psikikoa, ziurtagiri edo/eta aitorpen medikoz; hautagaia kontratatu ahal izateko betekizun hori bete egin beharko du.
d)Dagokion deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
e)Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazio, organo konstituzional edo Autonomia Erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik, ez eta epai bidez erabat edo bereziki desgaituta ere enplegu edo kargu publikoak izateko, funtzionario kidego edo eskalara sartzeko edo lan kontratudun langileen kasuan, burutzen zituzten antzeko funtzioak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.
f) Indarreko arautegiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez izatea; nolanahi, bateraezintasuna izanez gero, hautatzeko eskubidea izango du.
g) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
BERARIAZKO BETEKIZUNAK
- B motako zirkulazioko baimena.
- Haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza jardueren zuzendari titulua (edo baliokidea) edo, bestela, gazteen aterpetxeko zuzendari postuan 4 urteko esperientzia egiaztatzea.
Interneten bitartez, webgune honetan eskuragarri dagoen eredua betez: www.ivap.euskadi.eus/epe-gfe
Salbuespen gisa, eskabidea egiteko horretarako prestatutako instalazioetara jo ahalko da, Siervas de Jesús kaleko 5. zenbakiaren behealdean, 01001 VITORIA-GASTEIZ.
IIA)I
GAI
1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak (10-55 artikuluak).
2. gaia. Europar Batasuna. Erakunde eta organismo nagusiak, osaera eta eskumenak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua, Justizia Epaitegia, Europako Kontuen Auzitegia, Eskualdeen Batzordea, Europako Inbertsio Bankua. (Europar Batasunaren Ituna, bertsio bategina; Bosgarren atala, I. titulua, 1 – 5 kapituluak).
3. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua (I). Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak (10-12 artikuluak). II. Titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko aginteak (24-39 artikuluak).
4. gaia. Arabako Batzar Nagusiak eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Administrazioa (I). 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren erakunde antolamenduarena (1– 33 artikuluak).
5. gaia. Gazteriaren Foru Erakundea: 52/1992 Foru Araua, abenduaren 18koa, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoa. Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 8ko 26/2010 Foru Dekretua; horren bitartez aldatu zen Gazteriaren Foru erakundearen organismo autonomoaren egitura eta funtzionamendua.
6. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua (I). Langile motak (8– 13 artikuluak). Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide kodea (14 – 54 artikuluak). Zerbitzu harremana eskuratzea eta galtzea (55– 68 artikuluak).
7. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua (II). Lanpostuak hornitzea eta mugikortasuna (78-84 artikuluak). Administrazio egoerak (85-92 artikuluak). Diziplina araubidea (93 – 98 artikuluak).
8. gaia. Administrazio prozedura (I). 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. Xedapen orokorrak (1– 2 artikuluak). Prozeduran interesdun direnak (3 – 12 artikuluak). Jarduketa arau orokorrak (13 – 28 artikuluak). Epe-mugak eta epeak (29 – 33 artikuluak).
9. gaia. Administrazio prozedura (II). 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. Administrazio-egintzen betekizunak (34 – 36 artikuluak). Egintzen eraginkortasuna (37 – 46 artikuluak). Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna (47 – 52 artikuluak).
10. gaia. Administrazioaren ondare erantzukizuna. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
11. gaia. 429/1993 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, Administrazio Publikoen Ondare Erantzukizunaren gaineko Prozeduren Arautegia onesten duena. V. kapitulua. Administrazio publikoen zerbitzupeko agintarien eta langileen ondare erantzukizuna.
12. gaia. Datuen babesa. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 12koa, datu pertsonalen babesarena. Xedapen orokorrak (1– 3 artikuluak). Datuen Babeserako Araudi Orokorra (EUROPAR PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 ARAUDIA (EB), 2016ko apirilaren 27koa): Printzipioak (5. artikulua). Interesdunaren eskubideak (12. artikulua).
13. gaia. Berdintasun politikak Printzipio orokorrak eta babesa. Politika publikoak: printzipio orokorrak (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa: 3-22 artikuluak). EAEko herri administrazioen esparruko neurriak (Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: 18-22 artikuluak).
GAI ESPEZIFIKOAK
14. gaia. Arabako administrazio banaketa. Foru izendegia: Populazio guneak, udalerriak, kuadrillak eta zerbitzu ermandadeak (www.alava.net/nomenclator eta 63/89 Foru Araua, azaroaren 20koa).
15. gaia. Gazteen elkarteak. Xedea eta aplikazio eremua. Estatutuen edukia eta erregistroa. Proiektuen finantzaketa. Gazte elkartearen kontzeptua. 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko elkarteena (134. EHAA, 2007ko uztailaren 12koa).
16. gaia. 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, boluntarioei buruzkoa, 130. EHAA, uztailaren 13koa.
17. gaia. Gazteen aterpetxeak. Aterpearen kontzeptua. Foru eskumenak. Aitortzeko betekizunak. Erregistro bateratua. 406/1994 Dekretuam urriaren 18koa, eta 1997ko azaroaren 12ko Agindua: (204. EHAA, 1994ko urriaren 26koa, eta 226. EHAA, 97/11/25ekoa).
18. gaia. Diputatuen Kontseiluaren 67/2010 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, onartzen duena Gazteriaren Foru Erakundearen aterpetxeetan eskaintzen diren zerbitzu eta jarduerengatik ordaindu behar diren prezio publikoen araudia. ALHAO, 4. zk., 2011ko urtarrilaren 10ekoa.
19. gaia. Foru Gobernu Kontseiluaren 66/2018 Foru Dekretua, abenduaren 18koa. Onestea alda dadila abenduaren 30eko 67/2010 Foru Dekretua, onartzen duena Gazteriaren Foru Erakundearen aterpetxeetan eskaintzen diren zerbitzu eta jarduerengatik ordaindu behar diren 2019ko prezio publikoen araudia
20. gaia. Kanpamentuak, udalekuak, udaleku irekiak, auzolandegiak eta martxa ibiltariak haur eta gazteentzat. Xedea eta araudia. Arabako Foru Aldundiaren eskumenak. Arduradunen betebeharrak eta komunikazioa. 170/1985 Dekretua, ekainaren 25ekoa (134. EHAA, 1985eko ekainaren 29koa).
21. gaia. Gazteriaren Foru Erakundeak sustatutako jardueretan 2019ko udako kanpainan aplikagarriak diren hobariak eta kuotak. 7/2019 Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, otsailaren 12koa, 239. ALHAO, 2019ko otsailaren 22koa.
22. gaia. 67/2018 Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, abenduaren 18koa. Onartzea Gazteriaren Foru Erakundeak sustatutako ikastetxeen programei 2019an aplikatu beharreko kuotak. ALHAO, 149. zk., 2018ko abenduaren 28koa.
23. gaia. Aisialdi hezitzailea, jarduerak eta programak: Gazteriaren Foru Erakundeak garatutako programak kudeatzeko araudi arautzailea. ALHAO, 33. zk., 2019ko martxoaren 18koa.
24. gaia. Gazte aisialdiaren esparruan gazte jarduerak garatzea. Aisialdi eta denbora librearen kontzeptua. Aisialdiaren funtzioak gizarte eta hezkuntzako denbora libre gisa. Testuinguruak, jarduerak.
25. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (I): Sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak.
26. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (II): Kontratuaren alderdiak.
27. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (III): xedea, lizitazio oinarriaren aurrekontua, balio aurreikusia, kontratuaren prezioa eta berrikuspena.
28. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (IV): Berme eskagarriak sektore publikoko kontratazioan.
29. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (V): Administrazio publikoen kontratazioari lotutako jarduketak.
30. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (VI): Kontratazioaren teknika arrazionalizatzea.
31. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (VII): Administrazio publikoen kontratu motak.
32. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (VIII): kontratazio arloko organo eskudunak.
33. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (IX): Erregistro ofizialak eta publizitatearen kudeaketa.
34. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (X): Kontratuen adjudikazioa. Kontratazioaren teknika arrazionalizatzea.
35. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena (XI): Administrazio kontratuen ondorioak, betetzea eta iraungitzea; arau orokorrak. Kontratu eta prozedura motak.
36. gaia. 2014/24/EB Zuzentaraua, kontratazio publikoari buruzkoa (I). Aplikazio eremua, definizioak eta printzipio orokorrak.
37. gaia. 2014/24/EB Zuzentaraua, kontratazio publikoari buruzkoa (II). Prozedurak. Kontratazio publiko elektroniko eta agregatuaren teknikak eta tresnak. Prozeduraren garapena. Kontratua gauzatzea.
38. gaia. Jarduera ekonomiko eta foru zerbitzu publiko deszentralizatuak kudeatzea: xedapen orokorrak. Erakunde autonomoak. Foru sozietate publikoak.
39. gaia. Lan osasuna 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentziokoa: III. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. IV. kapitulua: Prebentzio zerbitzuak. V. kapitulua: Langileen kontsultak eta parte hartzea.
40. gaia. 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa. Lan taldea definitzea. Enpresaburuaren betebehar orokorrak:
41. gaia. 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, elektrizitate arriskuaren aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa: artikuluak, xedapenak eta behe tentsioan aplikatzeko eranskinak.
42. gaia. 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, agente kimikoekin loturiko laneko arriskuen aurka langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.
43. gaia. 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinena eta Kutsatutako Lurzoruena. Artikuluak: 1etik 11ra eta 17tik 24ra.
44. gaia. Lan arriskuen prebentzioa: azaroaren 8ko 31/1995 Legearen funtsezko alderdiak. Haren aplikazioa desgaituentzako gizarte zerbitzuen zentroetan.
45. gaia.- Aterpetxe baten antolamendua: ordutegiak, egitekoak banatzea, langileak eta aurrekontuak kudeatzea.
46. gaia. 17/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, Elikagaien Segurtasun eta Elikadurarena
47. gaia. 2073/2005 (EB) Erregelamendua, Elikagaiei Aplikatzekoak diren Irizpide Mikrobiologikoei buruzkoa
48. gaia. 2002ko martxoaren 15eko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira jantoki kolektiboak eta azken kontsumitzailearentzako janari prestatuak egiten dituzten establezimendu ez industrialak sailkatzeko eta haiek Euskal Autonomia Erkidegoan bete behar dituzten osasun baldintzak.
49. gaia. 178/2002 (EE) Erregelamendua, 2002ko urtarrilaren 28koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, elikagai legeen printzipioak eta baldintza orokorrak ezartzen dituena, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunaren inguruko prozedurak finkatzen dituena.
50. gaia. APPCC sisteman oinarritutako elikagai enpresen autokontrol sistemen erreferentzia estandarra
51. gaia. Gazteen aterpetxeetarako elikadura osasungarriaren gida. I. Elikadura xedeak. Plangintza.
52. gaia. Gazteen aterpetxeetarako elikadura osasungarriaren gida. II. Alergiak eta intolerantziak. Jateko unea hezkuntzarako leiho gisa.
53. gaia. Gazteriaren Foru Erakundearen hitzarmen kolektiboa (I) (ALHAO, 27. zk., 2018ko martxoaren 5ekoa). II. kapitulua. Artikuluak: 12.etik 29.era.
54. gaia. Gazteriaren Foru Erakundearen hitzarmen kolektiboa (I) (ALHAO, 27. zk., 2018ko martxoaren 5ekoa). III. kapitulua. Artikuluak: 30.etik 77.era.
55. gaia. Gazteriaren Foru Erakundearen hitzarmen kolektiboa (III) (ALHAO, 27. zk., 2018ko martxoaren 5ekoa). V. kapitulua. Artikuluak: 84.etik 95.era.
56. gaia. AGINDUA, 2016ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begirale eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen Dekretuaren I. eta II. eranskinak eguneratzekoa. (EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARI OFIZIALA, 218. zk, 2016ko azaroaren 17koa). I. eranskina: II. kapitulua. HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUERETARAKO ZUZENDARIAK PRESTATZEKO IKASTAROAK. Prestakuntzamoduluak. II. eranskina: Prestaketa-aldi teoriko-praktikoa. Prestaketa-aldi praktikoa.
57. gaia. Konpostaje deszentralizatua biohondakinak kudeatzean. Konpostaje zona bateko jarraipen eta mantentze ekintzak.
58. gaia. Karbono aztarna. Carbon footprint. 2013. AECren Ingurumen Batzordeak karbono aztarnari eta haren kalkuluari buruz eginiko agiri teknikoa: karbono aztarnaren kontzeptua. Karbono aztarnaren kalkulua.
59. gaia. 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, pertsona desgaituen aukera berdintasunari, diskriminazio ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa.
60. gaia. Irisgarritasun unibertsala: kontzeptua. Hura bermatzen duen araudia. Hura errazten duten laguntza teknikoak. Teknologia berriak eta haien erabilera pertsona desgaituetan.